Siria gaur
2024/12/15 - 09:44
EBk, AEBk, Turkiak eta arabiar herrialdeek trantsizio baketsua eskatu dute Sirian
"Tratsizio gobernu bat" osatzea aholkatu, eta Israelek Golango gainetan egin duen inbasioa kritikatu dute. Bien bitartean, Israelek bonbardaketak egiten jarraitzen du.
2024/12/14 - 18:39
Siriako buruzagi jihadistak ez du Israelekin gatazkarik nahi, eta eskua luzatu die Errusiari eta Irani
Al Charaaren esanetan, "Israelen argudioak ahuldu egin dira, eta ez dituzte azken urraketak justifikatzen". Arabiar Ligak Nazio Batuen Erakundearen misio espezifiko bat ezartzea eskatu du larunbat honetan Jordaniatik.
2024/12/13 - 23:26
NBEren Siriako misioak salatu du Israel Banaketa Akordioa urratzen ari dela
Atzera egiteko batere asmorik gabe, Israel Katz Netanyahuren Defentsa ministroak Armadari agindu dio presta dadila Hermon mendian, lehen konkistetako batean, dituen posizioei neguko hilabeteetan eusteko.
2024/12/12 - 14:12
54 kazetari hil, 550 espetxeratu eta 55 bahitu dituzte munduan 2024an
Mugarik Gabeko Erreportarien urteko balantzeak "zifra errekorrak" eta kazetarien aurkako erasoen "gogortze kezkagarria" erakusten ditu, bereziki gatazka-guneetan. Gaza munduko eskualderik arriskutsuena da kazetarientzat; bertan hil dituzte eraildako hiru kazetaritik bat.
2024/12/11 - 13:18
Siriako lehen ministroak agindu du denen eskubideak bermatuko dituela eta errefuxiatuei itzultzeko eskatu die
Mohammed al-Bashir behin-behineko lehen ministroaren arabera, agintari berriek "erronka izugarria" dute aurretik eta "segurtasuna eta egonkortasuna" berrezartzea izango dira helburu nagusiak.
2024/12/11 - 08:54
Albiste izango dira: Mario Fernandezen heriotza, arrantza kuoten inguruko akordioa eta Siria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/10 - 20:47
Nor da Mohammed al-Bashir, Siriako labirintoa zuzentzeko ardura duena?
Politikari islamistak Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa ikasi zuen Alepoko Unibertsitatean 2007an, eta, ondoren, xaria (lege islamiarra), Idlibeko Unibertsitatean.
2024/12/10 - 18:23
Israelek 300 bonbardaketa baino gehiago egin ditu Sirian, eta eremu desmilitarizatua okupatu du
Gainera, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu duenez, Israelen tropak Sirian sartu dira, desmilitarizatutako eremutik kanpo, baina Israelek ukatu egin du. Tel Avivek onartu du, hala ere, bere soldaduak eremu desmilitarizatuan daudela.
2024/12/10 - 17:24
Zeintzuk dira herrialde bakoitzak Sirian dituen interesak?
Baxar al-Assaden erregimena erori da, eta islamistek eta indar matxinoek boterea eskuratu dute. Herrialdearen errealitatea bestelakoa da gaur egun, eta agertoki berriak hainbat kezka eta erronka eragin dizkie inguruko herrialdeei eta nazioarteko komunitateari.
2024/12/10 - 10:48
Milaka errefuxiatu siriar etxera itzuli dira Baxar al-Assaden erregimena erori ostean
Indar islamisten garaipenak 6,8 milioi errefuxiaturi Siriara itzultzea ahalbidetu diezaieke. Siriakoa da mundu osoko errefuxiatu krisirik handiena, 14 milioi pertsona baino gehiago baitaude etxetik kanpo.
2024/12/10 - 10:25
Israelek 100 eraso baino gehiago egin ditu Siriako azpiegitura estrategikoen aurka
Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez, Israelek 100 eraso baino gehiago egin ditu Siriako armamentu biltegien, aireportuen eta azpiegitura estrategikoen aurka.
2024/12/09 - 22:37
NBEren aburuz, Israelek 1974ko akordioa hautsi du Golango gainetan sartuta
Herrialde arabiarrek ere sartu izana gaitzetsi dute. Hala ere, Netanyahuren hitzetan akordioa "ezerezean gelditu da" al-Assaden erregimena erori dela eta eremu hori "Israelen zati banaezina" dela adierazi du.
2024/12/09 - 19:35
Zer gertatuko da orain Sirian?
Baxar al-Assaden gobernua boteretik kendu du matxinoen erasoaldi batek. Orain, Siriak Sortaldearen Askapenerako Erakundeak (HTS) bultzatutako trantsizio zail bati aurre egin beharko dio. Behin boterean zegoen erregimena deuseztatuta, zer pauso emango dituzte matxinoek gobernu berria antolatzeko?
2024/12/09 - 19:22
Indar islamisten garaipenak 6,8 milioi errefuxiaturi Siriara itzultzea ahalbidetu diezaieke
Siriakoa da mundu osoko errefuxiatu krisirik handiena, 14 milioi pertsona baino gehiago baitaude etxetik kanpo. Horietatik 7,2 milioi barne-desplazatuak dira eta 6,8 milioi errefuxiatu, eta azken horietatik 5,5 milioi inguruko estatuetan bizi dira.
2024/12/09 - 17:39
Kasko Zuriak Siriako Saydnayako espetxetik atxilotuak askatzen hasi dira
Siriako Defentsa Zibileko kideak, Kasko Zuriak izenez ezagunak, Saydnayako espetxera iritsi dira ezkutuko lurpeko ziegetan zeuden atxilotuak askatzeko. Espetxea Siriako Gobernuak kudeatzen zuen, eta presoen aurka tortura erabiltzeagatik zen ezaguna.
2024/12/09 - 16:19
Israelek dio arma kimikoen biltegiak bonbardatu dituela Sirian
Jihadistak kurduen aurka egiten ari diren erasoak eteteko eskatu du Israelgo Gobernuak, kurduak "egonkortasunerako indarra" direla iritzita.
2024/12/09 - 14:02
Al-Assad gabeko aro berri bat abiatu da Sirian eta ziurgabetasuna da nagusi trantsizioaren inguruan
Al Jalali lehen ministroa bere gobernuko kideekin batera karguan jarraitzeko prest agertu da, botere aldaketa gauzatu arte.
2024/12/09 - 14:01
Gasteizen bizi den siriarra: ''Albiste hau ametsa da''
Ruba Hassan siriarra da eta 10 urte baino gehiago daramatza Gasteizen bizitzen. Lehen ez zuen bere herrialdera itzultzeko aukerarik ikusten, baina Baxar al-Assaden erregimena erori ondoren, ez du baztertzen egunen batean hara itzultzea.
2024/12/08 - 20:55
Jihadistek Damasko hartu eta Errusian asiloa lortu duen Al-Assaden agintea eraitsi dute
Sortaldea Askatzeko Erakundeko (Al-Qaeda ohia) terroristek zuzendutako matxinoek eta Turkiak babestutako errebelde talde batek indarrak batuta, 11 eguneko erasoaldian lortu dute Baxar al-Assad ihes egitera behartzea eta Siriako agintea euren esku hartzea.
2024/12/08 - 18:50
Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian
Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.