Emakumeen aurkako erasoek gora egiten jarraitu dute Euskadin, maiatzera bitartean 2.900 salaketarekin
Emakumeen aurkako erasoek gora egiten jarraitu dute hilabetez hilabete Euskadin, eta 2.889 eraso zenbatu dira maiatzera arte. Iazko epe berdinarekin alderatuta, emakumeen kontrako erasoak % 18,1 hazi dira. Emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako salaketak % 16,7 igo ziren aurtengo urtarrilean, % 32,5 otsailean, % 17 martxoan, % 23,4 apirilean eta % 6, berriz, maiatzean.
Eraso motari erreparatuta, sexu-askatasunaren aurkako delituak % 22 igo dira, eta bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako erasoak % 17. Izan ere, salaketa gehienak horrekin lotutakoak dira, Emakunderen datuen arabera.
Bestalde, familia barruko indarkeria (bikotekideak nahi bikotekide ohiak eragindako ez dena) % 21 igo da. Iazko maiatzera bitartean 471 eraso izan ziren; aurtengo maiatzera arte, ordea, 505 izan dira.
Lurraldeka, emakumeen aurkako erasoek % 27,5 egin dute gora Araban (463 salaketa; 2023ko maiatzera arte 363 izan ziren). Gipuzkoan % 25,5 hazi dira eraso kopuruak (924 eraso). Bizkaian 1.502 eraso salatu dituzte, eta gorakada % 11,5ekoa izan da.