54 kazetari hil, 550 espetxeratu eta 55 bahitu dituzte munduan 2024an
Urte iluna izan da 2024a kazetarientzat, izan ere, 54 kazetari hil, 550 espetxeratu eta 55 bahitu dituzte aurten munduan, Mugarik Gabeko Erreportarien (RSF) urteko balantzearen arabera. "Zifra errekorrak" salatu dituzte, eta erakundeak iritzi dionez, kazetaritzak giza prezio neurrigabea ordaintzen du gatazketan eta erregimen zapaltzaileen pean".
Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak azken balantzean adierazi duenez, kazetarien aurkako erasoak "modu kezkagarrian gogortu" dira, bereziki gatazka-guneetan, horietan hil baitituzte aurten hildako informazio-profesionalen erdiak.
"Kazetariak ez dira hiltzen, hil egiten dituzte; ez daude kartzelan, erregimenek giltzapetu egin dituzte; ez dira desagertu, bahitu egin dituzte. Krimen horiek, askotan gobernuek edo talde armatuek antolatzen dituztenak, nazioarteko zuzenbidearen aurkakoak dira, eta, maizegi, zigorrik gabe geratzen dira. Ezarritakoa aldatu behar dugu, eta geure buruari gogorarazi behar diogu, herritar gisa, gu informatzeagatik galtzen dutela bizia kazetariek. Horregatik, kontatzen, salatzen, ikertzen eta justizia egiten dela zaintzen jarraitu behar dugu. Zorigaitzak ez du inoiz irabazi behar. Informatzen gaituztenak babestea egia babestea da", dio Thibaut Bruttin RSFren zuzendari nagusiak.
Eraildako 54 kazetariei dagokienez, RSFk zehaztu du 31 gatazka-guneetan (Ekialde Ertaina, Irak, Sudan, Birmania eta Ukraina) hil dituztela, eta bosturteko batean inoiz izan den mailarik altuena ( 57,4). Gainera,bertan hil dituzte erildako hiru kazetaritik bat. , bertan hil dituzte erildako hiru kazetaritik bat, "denak Israelgo Armadak erailak, euren lanbidearen jardunean ari zirela", RSFk orain arte dituen datuen arabera.
"Palestina da informatzeko herrialderik arriskutsuena, eta, azken bost urteetan, bertan hil dituzte erreportari gehien", ohartarazi du erakundeak. Zehaztu duenez, 145 kazetari baino gehiago hil ditu Israelek 2023ko urritik, horien artean gutxienez 35 lanean ari zirela edo lanaren ondorioz. RSFk lau salaketa aurkeztu ditu Nazioarteko Zigor Auzitegian, Israelek erreportarien aurka egindako gerra-krimenengatik.
Pakistaneko (7) eta Bangladesheko manifestazioetan (5) hildako kazetari kopuruak erakusten duenez, Asia izan da 2024an hedabideetako profesionalen hilketa gehien izan dituen bigarren eskualdea. Informazioaren arloko 1.700 profesional baino gehiago hil dituzte mundu osoan azken 20 urteetan.
550 kazetari espetxeratuta
RSFk bildu dituen datuen arabera, gora egin du 2024an kartzelan dauden kazetarien kopuruak (+ % 7,2), bereziki Errusian (+8) eta Israelen (+17) izandako atxiloketa berrien ondorioz. Kasu horretan, Israel da Gazako gerra hasi zuenetik, 2023ko urritik, kazetari gehien kartzelatu dituen herrialdea, eta munduan kazetari gehien atxilo dituen herrialdea da.
Lau herrialdetan daude munduan preso dauden kazetari guztien (550) erdiak: Txinan, 124 (Horietatik 11 Hon Kongen); Birmanian, 61; Israelen, 41 eta Bielorrusian, 40. "Espetxeratzea errepresio-tresna bat da, bereziki Errusiak Ukrainan eta Israelek Gazan dituzten erasoladien zerbitzura", adierazi du, eta, ondoren, gaineratu du Errusiak (38) bere espetxeak erabiltzen dituela ahots independente errusiarrak eta ukrainarrak (19) zapaltzeko". 72 kazetariri 250 urtetik gorako zigorrak ezarri zaizkie 2024an.
Bahitutako 55 kazetariei dagokienez, % 70 Sirian daude. "Horietako gehienak Estatu Islamikoak bahitu zituen gerran zehar, eta hamar urte geroago, oso zaila —ia ezinezkoa ez esateagatik— izaten jarraitzen du non dauden jakiteko informazioa lortzea", adierazi du GKEak, eta gaineratu duenez, Baxar al-Assaden erregimenaren erorketak "kazetaritzarentzako itxaropen-leiho bat ireki du". Gaur egun munduan gatibu dauden hedabideetako 55 profesionaletatik bi Yemengo huthiek bahitu zituzten, 2024an.
95 kazetari desagertuta daude munduko 34 herrialdetan, horietatik 28 azken hamarkadan desagertu dira: Mexiko (5), Siria (3), Mali (3), Kongoko Errepublika Demokratikoa (2), Palestina (2) eta Irak (2). "Desagertze horiek gobernu autoritarioei edo arduragabeei egotzi ahal zaizkie askotan, eta kazetarien babesa indartzeko eta zigorgabetasunaren aurka borrokatzeko premia azpimarratzen dute", azpimarratu du.
Egoera horretan, RSFk Desagertze Behartuen aurka Pertsona Guztiak Babesteko Nazioarteko Konbentzioa berresteko eskatzen die estatuei. Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen 2006an Konbentzio hori eta 75 herrialdek baino ez dute sinatu. Desagertuta dauden kazetarien % 30 Mexikon desagertu ziren. 2024an lau kazetari desagertu dira, bana, Burkina Fason, Nikaraguan, Errusian eta Sirian.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mameseko metro geltokia hustu dute sarrerako eskaileretan piztutako sute baten ondorioz
Metrora sartzeko eskaileretan piztu da sutea, ke handia sortuta. Sarrera hesin inguratu dute, eta suhiltzaileak lanean ari dira. San Mameseko bi geltokiak eta Intermodal autobus geltokirako sarrera itxita daude. Ez da zauriturik izan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.