Nafarroako Gobernua Ribera ministroarekin bilduko da Gamesari buruz hitz egiteko
Nafarroako Gobernuak Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegiko enpresa batzordeari jakinarazi dio Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministro espainiarrarekin eta enpresako zuzendariarekin biltzeko asmoa duela, lantegiaren itxiera aztertzeko.
Enpresa batzordeko ordezkaritza bat, Alfonso Poyo (ELA) presidentea buru, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearekin eta Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko sailburuarekin bildu da asteazken honetan, Agoizko lantegiko 239 kontratuak amaitzeko aurkeztutako txostenari buruz hitz egiteko.
Bilera amaitzean, Nafarroako Jauregiaren aurrean elkarretaratzea egin duten langileei Poyok jakinarazi die Foru Gobernua itxiera prozesuan egon daitekeen balizko "ilegaltasun" baten bila ari dela, "egoera iraultzeko".
Halaber, Nafarroako Gobernuak adierazi omen dio "gurekin eta zonaldearekin" egongo dela, eta Agoizko Gamesari emandako diru-laguntza espediente guztiak aztertzen ari dela.
Poyok komunikabideei adierazi die bileraren balorazioa positiboa dela, Nafarroako Gobernuak "espedientea kentzearen" alde egiten duelako.
Nafarroako Gobernuak itxiera ez gauzatzea lor lezakeela uste du batzordeko presidenteak: "Horregatik gaude borroka honetan, mobilizazio guztiekin; bestela, besoak jaitsiko genituzke zuzenean, baina ez da kasua".
Zure interesekoa izan daiteke
SMU medikuen sindikatuak deitutako grebaren jarraipena % 4koa da, Osakidetzaren arabera
Repsolek auzitara eraman ditu Endesa, Iberdrola, Naturgy eta Red Electrica, itzalaldiagatik
Etxebizitzaren prezioak markak hautsi ditu berriro: 6.662 €/m2 Donostian eta 4.102 €/m2 Gipuzkoan
Espainiako Gobernuak bihar onartuko du gutxieneko soldata 1.286 eurora igotzea