Bilbobuseko greba bertan behera, langileek aurreakordioa berretsi ondoren
Joan den apirilaren 9tik Bilbobuseko langileak egiten ari ziren greba mugagabea bertan behera geratu da, beharginek UGT, CCOO eta USO sindikatuek patronalarekin sinatutako hitzarmen-aurreakordioari baietza eman ostean. ELAk eta LABek ez dute akordioa babesten.
650 langileetatik 527k parte hartu dute bozketan, horietatik 332k aurreakordioa babestu dute eta 186k kontrako botoa eman dute. bestalde, 6 boto baliogabe eta 3 boto zuri zenbatu dituzte, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.
Hala, Bilbobuseko beharginak ostegun honetan itzuliko dira euren lanpostuetara, greba automatikoki bertan behera utzi ostean, UGT, CCOO eta USO sindikatuek eta Biobide zerbitzuaren enpresa arduradunak asteartean sinatutako testuari gehiengoak emandako babesarekin.
Datozen egunetan sinatuko dute hitzarmena, iturriek adierazi dutenez.
ELA eta LAB sindikatuek, grebarekin jarraitzearen aldekoak, aurreakordioaren edukia errefusatu dute, langileen erosteko ahalmena bermatzen ez duela uste baitute.
ELAren ustez, hitzartutakoak "funtzio publikoaren erabakien mende jartzen ditu etorkizuneko soldata-igoerak", eta "ez dio heltzen Bilbobuseko plantillak pairatzen duen kontratazio prekarioaren konponbideari"; LABek uste du edukiak "bozketara eramandako lehen aurreakordioaren berdintsuak direla, eta langileek hura atzera bota zuten".
Soldata-igoera eta hobekuntzak
Erabakitakoaren arabera, soldata-igoera funtzio publikoan aplikatzen denari lotuko zaio. 2022rako eta 2023rako, funtzio publikoaren soldata-igoeraren baliokidea gehi % 4ko igoera hitzartu da, hurrenez hurren, iturriek zehaztu dutenez.
2024, 2025 eta 2026rako, sektore publikoan aplikatutako igoera izango litzateke, eta KPIak hori gaindituko balu, igoera % 0,7, % 0,6 eta % 0,5era igoko litzateke, hurrenez hurren. 2027rako, aldeek % 0,5eko portzentajea adostu dute, baina kasu honetan ordainsari bakar ez-finkagarria izango litzateke.
Beste neurri batzuen artean, gehiengo sindikalak eta zuzendaritzak ere hobekuntzak adostu dituzte egoera prekarioagoan dauden beharginen egoeran. Horrela, % 62ko lanaldi partziala duten langileak lanaldi osoa izatera igarotzen dira, eta behin-behineko beharginen zati bat "% 62ko hutsunea" hori betetzera pasatzen da, adierazi dutenez.
Lehen aurreakordioa, atzera
Plantillak dokumentu berria onartzearekin batera, lan-gatazkari amaiera eman zaio. Joan den maiatzaren erdialdean, langileek gehiengo estu batekin errefusatu zuten zerbitzuaren esleipendunak eta UGT, CCOO eta USO sindikatuek, ELA eta LABen oposizioarekin, lortutako lehen aurreakordioa.
Batzarraren ezezkoaren ondorioz, langileek astelehenetik ostiralera egiten ari ziren greba mugagabeari eutsi zioten, eta horren ondorioz, orduko enpresa-batzordeko presidenteak dimisioa eman zuen.
Langileen batzarraren ondoren, maiatzaren 17an, ordura arte enpresa-batzordeko presidente izan zen Jose Fernandezek (UGT) kargua utzi zuen, eta Angel Jauregik (ELA) ordezkatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.