IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Okupatutako lurraldeen anexioa Errusian, Siemens Gamesako kaleratzeak eta Kontrol saioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Moskuko Plaza Gorria itxita dago, anexioaren sinatze ekitaldirako.
Moskuko Plaza Gorria itxita dago, anexioaren sinatze ekitaldirako. EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 30, hedabideetako lerroburu nagusiek:

Errusiak Ukrainako lurralde okupatuak anexionatuko ditu: Vladimir Putin Errusiako presidenteak gaur (14:00etan, Euskal Herrian) sinatuko ditu Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia ukrainar lurraldeak Errusiak anexionatzeko hitzarmenak.

-Siemens Gamesa, kaleratzeen inguruko datu gehiagoren zain: Multinazionalak 2.900 langile kaleratuko dituela iragarri zuen atzo. Horietatik 475 kaleratze Espainiako Estatuan egingo ditu, baina ez zuen zehaztu zenbatean eragingo dien Hego Euskal Herrian dauden bost lantegiei. 

Lehen Kontrolerako saioa Eusko Legebiltzarrean: Urte politiko berria hasi berritan, EAEko ganberak Jaurlaritzari egindako lehen kontrol saioa hartuko du, 09:30etik aurrera. Zuzenean jarraitu ahalko duzu eitb.eus-en. 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X