Nafarroako Gobernuak Siemens Gamesaren "konpromiso arduratsua" espero du
Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak astearte honetan Nafarroako Parlamentuan esan duenez, Nafarroako Gobernuak Siemens Gamesaren "konpromiso arduratsua" espero du, Foru Erkidegoan dituen langileekiko, Siemensek Gamesaren akzioen % 100 bereganatuta.
Navarra Sumak eskatutako agerraldian, Irujok ziurtatu du Nafarroako Gobernuak bilerak egin dituela konpainiaren inguruarekin, hainbat mailatan, eta sindikatuekin, eta topaketak izaten jarraituko dutela. Hain zuzen, iragarri du lanean daudela bilera egiteko, "mailarik gorenean", Siemens Gamesako kontseilari delegatu berriarekin. Helburua da ezagutzea Mistral planaren xehetasunak; enpresako plan operatibo berria da Mistral.
"Izandako bilera guztietan, eta egingo ditugunetan ere, konpainiari adierazi diogu kezkatuta gaudela Siemens Gamesak egun Nafarroan dituen 1.763 langileengatik", esan du. Sarrigurenen, Iruñean eta Arazurin daude lanean langile horiek: "Irmoki jarraituko dugu lanean, konpromiso arduratsua eskatzen diogu enpresari; langileek prestakuntza handia dute, bai eta balio erantsia ere", adierazi du.
Gehitu duenez, Europa mailan sektore eolikorako kritikoa den egoera baten testuinguruan, "Siemens Gamesak balio eta garrantzi handia du Nafarroarentzat", eta Gobernuaren nahia da Eskaintza Publiko honen eragina "ahalik eta txikiena" izan dadila.
Azaldu duenez, "enpresak nabarmendu du lantaldeko lehiakortasuna, eta esan du langileak ez direla arazoa". Horren gainean, gogora ekarri du nola 2017tik, alegia, Siemens Taldea eta Gamesa fusionatu zirenetik, Foru Erkidegoan dituen langileen kopuruak gora egin duen, "garai hartako 1.335etatik egungo 1.763etara, hori Agoitzeko pala-fabrikazioko lantegiko 239ak kontuan izan gabe".
Kontseilariak, halaber, zehaztu du enpresak Estatu espainiarrean urtean 1.250 milioi euroko gastua gauzatzen duela erosketak egiteko, eta horietatik 240 milioi nafar hornitzaileentzat izan direla. Horrek erakusten du "enpresak konfiantza duela" Foru Erkidegoan, eta aldezten duela Nafarroako lantegietako la nona.
Navarra Sumako bozeramaile Carlos Perez Nievasek, horren inguruan, esan du kezkatuta daudela "etorkizunagatik". Argitu duenez, hori ez da soilik aurrekariengatik, baizik eta, horrez gain, "Gobernu honetako bazkide batzuengatik". Esan du, Nafarroako Gobernuak "ezinezko" bilakatu duela estepako hegaztiak babesten duen garapen eolikoa izatea: "Gainera, batzuek nahi dute egoerak okerrera egitea, beraiek hobeto egoteko", salatu du.
Sindikatuek "benetako inplikazioa eta konpromiso aktiboa" eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari
Bitartean, Nafarroako Parlamentuko kanpoaldean, elkarretaratze batean, ELA, UGT eta CC. OO. sindikatuek "benetako inplikazioa eta konpromiso aktiboa" eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari, Siemens Gamesan enplegua eta lan-baldintzak aldezteko. Gaitzetsi dutenez, Siemens eta Gamesa fusionatu zirenetik, "itxierak eta kaleratzeak etengabeak izan dira", eta kaleratua izateko mehatxuarekin egoteak "eragin handia du langileen buruko osasunean; izan ere, gero eta ohikoagoak dira estres-kasuak eta, horien ondorioz, lan-bajak".
Gehitu dutenez, ekainean, jakitera eman zutenean Siemens Energyk Siemens Gamesako akzio guztiak erosiko zituela, bilerak izan zituzten Nafarroako Gobernuarekin, konpainiaren etorkizunak eragindako kezka helarazteko. Ordutik, adierazi dute, zurrumurruak izan dira: mundu-mailan, enpresak langileen % 10 kaleratzeko asmoa omen du. Hori dela eta, Gobernuari esan diote "ekintzak gauzatzeko garaia" dela, "ez hitzak botatzekoa".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.