Sindikatuak
2024/06/11 - 19:02
Martxa batek "prekarietatea, murrizketak eta gastu militarra" salatuko ditu larunbatean, Ezkerraldean
Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.
2024/06/11 - 10:35
Osakidetzak aparteko orduen ordainsaria handituko die etengabeko arretako eta larrialdietako erizainei
Proposamena SATSE erizainen sindikatuak bakarrik onartu du. Bestalde, ELAk, LABek eta CCOOk kritikatu dute Osakidetzak langile falta konpontzeko egitasmorik gabe jarraitzen duela. Salatu dutenez, zuzendaritzak proposatzen duen neurri bakarra aparteko ordu gehiago egitea da.
2024/06/04 - 12:46
Medikuen 1.000 txanda gera litezke udan bete gabe, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren arabera
Era berean, Euskadiko Medikuen Sindikatuak kritikatu du EAGko eta Larrialdietako medikuek, beren borondatez aparteko txandak egiten dituztenek, 33 euro gordin kobratuko dituztela orduko, orain arte kobratzen zenaren erdia.
2024/06/01 - 18:33
Ehunka lagun eta 50 bat traktore atera dira kalera Gasteizen, protesta egitera
UAGA sindikatuak, Bionekazaritza elkarte ekologikoak eta Araba Bizirik taldeak deitu dute manifestazioa.
2024/05/28 - 18:11
Next Generation funtsak "multinazionalen etekinak ziurtatzeko" erabiltzen direla salatu du ELAk
Sindikatuaren arabera, Next Generation funtsek diru publikoa enpresa handietara bideratzea dakarte, "murrizketa sozialen truke".
2024/05/24 - 12:59
Larrialdietako langileek zerbitzuaren kudeaketa kaskarra eta euren ''prekarietate'' egoera salatu dute
Zerbitzu horren 30. urtemuga ari dira ospatzen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bertantxe bildu dira beharginak bizi duten egoera "jasangaitza" salatzeko.
2024/05/21 - 14:47
Euskal hitzarmenak lehenestea onartu du Espainiako Gobernuak, EAJrekin akordioa egin ostean
Ministroen Kontseiluan onartu dute neurria, eta berehala sartuko da indarrean. Horren arabera, tokian tokiko lan hitzarmenak lehenetsiko dira, Estatukoen gainetik, betiere bertan jasota dauden lan baldintzak langileentzat hobeak direnean.
2024/05/21 - 12:52
Bizkaiko kiroldegietan lortutako aurreakordioa baztertu du ELAk eta grebari eutsi dio
Sektorean % 49ko ordezkaritza duen sindikatuaren arabera, LABek, UGTk eta CCOOk patronalarekin sinatu duten aurreakordioak ez du erosahalmena bermatzen eta sektorea prekarietatera kondenatzen du.
2024/05/20 - 16:57
Sindikatuek alderdiei eskatu diete sektore publikoko langileen baldintzak Hego Euskal Herrian erabakitzea
Bilera erronda abiatu dute gaur alderdi politikoekin eta soilik EH Bildu eta Sumar joan dira hitzordura. EAJk uko egin dio eta, Podemosek, PPk eta PSE-EEk "ez dute erantzun ere egin", sindikatuek azaldu dutenez.
2024/05/17 - 15:06
''Israel Gazan egiten ari den gonozidioa'' salatzeko billkura egin dute Iruñean
ELA, LAB, CCOO Euskadi, CC OO Navarra, UGT Euskadi, ESK, CGT, LKN, STEILAS, Solidari, EHNE Navarra, Etxalde eta Hiru sindikatuek su-eten iraunkorra eskatu dute, Gazak bizi duen genozidioari amaiera emateko.
2024/05/16 - 23:30
Bilbobuseko langileek ez dute onartu aurreakordioa, eta greba mugagabearekin jarraituko dute
Biobide enpresak eta UGT, CCOO eta USO sindikatuek (gehiengoa batzordean) aste honetan bertan lortutako aurreakordioa baztertzea erabaki dute langileek batzarrean. Aurreakordioak ez zuen ELAren eta LABen babesik.
2024/05/16 - 18:48
Pentsioen sistema osagarri publikoa ezartzea eskatu du LABek, borondatezko aurreikuspen planen ordez
Igor Arroyo LABeko koordinatzaile nagusiak eta Amanda Verrone sindikatuko politika publikoak aztertzeko arduradunak Bilbon aurkeztu duten "Haritik" txostenean jasotzen da eskaera, Euskal Herrirako pentsio-sistema publiko eta propio bat eratzeko trantsizio-neurri gisa.
2024/05/16 - 18:02
Itunpeko hezkuntzako akordioa betetzeko eskatu diote sindikatuek patronalari
"Bete beharreko" akordio bat dagoela nabarmendu dute. Patronalek betetzen ez badute, "mobilizazioak zein izango diren eta zein intentsitatekoak" izango diren aztertuko dutela adierazi dute.
2024/05/15 - 21:25
EAEk eta Nafarroak enplegu publikoa erabaki ahal izatea Kongresuan defendatzeko eskatu du gehiengo sindikalak
Horretarako, ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek maiatzaren 20an euskal indar politikoekin banan-banan biltzea eskatu dute. Gainera, sindikatuek mobilizazioei ekingo diete berriro maiatzaren 27an. Eudelen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte.
2024/05/15 - 14:37
Palestinaren alde batuko dira Euskal Herri osoko sindikatuak datorren ostiralean
'SOS Rafah-STOP genozidioa' goiburupean, elkarretaratzeak deitu dituzte Euskal Herri osoko lantokietan eta hiriburuetan. 12:00etan izango dira protestak.
2024/05/15 - 00:51
Aurreakordioa itxi dute Bilbobusen, eta greba bertan behera geratu da gutxienez ostegunera arte
Aurreakordioa Biobide enpresako zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta USO sindikatuek itxi dute negoziazio-mahaian. ELAk, aldiz, adostutako eduki ekonomikoak errefusatu ditu.
2024/05/13 - 17:04
Gizarte Ekimeneko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte otsaileko akordioa bete dadin eskatzeko
Patronalak hartuko duen "jarreraren araberako urratsak" emango dituztela ohartarazi dute. Ez dute greba berriak egitea baztertzen eta bide juridikoa hastea aztertuko dute.
2024/05/10 - 20:07
Palestinaren alde mobilizatzeko deia egin dute Hegoaldeko sindikatuek maiatzaren 17rako
ELA, LAB, CC. OO., UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiruk "Gazako genozidioari amaiera emango dion berehalako su-eten iraunkorra" eskatu dute, eta datorren ostiralean lantokietan eta lau hiriburuetan egingo diren kontzentrazioetan parte hartzeko deia egin dute.
2024/05/10 - 13:26
Gasteizko Michelinek ekoizpenaren zati bat geldituko du maiatzaren 25ean eta 26an
Geldialdiak 332 langileri eragingo die, eta multinazionalak 180 tona pneumatiko gutxiako ekoitziko ditu.
2024/05/10 - 00:06
Urdulizko Mecaner lantegian "zer eta nola ekoitzi" eztabaidatzeko batzorde bat osatzea aldarrikatu dute
Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "ahal dela" Mecaner enpresako 148 langileekin egon dadila enpresa itxiaren instalazioetan egin daitekeen edozein enpresa-proiektutan.