Gasteizko gizon bati sexu-erasoengatik ezarritako 17 urteko espetxe-zigorra berretsi du Auzitegi Nagusiak
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi du Gasteizko gizon bati ezarritako 17 urte eta 3 hilabeteko espetxe-zigorra, hiru hamarkadatan zehar ilobari sexu-erasoak egiteagatik, lapurtzeagatik eta jipoitzeagatik. Hala, Auzitegia ezetsi du auzipetuak Arabako Auzitegiaren epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa, eta epai bere horretan geratuko da.
Auzipetuak, besteak beste, biktimaren "arazo psikiatrikoak eta psikologikoak" azpimarratuz errugabetasun-presuntziorako eskubidea urratu zitzaiola alegatu bazuen ere, Auzitegiak ezetsi du errekurtsoa eta, beraz, mantendu du ezarritako espetxe-zigorra.
"Ezin da zalantzan jarri nahasmendu mentala duen pertsona batek lekukotza fidagarri bat emateko duen gaitasuna; izan ere, hori litzateke esatea patologia mentala duten pertsonek ez dutela gaitasunik lekukotza emateko, eta diskriminazio-izaera hori duen ikuspegi bat bateraezina da botere publikoek sustatu eta galdatu behar duten dibertsitate funtzionala duten pertsonen benetako berdintasun errealarekin", argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak.
Izan ere, epaiketan zehar psikiatriaren eta psikologiaren adarreko hainbat adituk deklaratu zuten. Horietan, "emakumearen lekukotza ez dela pairatzen duen nahasmendu psikikoaren adierazpen bat, eta, horregatik, ez dagoela fabulaziorik, eldarniorik edo faltsutasunik", ondorioztatu zuten.
Hori horrela, lekukotza "subjektiboki sinesgarria den pertsona batengatik datorren kontakizuna" dela gaineratu du EAEANk.
Beraz, "epaia eman zuen auzitegiak bere erruduntasun-deklarazioa auzipetuaren errugabetasun-presuntziorako eskubidearekin modu bateragarrian justifikatua zuela", ondorioztatu du Auzitegi Nagusia.
Horrenbestez, EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi du Arabako Probintzia-Auzitegiak inposatutako 17 urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Ensancheko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak