Soldatak
2022/10/03 - 22:36
Horrelakoa izango da funtzionarioen soldata-igoera
Funtzionarioen soldatak guztira eta gehienez %9,5 igotzea erabaki du Espainiako Gobernuak, UGT eta Comisionesen oniritziarekin, aurten hasi eta 2024ra bitartean. Gaur amaitu du exekutiboak sindikatuekin bilkura erronda.
2022/09/30 - 10:51
Funtzionarioentzako soldata igoeraren eskaintza hobetu du Espainiako Gobernuak, % 8tik % 9,5era
Gertuago egon liteke akordioa sindikatuen eta exekutiboaren artean. UGTren hitzetan, "ziurrenik, oniritzia" emango diote gaur. Ogasun Ministerioak egindako "ahalegina" balioan jarri du CCOOk, eta sindikatuaren zuzendaritza taldearen esku utzi du erabakia.
2022/09/29 - 13:17
Lakuntzak euskal alderdiei eskatu die langile publikoen soldata igoerari buruzko eztabaida Madrilera eramatea
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia elkarrizketatu dute ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan. Horren esanetan, langile publikoen soldata % 3,5 igotzeko proposamena aurrera ateratzen bada, horrek esan nahi du, hamar urtean, % 20ko erosahalmena galdu dutela.
2022/09/29 - 11:56
Garamendi (CEOE), Gobernuak proposatutako soldata igoeraz: "Jarraituko dugun erreferentzia bat da"
Espainiako patronalaren presidenteak esan duenez, exekutiboak "ahaleginak" eskatzen dizkie enpresei soldatak igotzeko, eta gero berak "soldatei eusten die". Ondare zerga kentzearen harira, uste du legeak baimentzen badu, "arrazoizkoa" dela; "herrialdearen aniztasunaren isla da", erantsi du.
2022/09/28 - 23:12
Espainiako Gobernuak soldata publikoak hiru urtean % 8 igotzea proposatu du
Hain zuzen ere, hauek dira proposatutako igoerak: % 3,5, aurten; % 2,5, 2023an; eta % 2, 2024an. Jaurlaritzak aurreratu du igoera berdina ezarriko duela.
2022/09/28 - 16:28
Funtzionarioen soldata % 3,5 igotzeko proposamena oso eskasa da EAEko sindikatu nagusientzat
ELA, LAB, CCOO eta UGTk salatu dute, berriro ere, langile publikoen erosteko ahalmena asko urrituko litzatekeela. Hori dela eta, eta aukera egon badagoelako, osagarriak negoziatzea eskatu diote Jaurlaritzari.
2022/09/28 - 16:23
2023rako funtzionarioei % 3,5eko soldata igoera eskaintzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua
Negoziazio kolektiboan erdietsitako hitzarmenetan, EAEn, batez beste, % 5eko igoerak sinatu dira. Nolanahi ere, oinarrizko legea izanik, Madrilen onartutako erabakia hemen ere indarrean jarri behar da.
2022/09/28 - 15:46
Nafarroak funtzionarioen soldata % 3 igotzea aurreikusten du 2023rako
Nafarroako Gobernuak funtzionarioen soldatan % 3ko igoera aurreikusten du datorren urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuan. Aurreko urteko kontuen aldean Nafarroako Gobernuak aurreikusten duen gastu-gehikuntzetako bat da.
2022/09/02 - 16:59
Yolanda Diazek gutxieneko soldataren negoziazio mahaian berriro esertzeko eskatu die enpresaburuei
Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak esan du "ebidentzia" dela enpresarien ordezkariak "maiatzaren 5etik mahaitik altxatu" direla, eta sindikatuek proposatzen dituzten igoerak "arrazoizkoak" direla.
2022/08/25 - 12:59
Lanbide arteko gutxieneko soldata batez besteko soldataren % 60tik gora igotzearen alde agertu da Yolanda Diaz
Lan ministroak "herrialdearekiko konpromisoa" eskatu dio Antonio Garamendi CEOEko presidenteari, eta hitzarmen kolektiboen negoziazioan izandako blokeoa kritikatu du.
2022/07/19 - 16:18
Mercedesko hitzarmenean soldata-igoera jasotzen da, 6. gaurik ez, eta egonkortasun handiagoa langileentzat
Ez da ELAk, LABek eta ESKk eskatu bezala urtero soldatetan KPIaren igoera aplikatuko, baina aurten % 6ko soldata igoera izango dute langileek, hilean 176 euro gehiago batez beste. 2023 eta 2026 artean berriz, igoera % 2,25ekoa izatea adostu dute.
2022/06/10 - 17:53
Garbitzaileen grebaren auzian Cebek-ek egindako eskaintza kritikatu du LABek protesta batekin
Sindikatu abertzalearen hitzetan, Bizkaiko patronalak 2025era arte atzeratu nahi du langileek galdegiten duten 1.200 eurorainoko soldata igoera, eta praktikan, igoera % 2koa izango litzatekeela argitu du. "Garbitzaileek eskatzen duten horretatik oso urrun dago hori", salatu du.
2022/06/07 - 17:53
Europar Batasunean gutxieneko soldata "egoki" bat ezartzeko irizpidea adostu du Bruselak
Bi urtez negoziatzen ibili ostean lortu dute akordioa Europako Parlamentuak eta Kontseiluak. Itunak ez du esan nahi 27 estatu kideetan gutxieneko soldata komun bat ezarriko dutenik.
2022/06/05 - 14:47
Gipuzkoako Aldundiko eraikinetako garbitzaileek greba mugagabea abiatuko dute astelehen honetan
Negoziatzen ari diren hitzarmenean "KPIaren igoera bermatzeko" eskatu dute Eulen enpresako langileek.
2022/05/25 - 13:38
Andueza: "Beharrezkoa da soldatak eguneratzeko bidea aurkitzea, akordio sozialaren bidez"
PSE-EEren buruaren iritziz, pandemiaren eta Ukrainako gerraren ondorengo agertorkian, langileek erosahalmena galdu dute, eta horri aurre egiteko, "soldatak eguneratzea ezinbestekoa" da. "Sindikatuen, enpresarien eta erakundeen arteko akordio zabala behar da", esan du.
2022/05/17 - 12:15
Gorrotxategik errenten gaineko itun bat eskatu dio Jaurlaritzari, soldatak KPI bezala igo daitezen
Elkarrekin Podemos-IUren bozeramaileak bere taldea "Yolanda Diazek gidatutako proiektuan" ikusten du hauteskundeetan, eta ez EH Bilduren alternatiban, hor "identitatearen ardatza beti ardatz sozialaren gainetik" dagoelako. Hala ere, ezkerreko gobernu akordioen alde egin du.
2022/05/06 - 13:36
Soldatak modu "moderatu eta lasaian" igotzeko ituna defendatu du Azpiazuk
Ekonomia eta Ogasun sailburuak berretsi du egoerari aurre egiteko biderik onena elkarrizketa soziala, negoziazio kolektiboa, lan-baldintzei buruzko "hausnarketa", soberakinen banaketa eta errenten ituna direla.
2022/04/29 - 15:57
Euskadiko CCOOk eta UGTk ohartarazi dute beligeranteak izango direla soldaten igoera lortzeko
Bi sindikatuek "kaleak normaltasunez berreskuratu" nahi dituzte datorren igandean, bi urteko pandemiaren ondoren, eta gobernuei eta patronalei prezioak jaisteko eta soldatak igotzeko neurri eraginkorrak eskatuko dizkiete.
2022/04/28 - 11:16
Mitxel Lakuntza: "Lan istripuen erdiak gertatzen dira kontratuaren lehen bi hilabeteetan"
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, ELAko idazkari nagusiak salatu duenez, enpresek ez dute legea betetzen eta administrazioak ez du behar besteko presioa eta ikuskaritza egiten.
2022/04/27 - 11:39
Zedarriak foroak alde baten txostena egin duela uste du Pedro Azpiazuk eta enpresa mundua ikusten du atzean
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak soldatak inflazioaren gainetik ez igotzea defendatu du eta orain "ahalegina egin duenari" etorkizunean konpentsatzea.