Sexu erasoak
2024/06/04 - 15:43
Kanboko emakume bat taldean bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonei bihar arte luzatu diete atxiloaldia
Eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Ipar Euskal Herriko Itaia talde feministak gaur arratsalderako (19:00), Kanboko herriko etxearen aurrean.
2024/06/04 - 14:10
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Iruñean
Ustezko erasotzailea, 50 urteko gizon bat, Alde Zaharreko ostalaritza-lokal batean atxilotu zuten eta espetxean dago jada. Horrez gain, Tuteran beste eraso matxista bat salatu dute.
2024/06/04 - 00:16
Hiru gizon atxilotu dituzte Kanboko emakume bati taldeko sexu erasoa egitea egotzita
Emakumea gela batean giltzapeturik utzi zuten eta, arma batekin mehatxu eginez, taldean eraso zioten. Lo hartu zutenean egin zuen ihes biktimak.
2024/05/29 - 22:16
Eskola batean izandako sexu erasoak salatu dituzte Getxon
Algortako Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute Malakate parkean, Europa ikastetxetik gertu. Ertzaintza lau salaketa ikertzen ari da.
2024/05/29 - 10:52
Haurrei egindako sexu erasoak salatzeko bilkura deitu du Algortako Mugimendu Feministak
Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Malakate plazan, ikastetxetik gertu. Zentroko zuzendaritzak dio ustezko erasotzailea "berehala" kaleratu dutela, baina familiek salatu dute ikastetxeak "berandu" jardun duela.
2024/05/29 - 00:28
Elsa Flores, salatzailea: ''Familiak erabat hautsita daude, mundua gainean erori zaigu''
Floresek astelehenean aurkeztu zuen salaketa, baina irailetik seinaleak ikusten ari zen alabarengan. Ikastetxearen jarrera eta jasotako babes eskasa kritikatu ditu. Gainera, ez du baztertzen biktima gehiago egotea.
2024/05/28 - 21:48
Tolosaldeko herritarrek elkartasuna erakutsi diete osteopataren biktimei
10 emakumek salatu zuten Tolosaldeko osteopata sexu erasoengatik. Ustezko erasotzailea behin-behineko espetxealdian dago. Herritarrek haien babesa erakutsi nahi izan diete biktimei.
2024/05/28 - 20:51
Getxoko ikastetxe bateko irakasle bat ikertzen ari dira, hainbat familiak sexu erasoengatik salatu ostean
Oraingoz, lau haurren familiek jarri dute salaketa. Ikastetxeak bilera egin du Haur Hezkuntzako ikasleen gurasoekin. Emandako azalpenek ez omen dituzte asebete eta batzuek salatu dute zuzendaritzak "berandu" jardun duela.
2024/05/28 - 13:34
Europa ikastetxeak apartatu egin du ikasleei sexu erasoak egitea egotzita ikertzen ari diren irakaslea
Ikastetxe kontzertatuak oharra bidali die familia guztiei eta jakinarazi die hezkuntzako ikuskariekin eta Poliziarekin elkarlanean ari dela "zantzuen berri izan duten lehen momentutik".
2024/05/28 - 12:11
''Ikastetxeak joan den astean izan zuen gertatutakoaren berri, eta irakasleak eskolak ematen jarraitu zuen''
Atzo goizean sortu ziren lehen informazioen aurrean, irakaslea kargutik kendu zutela jakinarazi zien ikastetxeak gurasoei. Hala ere, ama honek salatu duenez, zentroak joan den astean izan zuen gertatutakoraren berri, eta bere alabak, esaterako, klaseak izan ditu ikertuarekin azken egunetan.
2024/05/21 - 20:53
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohia atxiki eta sexualki erasotzeagatik
Gizonak urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohia sexu-harremanak izatera behartu zuen. Atxilotua epailearen esku utzi dute eta espetxeratzeko agindua eman dute.
2024/05/17 - 12:51
Auzitegi Nazionalak ahozko epaiketa hasiko duela jakinarazi dio Rubialesi, Hermosori emandako musuagatik
Horretaz gain, Albert Luquek, Jorge Vildak eta Ruben Riverak ere epailearen aurrean agertu behar izan dute, musuaren ostean jokalariari egindako presioengatik.
2024/05/16 - 00:33
Dozena bat emakume baino gehiagok David Copperfield magoari sexu-erasoak egitea leporatu diote
Gainera, emakumeen erdiek diote adingabeak zirela erasoak jasan zituztenean. Gertakariak 1980ko hamarkadaren amaieratik 2014ra arte jazo ziren. Magoak, ostera, ukatu egin du "inolako deliturik" egin izana.
2024/05/15 - 13:56
14 urteko kartzela zigorra ezarri diote Arabako gizon bati zortzi urtez alabari sexu erasoak egiteagatik
Behin espetxealdia beteta, 5 urtez zaintzapeko askatasunean egongo da. Halaber, 15 urtean ezingo da biktimarengana hurbildu eta 40.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio. Epaia ez da irmoa eta helegitea jar daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.
2024/05/13 - 22:32
Barakaldoko futbol talde batean sexu abusuak salatu dituzten lau adingabeei babesa adierazi diete
Argitanek elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako Barakaldon, Pauldarrak futbol taldeko lau adingabek jasandako sexu abusuak salatzeko.
2024/05/10 - 20:49
Behin-behinean aske gelditu da Barakaldon sexu abusuak egiteaz akusatutako futbol entrenatzailea
Klubak kargutik kendu du entrenatzailea, eta Ertzaintzak ikerketa hasi du. 14 eta 16 urte bitarteko lau neskatoek gaur deklaratu dute epaile aurrean, baita ustezko erasotzaileak ere.
2024/05/10 - 20:45
Lau adingabek salatu dute Barakaldoko Pauldarrak taldeko entrenatzaile batek sexu abusuak egin dizkiela
Klubak kargutik kendu du entrenatzailea, eta Ertzaintzak ikerketa hasi du. 14 eta 16 urte bitarteko lau neskatoek gaur deklaratu dute epaile aurrean, baita ustezko erasotzaileak ere. Behin-behinean aske utzi du epaileak, kautelazko neurririk gabe.
2024/05/10 - 15:54
Iñaki Alonso: ''Gardentasun osoz jardungo du taldeak, gurasoei daukagun informazio guztia emanda''
Haurren babeserako taldeko arduradun Iñaki Alonsok adierazi du neskatoak direla lehentasun nagusia, eta klubak hasierako momentutik agertu diela babesa.
2024/05/08 - 23:02
Espainiako Auzitegi Nazionalak epaiketara bidali du Rubiales, Jenni Hermosori musua emateagatik
Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiarentzat.
2024/05/06 - 20:49
Espetxeratu dute Irunen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona
Erasotzailea igandean atxilotu zuten, emakumeari sexu-ukituak egin ondoren. Martutenera bidali dute.