Sindikatuak
2025/02/02 - 17:28
CCOOk eta UGTk "erne" eta "ekinean" jarraituko dute "jendearen eskubideak errespetatu arte"
Bilbon, Iruñean eta beste hiri batzuetan egindako elkarretaratzeetan, sindikatuek ehunka pertsona bildu dituzte Omnibus legean jaso eta hasiera batean Kongresuan baztertutako gizarte-babeserako eta Gizarte Segurantza finantzatzeko neurriak defendatzeko.
2025/02/01 - 20:00
Osasun publikoan "promesetatik irtenbideetara" igarotzeko eskatu dute milaka lagunek
Osasun publikoaren sistemak "norabide aldaketa" behar duela aldarrikatu dute, besteak beste. Osasun sailburu Alberto Martinezek, bestalde, azpimarratu du EAEko osasun-sistema "Europako publikoena" dela.
2025/01/31 - 18:30
Langileen aldarrikapenei erantzuten dieten proposamenak egiteko eskatu diote sindikatuek Hezkuntza Sailari
Hezkuntza publikoko sukaldeko eta garbiketako langileen grebaren bigarren egunak atzokoaren antzeko jarraipena izan du gaur: % 70etik gorakoa, sindikatuen arabera, eta % 30,3koa, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.
2025/01/30 - 09:57
Hirugarren greba eguna Nafarroako Hezkuntza publikoan
Lehen bi mobilizazioak irailean eta urrian izan ziren, eta irakaskuntza publikoan ordezkaritza duten sindikatu guztiek deitu zituzten. Hirugarren hau sindikatu gehienek babesten dute: Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek, eta Anpe, Afapna eta UGT sindikatuek, berriz, ez.
2025/01/29 - 22:25
Jantokietako eta garbiketako greban "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" salatu dituzte ELAk, LABek eta CCOOk
Sindikatuek ziurtatu dutenez, "oztopoak oztopo", jarraipen "oso zabala" espero dute ostegun eta ostiral honetan, eskura dituzten datuen arabera.
2025/01/29 - 21:02
Lan Ministerioak UGT eta CCOO sindikatuekin adostu du gutxieneko soldata 50 euro igotzea, 1.184 eurora arte
Yolanda Diaz Lan ministroak eskerrak eman dizkio CEOE patronalari negoziazioan egindako ekarpenengatik, nahiz eta azkenean ez duten hiruko akordiorik itxi.
2025/01/29 - 14:33
Haurreskolen lanuzteak % 85eko jarraipena izan duela diote sindikatuek; Hezkuntzak, berriz, % 48koa dela dio
Dozeneka langilek elkarretaratzeak egin dituzte Hezkuntza Sailak Gasteizen, Bilbon eta Donostian dituen egoitzen aurrean, lan-baldintzak hobeen defentsan.
2025/01/28 - 14:27
Sindikatuek diote haur-eskoletako grebaren jarraipena % 85ekoa izan dela; Hezkuntza Sailak, berriz, % 49,5ekoa
Hezkuntza publikoan deitutako mobilizazio-sortaren barruan, gaur eta bihar 0 eta 3 urte arteko hezkuntza-zentro publikoetako langileen txanda da. Blanca Guerrero Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrizketarako deia berretsi du.
2025/01/28 - 13:27
LABek ez du Osasun Mahaiaren biharko bileran parte hartuko, dokumentu osoa errefusatu duelako
Nolanahi ere, sindikatuak 'Estrategiak' izeneko hirugarren eta azken fasean parte hartuko du, "Gobernuaren jarrera aldatzen" saiatzeko.
2025/01/23 - 10:32
Sindikatuen arabera, grebaren bigarren egunaren jarraipena % 75ekoa izan da; Hezkuntzaren arabera, % 47koa
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak langileen "aldarrikapenak serio hartzeko" eta "negoziatzeko" eskatu dio Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuari Radio Euskadin.
2025/01/22 - 18:14
ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuen afiliatuek Segurtasun Sailarekin lortutako akordioa bozkatuko dute
ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuek babestu dute akordioa, hau da, ordezkarien hiru laurden dituzten sindikatuek. Orain akordioa sindikatu horietako afiliatuek bozkatu beharko dute.
2025/01/22 - 17:07
Bingen Zupiria: ''Aurreko urteetan izan diren elkarrizketen emaitza da gaur lortutako akordioa''
Segutasun sailburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek gaur erdietsi duten akordioaren helburua "Euskadi gero eta herri seguruagoa izatea eta herritarrak gero eta seguruago senti daitezen" da.
2025/01/22 - 13:25
Irakasleen % 75ek egin dute greba, sindikatuen esanetan; % 48k, Hezkuntza Sailaren arabera
Bere aldetik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak berretsi du bere Saila "elkarrizketak izateko prest" dagoela. Negoziazio betean sindikatuek lanuzteak deitzea kritikatu ondoren, mahai gainean "proposamenak" badaudela azpimarratu du.
2025/01/22 - 08:49
Albiste izango dira: Greba hezkuntza publikoan, Guardian enpresaren itxiera Laudion eta omnibus dekretua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/22 - 06:00
12 lanuzterekin abiatuko dute irakasleek hezkuntza publikoko greba
Guztira 30.000 irakasle daude grebara deituta, eta Bilboko kaleetan zehar manifestazio nagusia egingo dute 11:30etik aurrera.
2025/01/21 - 12:54
Jaurlaritzak ''irekita'' ditu negoziazioak Hezkuntzako sindikatuekin, akordioa lortuko duelakoan
Hezkuntza publikoan deituta dauden 12 greba egunen atarian, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du Jaurlaritzak elkarrizketan "sinisten" duela, hori baita, horren arabera, gatazka konpontzeko bidea.
2025/01/17 - 14:41
Steilasek eta Ehigek positibotzat jo dute unibertsitatez kanpoko ikastetxeen plangintzarekin lotutako epaia
"Juridikoki ziurtasun gabezia sortzen du, dekretu horretan oinarritzen baita hezkuntza sistema osoa", adierazi dute bi sindikatuek.
2025/01/17 - 13:58
Hezkuntza Sailak gutuna bidali die hezkuntza publikoko irakasleei eta familiei, 12 eguneko grebarengatik
Batetik, Eusko Jaurlaritzak "lasaitasuna" eta "konfiantza" helarazi dizkie familiei, eta, bestetik, negoziazio mahaian sindikatuei egindako azken proposamenaren inguruko xehetasunak eman dizkie irakasleei.
2025/01/17 - 13:11
Sindikatuek 12 greba egun erregistratu dituzte hezkuntza publikoan, urtarrilerako eta otsailerako
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako grebetan parte hartzera deituta daude 30.000 langile inguru, irakasle, garbitzaile, sukalde eta haurreskolen artean.
2025/01/14 - 12:17
EAErako gutxieneko soldata propioa ezartzeko negoziazio mahaia eratzea eskatu dute sindikatuek LHKn
Berehala etorri da Confebasken erantzuna, eta baieztatu du sindikatuekin bilduko dela eta gutxieneko soldataren inguruan dituzten proposamenak zeintzuk diren entzungo dituela, baina bere jarrera zein den ez du jakinarazi.