Sopela
2020/01/27 - 09:53
Ibarbengoako geltokia martxan jartzeko administrazio-izapideak amaitzear daude
Getxoko geltokiaren inaugurazioa aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, geraleku horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak direla eta.
2020/01/27 - 07:17
Horrelakoa da Ibarbengoako geltokia (Getxo)
Getxon kokatuta dagoen geltokiaren inaugurazioa aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, geraleku horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak direla eta.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2020/01/14 - 16:37
Bilboko itsasadarraren azpiko tunela 3 kilometro luze izango da
2027rako amaituko dute, eta Artatzako eta Ballontiko biribilguneak lotuko ditu; inbertsioa 337-407 milioi eurokoa izango da. Proiektua lehiaketara atera dute, 10,5 milioi euroko zenbatekoan.
2020/01/09 - 18:56
Horrela ikusi da enbata Sopelatik
Galerna bat sartu da kostaldean mendebaldetik, 109 kilometro ordukoko haizeekin. Irudi hauek Raik bidali dizkigu Sopelatik.
2019/11/24 - 15:53
Itsasadarreko pantalan proiektua gelditzea eskatu du giza kate batek Plentzian
SOS Itsasadarra plataformaren hitzetan, "XXI. mendekoa baino XX. mendeko egitasmo bat gehiago ematen du".
2019/11/04 - 11:16
Normaltasuna AP-8an, Mendaro parean eta Irungo noranzkoan, istripu baten ostean
Bi ibilgailuk talka egin dute, eta zauriturik egon ez bada ere, errei bat itxi behar izan dute; ondorioz, pilaketak sortu dira.
2019/09/22 - 16:15
Silvia Serret profesionalak Skate ikastaro bat eskainiko du gaur, Sopelan
Skate munduan emakumea izatea zaila dela azpimarratu du Silvia Serretek. Horren erakusle, ikastaroa eskainiko die 15 neska gaztetxori, gaur arratsaldean, Sopelako Skate parkean.
2019/09/02 - 14:07
Sutea izan da Sopelako etxebizitza batean
Suaren eraginez ez da inor zauritu. Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sutea eta eraikina aireztatzen ari dira.
2019/08/30 - 12:25
Neguko ordutegian sartuko da astelehenean Bilboko metroa
Ostiral gauetako zerbitzua irail osoan mantenduko da. Maiztasunak 5 minutukoak izango dira berriz puntako orduetan.
2019/08/05 - 15:07
Ekologistek larrialdi klimatikoari aurre egiteko ekimen eskasa kritikatu dute
Larrialdi Klimatikorako Aliantzak aurkeztutako mozioa Berangon eta Sopelan eztabaidatu zuten uztailaren 23an eta 24an.
2019/07/23 - 18:53
Urik gabe geratu dira Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin
Matxura bart gertatu da eta, ondorioz, 20.000 lagun urik gabe geratu dira. Hala ere, dagoeneko kaltetuen % 80k berreskuratu dute zerbitzua.
2019/07/20 - 22:41
Parapentelari bat zauritu da Sopelan, itsaslabarren aurka talka eginda
Gizonak traumatismoak izan ditu, eta, ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Parapentea egiten ari zela itsaslabarren aurka talka egin du.
2019/07/14 - 15:27
20. lasterketa nudista egin dute igande honetan Sopelan
Parte hartu ahal izateko korrika egiteko oinarrizko gauzak besterik ezin da eraman, hau da, zapatilak, galtzerdiak, eguzkitako betaurrekoak eta txapela.
2019/07/10 - 14:31
Txandako bi orduko lanuzteak, Bizkaiko igerileku eta kiroldegietan
Zehazki, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era izango dira lanuzteak.
2019/07/05 - 08:38
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
Ostegunean, Bizkaiko patronalaren eta sindikatuen ordezkariak berriz bildu dira hitzarmena negoziatzeko, baina bilera "etsigarria" izan dela esan dute sindikatuek.
2019/07/02 - 12:49
Greba eta lanuzteak deitu dituzte berriro Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egun osoko greba deitu dute ostiralerako. Horrez gain, lau orduko lanuzteak daude iragarrita ostegunerako eta datorren asteko hiru egunetarako.
2019/06/18 - 09:16
Bermeon larunbatean hilda agertutako gizona 31 urteko sopeloztarra da
Ekainaren 4an salatu zuten haren desagerpena. Iristeko zaila zen eremu batean zegoen hilotza, eta Ertzaintzaren helikopteroa erabili behar izan zuten uretatik ateratzeko.
2019/06/16 - 13:41
Kartzelara bidali dute Sopelan bikotekide ohia harrapatzeagatik atxilotutako gizona
26 urteko gizona Sestaon atxilotu zuten, bere etxetik gertu. Bere bikotekide ohia larri zauritu zuen eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.
2019/06/15 - 22:33
400 boluntariotik gora zaborra jasotzen aritu dira 15 natur-eremutan
Balio ekologiko handiko 15 eremutan jaso dute zaborra, Sopelako hondartzan, Trapagaranen, Errenterian eta Deban, besteak beste.