Gamesa
2022/10/03 - 15:43
LABek Asteasuko Siemens Gamesan enplegua bermatuko duen akordioa iragarri du
Bestalde, enpresak CCOO, UGT eta ELAko atal sindikalak deitu ditu astearte honetarako Espainiako Estatu osoan.
2022/09/30 - 22:13
Siemens Gamesako Zuzendaritza eta sindikatuak asteartean batzartuko dira
Enpresaren aurreikuspena da 2.900 kaleratze gauzatzea, horietatik 475 espainiar Estatuan; Hego Euskal Herrian dituen bost fabriketan, 2.800 langile baino gehiago dabiltza. ELA, UGT eta CC. OO. sindikatuek gaitzetsi egin dituzte kaleratzeak.
2022/09/30 - 11:32
Arantxa Tapia, Siemens Gamesari buruz: ''Gaur egun enpresaren egoera oso delikatua da''
Tapia sailburua oso kezkatuta agertu da enpresak azken hilabeteetan bizi duen egoera orokorrarekin. Uste du beharrezkoa dela enpresak langileekin hitz egitea eta egoeraren berri ematea.
2022/09/30 - 09:45
Albiste izango dira: Okupatutako lurraldeen anexioa Errusian, Siemens Gamesako kaleratzeak eta Kontrol saioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/29 - 16:22
Siemens Gamesak 2.900 kaleratze iragarri ditu, horietatik 475, Espainian
Doikuntza hori gorabehera, datozen urteetan plantilla handitzea aurreikusten du enpresak, hazten ari diren hainbat arlotan. Egun, 2800 langile baino gehiago ditu Siemens Gamesak Hego Euskal Herrian. Ikusteko dago horietako zenbati eragingo dien gaur ezagutu den erabakiak.
2022/09/06 - 14:16
Nafarroako Gobernuak Siemens Gamesaren "konpromiso arduratsua" espero du
Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, Siemensek Gamesaren akzioen % 100 bereganatuta; esan duenez, Foru Gobernua bilerak ari da egiten, hainbat mailatan, konpainiarekin eta sindikatuekin.
2022/08/02 - 13:38
Siemens Gamesak 1.226 milioi euroko diru galerak izan ditu
Taldeak aurreko urtean izandako 368 milioi euroko galerak hirukoiztu ditu. Konpainiaren arabera, merkatuaren aldakortasunak eta hornidura kateko atzerapenek eragina izan dute emaitzetan.
2022/07/08 - 18:59
Alemaniako ekonomiaren bilakaerak Euskadin izango duen eragina "saihestezina" dela uste du Tapiak
Hala ere, "Alemaniako enpresa handiek hazkunde-aurreikuspenei eusten diete eta Euskadiko ekoizpen-planten aldeko apustua egiten dute", Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak ohar batean ziurtatu duenez.
2022/07/07 - 10:40
Tapia: "Mercedesen, beste lantegi batzuetan bezala, garaiei egokitu beharko zatzaizkie, malgutasunez"
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Alemaniatik esan duenez, atzoko bilera "emankorra" izan zen. Bihar Siemens Energyrekin duen batzarraz galdetuta, zehaztu du asmoa dela Euskadin hasitako elkarrizketari "jarraipen bat" ematea.
2022/07/06 - 21:13
Tapia Siemens Energyren arduradunekin bilduko da ostiral honetan, Alemanian
Ekonomia Garapenerako sailburua Christian Bruch Siemens Energy konpainiako zuzendariarekin bilduko da
2022/06/15 - 22:34
Siemens Gamesako CEOren hitzetan, erosteko eskaintzak "berez ez du enplegua deuseztatuko"
Madrilen egindako ordu erdi inguruko bileran, CCOO, UGT, ELA eta LAB sindikatuek industria proiektua eta etorkizuna zein enplegua bermatzea eskatu dute. Bi aldeek irailaren hasieran berriro biltzea espero dute.
2022/05/28 - 14:15
EAJk eta PSE-EEk Jaurlaritzaren industria politika defendatu dute, Siemens Gamesa erosteko eskaintzaren ostean
EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Csek baliabide publikoen kontrol eta esku-hartze falta eta enpresa estrategikoen ihesa kritikatu dituzte.
2022/05/27 - 11:30
Siemens Energyk Gamesan enplegua mantentzea espero du Nafarroako Gobernuak
Mikel Irujo kontseilariaren esanetan, sektoreak hazkunde handia izango du datozen hamar urteetan eta, ondorioz, lan karga handia. Dena dela, doikuntza handiak behar direla nabarmendu du.
2022/05/26 - 17:25
Tapiak gardentasuna eta langileei informazioa transmititzeko eskatu dio Siemensi
Siemensek adierazi dio Eusko Jaurlaritzari langileak ez direla arazoa, eta Eusko Jaurlaritza "egoera hobetzen laguntzeko eta lan egiteko" prest agertu da.
2022/05/26 - 16:12
Siemensek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dio langileak ez direla arazoa
Arantxa Tapia eta Mikel Amudarain Industria sailburuordea Bilbon bildu dira Christian Bruch Siemenseko kontseilari delegatuarekin. Bruchek Bizkaiara egiten duen lehen bisita izan da.
2022/05/26 - 08:55
Gamesarako dituen asmoen berri emango du Siemens Energyk gaur Eusko Jaurlaritzarekin egingo duen bileran
Arantxa Tapiak zuzentzen duen Saila sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago.
2022/05/24 - 23:29
Iñigo Urkullu kezkatuta azaldu da Siemens Gamesaren etorkizunarekin
Iñigo Urkullu kezkatuta azaldu da Siemens Gamesaren etorkizunarekin, eta Jaurlaritza enpresarekin biltzekotan dela esan du.
2022/05/24 - 16:27
Siemens Energyk % 30 murriztuko du Gamesaren zuzendaritza
Siemens Gamesaren murrizketak arlo guztietara helduko dira, baita zuzendaritzara ere. Kideen kopurua % 30 gutxituko da Siemens Energyk, Gamesaren jabetza osoa lortzen duenean.
2022/05/24 - 16:05
Arnaldo Otegik estrategikoak diren sektore industrialak errotzeko ''funts burujabea'' sortzea aldarrikatu du
EH Bilduren koordinatzailearen ustez, Siemens Energyk Gamesa erosteko iragarpenak agerian utzi du Euskal Herrian industria arloko lehiakortasuna eta jabegoa galtzen ari dela.
2022/05/24 - 15:40
Siemens Energyko ordezkariak Jaurlaritzarekin bilera bat lotzekotan daude euren asmoen berri emateko
Arantxa Tapiak zuzentzen duen Sailak "lehenbailehen" egin nahiko luke hitzordua. Bien bitartean, Departamentua sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago.