KONTRATU BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Gamesak 60 aerosorgailu egingo ditu Suediako parke eoliko baterako

Zehazki, SG 5.8-170 modeloko 60 unitate ekoiztuko ditu, Suediako Björnberget parke eolikorako.
Siemens Gamesaren aerosorgailu bat
Siemens Gamesaren aerosorgailu bat. Artxiboko argazkia: EFE

Siemens Gamesak kontratua sinatu du Prime Capital eta Enlight Energy enpresen artean osatutako kontsorzioarekin, Suediako parke eoliko bat aerosorgailuz hornitzeko. 372 megawatteko potentzia duten aerosorgailuak jarriko ditu. SG 5.8-170 modeloko 60 unitate dira, Siemens Gamesaren lurreko airesorgailu ahaltsuena, konpainiak jakitera eman duenez.

Unitate horiek Suediako Björnberget parke eolikoan jarriko dira. Siemens Gamesak dagoeneko 1 gigawatteko potentzia eskaintzeko adina eskari pilatu ditu mundu osoan, aipaturiko modeloa "merkaturatu eta 18 hilabeteko denbora errekorrean".

Gainera, Siemens Gamesak azpimarratu duenez, eskaera horrek sendotu egiten du Prime Capitalekin duen harremana; izan ere, Eskandinaviako lurraldeetan hainbat proiektutan parte hartu dute.

Siemens Gamesa Björnberget parke eolikoa mantentzeaz ere arduratuko da 15 urtez, eta urtean Europako 300.000 etxeren beharrei erantzuteko adinako elektrizitate garbia sortuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X