Gamesa
2021/01/29 - 13:36
Siemens Gamesak 11 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen hiruhilekoan
Horrela, enpresak atzean utzi ditu aurreko urteko zenbaki gorriak. 'Offshore' negozioaren eta zerbitzuen negozioaren ondorioz izan du emaitza hori.
2020/11/09 - 16:27
Siemens-Gamesak Agoitzen duen lantegia berriro irekitzea aztertzen ari dira
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak azaldu duenez, "orain teknikariek baloratu behar dute aukera hori".
2020/11/05 - 15:12
Agoizko lantegirako aukeraren bat aztertzen ari da Siemens Gamesa Nafarroarekin
Andreas Nauenek aurreratu du etorkizunean aukera bat egon daitekeela lantegi horretarako, eta zentro teknologikoekin eta beste hornitzaile batzuekin lanean ari direla.
2020/11/05 - 10:43
Siemens Gamesak 918 milioi galdu ditu COVID-aren eta proiektuen gainkostuagatik
Konpainiak aurreikusi bezala, nahiz eta laugarren hiruhilekoan jarduera positiboa izan, salmentek % 2,6ko gorakada izan zuten, ezin izan zituen lehen bederatzi hilabeteetako galerak konpentsatu.
2020/10/12 - 15:14
Siemens Gamesak 60 aerosorgailu egingo ditu Suediako parke eoliko baterako
Zehazki, SG 5.8-170 modeloko 60 unitate ekoiztuko ditu, Suediako Björnberget parke eolikorako.
2020/08/27 - 16:03
Siemens Gamesak 2021ean marjina positiboetara itzultzea aurreikusi du
Bestalde, 2023tik aurrera mozkin garbiaren % 25 akziodunen artean banatzea aurreikusi du.
2020/08/08 - 22:58
Tentsio handia, Siemens Gamesako langileen batzarrean
Agoitzeko lantegiaren beharginek aurreakordioa onartu dute (aldeko 148 boto, kontrako 37 eta 2 boto zuri). Konpainian 88 langile birkokatzeko egitasmo bat aurkeztu du enpresak
2020/08/08 - 13:42
Siemens Gamesaren Agoitzeko fabrika ixteko aurre-akordioa lortu dute azken momentuan
Langileak langileen batzordeak eta enpresak sinatutako dokumentuaren inguruko bozketa egiten ari dira. 239 langileen kaleratzea aurreikusten du akordioak.
2020/08/04 - 14:12
Siemens Gamesako langileak kateatu eta kalea moztu dute Iruñean
"Konponbideak" eta Agoizko lantegia "ez ixteko" eskatu diote manifestariek Manu Ayerdi Ekonomia eta Enpresa Garapenerako sailburuari.
2020/07/30 - 17:51
Baraualdia egiten ari dira Agoizko Siemens Gamesaren itxieraren aurka
Enpresa batzordeak eta langile batzuek 24 orduko itxialdia eta baraualdia egitea erabaki dute lantegiaren itxieraren aurka, San Lorenzo elizan.
2020/07/30 - 17:04
Siemens Gamesak adierazi du Agoitzko itxierak ez duela atzera bueltarik
Kontseilari ordezkariak esan du lantegia ixtea erabaki aurretik "alternatibarik ba ote zegoen" aztertu zutela, baina ixteko erabakiak ez duela "atzera bueltarik".
2020/07/30 - 11:34
Siemens Gamesak 805 milioiko galerak izan ditu lehen bederatzi hilabeteetan
Urte fiskaleko lehen bederatzi hilabeteetan, taldearen salmentak % 9 jaitsi ziren, 6.615 milioi euroraino.
2020/07/25 - 22:48
Pandemiak ZIUn sartu du ekonomia: Gamesa, Tubacex eta ITP
Agoitzeko (Nafarroa) lantegia itxi eta 239 langile kaleratu nahi ditu Siemens Gamesa konpainiak. 150 bat lanpostu deuseztatu nahi ditu Tubacexek Araban. Munduan 600 langile kaleratuko ditu ITPk.
2020/07/23 - 14:11
Gamesak Agoitzen duen lantegirako aukerak aztertzen ari da Nafarroako Gobernua
Beste aukera batzuk aztertzen ari direla azaldu dute, hala nola, pala eolikoak birziklatzeko proiektu bat, palak Siemens Gamesa gabe ekoiztea edo balizko inbertsio berriak egitea.
2020/07/23 - 12:35
Agoizko Siemens Gamesako langileek martxa bat abiatu dute lantegiaren itxieraren aurka
Lantegiaren itxiera salatzeko asmotan, Agoiztik Iruñeara arteko martxa hasi dute langileek. Enpresaren erabakiak 239 pertsona langabetzian utziko lituzke.
2020/07/23 - 12:22
Siemens Gamesako Agoizko langileek oinezko martxa egin dute, lantegia itxi ez dezaten
Langileak 03:00ak aldera abiatu dira Agoizko lantegiaren ataritik Iruñerako bidean, eta 10:00ak aldera Nafarroako Parlamentura iritsi dira. Bertan, elkarretaratzea egin dute.
2020/07/22 - 15:18
Siemens Gamesako Agoizko langileek enpresaren bideragarritasuna aldarrikatu dute
Enpresako langileen komiteak aldarikatzen du enpresaren itxierarako eman dituzten argudioak ez direla "ez objektiboak, ezta sendoak ere". Akziodunen bilera egin den egoitzaren aurrean bildu dira.
2020/07/20 - 13:37
Gamesak Agoitzen duen lantegiaren itxierari irtenbideak bilatzen ari da Foru Gobernua
Exekutiboak "irtenbideak mahai gainean jartzeko ahaleginak egingo ditu, eszenatokiak maneiatuko ditu eta ez du amore emango" gaineratu du.
2020/07/15 - 18:56
Nafarroako Gobernua Ribera ministroarekin bilduko da Gamesari buruz hitz egiteko
Konpainiako zuzendaria ere bileran izango da, konpainiaren itxiera eta Agoizko lantegiaren itxiera aztertzeko.
2020/07/11 - 22:35
Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegiaren aurkako protesta egin dute
239 langile kaleratu dituzte, eta Portugalera ekoizpena eraman, enpresa-batzordearen hitzetan, "askoz gehiago irabazteko helburuz".