Siriako buruzagi jihadistak ez du Israelekin gatazkarik nahi, eta eskua luzatu die Errusiari eta Irani
Abu Mohamed al Golani Siriako buruzagi jihadistak ziurtatu du ez duela Israelekin gatazkarik nahi, eta Errusiari eta Irani, Bashar al Assad Siriako presidente ohiaren erregimenaren aliatu estrategikoei, eskua luzatu die Siriako agintari berriekin harremanak irekitzea.
"Gure helburuak argiak dira, eta gure planak prest daude Siria eraikitzeko eta garatzeko", jakinarazi du Al Golanik komunikatu batean. Era berean, deitoratu du Damasko herrialdeko hiriburua Hayat Tahrir al Sham (HTS) erakundeak Idlib probintziako bere gotorlekuan lortu zuenaren "arlo guztietan atzetik" doala deitoratu du. Bertan egon ziren blokeatuta Assaden gobernua eraitsi zuen erasoaldi bizkorra hasi arte.
Buruzagi jihadistak adiskidetzaile gisa aurkeztu du bere burua ordutik, eta Mohamed al Bashir ezarri du herrialdeko lehen ministro, Idliben duen arduradun politiko nagusia. Bere taldeak "Irango gizartearekiko etsaitasunik" ez duela ziurtatu du, eta Errusiari "Siriako herriarekin duen harremana berriz aztertzeko aukera" eskaini dio.
Al Assad boteretik kendu zutenetik Israelek erregimen zaharraren ehunka helburu militar bonbardatu ditu, ustez matxinatuen eskuetan eror ez daitezen haiek, eta Armada ere hedatu du Sirian desmilitarizatutako eremuan.
Al Charaak esan duenez, "Israelen argudioak ahulak bihurtu dira eta ez dituzte azken urraketak justifikatzen"; gainera, israeldarrek "Siriarekiko konpromisoen mugak urratu dituzte nabarmen, eta horrek eskualdean justifikaziorik gabeko gorakada bat ekar dezake".
Halaber, Israelekin gatazkan sartzeko inolako asmorik ez duela adierazi du, eta nazioarteari dei egin dio berehala esku har dezan egoera gaiztotzea saihesteko, herrialdean egonkortasuna lortzeko "bide bakarra" irtenbide diplomatikoa dela iritzita.
Al Golanik esan du etengabe dagoela harremanetan mendebaldeko enbaxadekin, eta dagoeneko elkarrizketak dituztela Erresuma Batuarekin, "Damaskon ordezkaritza berriro ireki dezan".
Turkiak gaur zabaldu du atzera, hamabi urtez itxita egon ostean, Damaskon duen enbaxada. Turkiako hedabideen arabera, Al Assaden erregimena erori ondoren Damaskon ireki duten atzerriko lehen enbaxada da.
Arabiar Ligak Golan desokupatzeko eskatu dio Israeli
Arabiar Ligako Atzerri ministroek Nazio Batuen Erakundearen misio espezifiko bat ezartzea eskatu dute larunbat honetan Jordaniatik, Hayat Tahrir al Sham talde jihadistaren agintari islamista berriekin trantsizio nazionaleko prozesu bat koordinatzeko.
"Beharrezkoa da NBEren misio bat ezartzea, Siriako trantsizio-prozesua babesteko eta gure herrialde-senideari laguntzeko, siriarrak buru dituen prozesu politiko bati begira eta Nazio Batuen 2254 Ebazpenarekin bat etorriz", bileraren azken komunikatuaren arabera.
Parte-hartzaileen ustez, Israel oztopo larria bihurtu da prozesu honetarako, Golango Gainak okupatu eta Siriako azpiegitura militarren kontra eginez etengabe.
"Armada israeldarra Siriatik erretiratzea eskatzen dugu eta Sirian egin dituen erasoak gaitzesten ditugu", esan dute Atzerri ministroek. eta azpimarratu dutenez, "Golango Gainak lur arabiar siriar okupatuak dira eta okupazio horek amaitu egin behar du".
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.