Euskadiko funtzionarioek % 1,5eko igoera kobratuko dute azaroan
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, azaroan % 1,5eko soldata-igoera ordainduko die langile publikoei, 2022aren hasieratik aplikatzen ari den % 2ko igoerari gehituta.
Pedro Sanchezen Gobernuak onartu zuen soldata-igoera hori, eta Espainiako Estatuko langile publiko guztiei egingo die mesede.
Beraz, langile publiko guztientzako soldatak % 3,5 igoko dira ekitaldi honetan, azaroan % 1,5eko igoerari dagozkion atzerapenak ordainduko baitira.
Igoera hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Mahai Orokorrean iragarri dute Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko arduradunek. 80 milioi euro inguruko gastua suposatuko du.
ELAk eta LABek uste dute igoera ez dela nahikoa, eta Iñigo Urkulluren Gobernuari leporatu diote Madrilek agindutako "murrizketei" men egitea.
Ohar batean, ELAk salatu du soldata % 2,5 igotzeko planteamendua Espainiako Gobernuak "aurkeztutakoaren berdina" dela, eta, horregatik, kritikatu du "beste behin ere, Eusko Jaurlaritzak uko egiten diola arlo horretan duen eskumenari, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetza gisa funtzionatzen duela".
Gainerako sindikatuak "greba deialdi bateratu batera" deitu ditu.
LAB sindikatuak salatu du Eusko Jaurlaritza "zintzo" betetzen ari dela Madrilek "agindutako" soldata murrizketak, "hemen negoziatzeko borondate eza ezkutatuz", eta ohartarazi du langile publikoek % 15eko ahalmen ekonomikoa galdu dutela 2021era arte.
Soldata-igoeraren gaia, aldiz, ez dute zalantzan jarri UGTk eta CCOOk.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.