Siria gaur
2021/12/28 - 11:09
Israelgo Gobernuak 7.000 etxebizitza baino gehiago eraikiko ditu kolonoentzat Golango gainetan
Bestalde, Siriako Gobernuak "gaitzespen gogorra" adierazi du kolono kopurua bikoizteko erabakiaren harira.
2021/12/06 - 16:21
Ahotsik ez dutenen oihua, Durangoko Azokan entzungai
"Korrontzi. Bidaia musikala urrutiko uretara" musika, argazkilaritza eta kronika uztartzen dituen proiektu solidarioa eta "Hala ere" dokumentala aurkeztu dituzte gaur Durangoko Azokan, topagunearen hirugarren egunean.
2021/11/13 - 18:12
Mugan bizi diren poloniar askok inbasiotzak jotzen dute migratzaileen etorrera Bielorrusiatik
Poloniak Europako migratzaile tasarik txikienetako du. ETBko berriemaile Ane Irazabal Sokolka mugaldeko herrian izan da herritarren lekukotzak jasotzen.
2021/11/13 - 17:57
20 urteko migratzaile siriar bat hotzez hil da Polonia eta Bielorrusiaren arteko mugan
Gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute heriotza gehiago egon litezkeela, mugan pilatuta dauden milaka migratzaileen egoera gero eta larriagoa delako.
2021/10/20 - 10:37
Gutxienez 13 pertsona hil dira Damaskon, autobus militar batean izandako bi leherketan
Bi lehergailu zartarazi dituzte ibilgailu militarra Al Raes zubia zeharkatzen ari zela, Siriako hiriburuaren erdian, eta segurtasun indarrek hirugarren bonba bat indargabetu ahal izan dute.
2021/08/23 - 23:06
2019an Portugaletera iritsi zen familia siriar batek gurean nola gizarteratu den azaldu digu
Albashan familiak ere gerratik ihes egin zuen, eta Afganistandik heltzen diren irudiak ikustean zer sentitzen duten kontatu digute.
2021/05/30 - 21:53
Turkiako Gobernuak 1.162 pertsona "neutralizatu" ditu Sirian eta Iraken 2021ean
Gehienak Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) milizianoak izango lirateke. Gainera, 24.700 militar kargutik kendu dituzte 2016ko estatu kolpearen ikerketaren ondorioz.
2021/05/28 - 11:25
Baxar al-Assadek irabazi ditu hauteskundeak Sirian, botoen % 95 lortuta
Europar Batasunak, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek ez dituzte hauteskunde emaitzak onartu. Baxar al-Assad 2000. urtetik dago agintean.
2021/05/13 - 16:00
Ramadama amaitu da
Mundu osoko milaka musulmanek amaiera eman diote Ramadamari, eta hiru egun irauten duen Id Al-Fitr festari ekin diote. Musulmanentzat bi ospakizun garrantzitsuenetako bat da hori.
2021/03/14 - 16:22
400.000 hildako eta 5,6 milioi errefuxiatu utzi ditu Siriako gerrak
Txikituta dago Siria eta Nazio Batuen Erakundearen arabera, siriarren % 60 gosetearen atarian bizi dira. Egoera oso larria da oraindik.
2021/02/26 - 23:26
Bidenek Siria bonbardatu eta Iranen aldeko 22 ustezko miliziano hil ditu
AEBko Administrazio berriak agindutako lehenengo erasoa izan baino ordu batzuk lehenago, Bidenek Iranekin akordio nuklearra berreskuratzeko negoziazio mahaia berrabiaraztea eskaini zuen.
2020/12/20 - 15:46
10 urte dira Arabiar Udaberria bezala mundu osoan ezaguna egin zen iraultza hasi zela
Tunisian hasi eta berehala zabaldu zen beste herrialde askotan. Hala ere, duela 10 urte piztu ziren ametsak ez dira bete eta, Tunisia kenduta, beste herrialdeetan bortizkeria da nagusi.
2020/11/15 - 20:16
Turkiak milaka mertzenario, umeak tartean, erabili ditu Libian eta Karabakhen
18.000 mertzenario siriar, horietako 350 adingabeak, bidali ditu Ankarak Libiara. Gainera, beste 2.580 mertzenario siriar Azerbaijanera eraman dituzte, Armeniari aurre egiteko.
2020/08/24 - 13:55
Gas-hodi batean izandako leherketa batek itzalaldi elektrikoa eragin du Sirian
Damasko ipar-ekialdeko gasbide batean izandako jatorri ezezaguneko leherketa batek itzalaldi elektriko bat eragin du Sirian. Lehen argibide ofizialen arabera, "ekintza terrorista" bat izan da.
2020/07/17 - 13:16
20 urte
Tangoak dio 20 urte ez dela ezer,baina siriar askorentzat azken 20 urteetan, beste leku batzuetan mendetan zehar bildu ohi diren madarikazio eta zorigaitz guztiak pilatu dira.
2020/04/15 - 14:32
'Aita Mari' ontziak erreskatatutako hiru migratzaile Lampedusan lehorreratu dira
Beste 40 migratzailek ontzian jarraitzen dute, Europako herrialderen batek portu seguru batera joateko baimena eman arte. COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak egoera zaildu du.
2020/04/14 - 13:52
Europako herrialderen batek lehorreratzeko baimena noiz emango zain dago 'Aita Mari'
Maltak eta Italiak argi utzi dute portuak itxita izango dituztela migratzaileen ontziak iristen direnean. Erreskatatutako 43 pertsonak lau egun zeramatzaten txalupa batean noraezean.
2020/03/20 - 11:35
UNICEF: "Osasun-sistema hauskorrak ez daude koronabiruserako prestatuta"
Agerraldiak are eragin lazgarriagoa izan dezake dagoeneko egoera zailean dauden herrialde eta komunitateetan, Sirian edo errefuxiatu eta migratzaileen artean, esaterako.
2020/03/09 - 22:32
Erdogan, Siriako auzirako babes bila Europar Batasunean
Erdogan, Turkiako presidentea, Bruselan da Europar Batasuneko agintariek Siriako auzian babesa eman diezaioten. Bien arteko lehen bilera da.
2020/03/06 - 09:52
Errusiak eta Turkiak su-etena adostu dute Idliben
Errusiako Vladimir Putin eta Turkiako Recep Tayyip Erdogan presidenteek su-eten bat adostu dute Siriako Idlib probintzian. Akordioa gauerdian sartu da indarrean.