Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasuna AP-8an, Mendaro parean eta Irungo noranzkoan, istripu baten ostean

Bi ibilgailuk talka egin dute, eta zauriturik egon ez bada ere, errei bat itxi behar izan dute; ondorioz, pilaketak sortu dira.
Ilarak sortu dira Irungo noranzkoan.
Ilarak sortu dira Irungo noranzkoan. Argazkia: @trafikoaEJGV

Bi ibilgailuk istripua izan dute AP-8an, Mendaro parean (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezkerreko erreia itxi behar izan dute, eta, ondorioz, ilarak sortu dira.

Ezbeharra 08:00ak aldera jazo da aipatutako tokian. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi ibilgailuk talka egin dute Irungo noranzkoan. Zorionez ez da inor zauritu.

Errei bat itxi behar izan dute, istripua izan duten ibilgailuak bidetik kendu arte, eta, ondorioz, pilaketak sortu dira.

A-8an, Bilbo parean, txandaka mozketak izan dira, San Mameseko sarbidean egin duten lan-protesta bat dela eta.

AP-8ko istripuaz gain, beste bi ezbehar izan dira. Sopelan (Bizkaia), bi ibilgailuk talka egin dute N-634 errepidean, Mungiako noranzkoan. Ez da inor zauritu, baina ibilgailuen arrastoak errepidean barreiatuta geratu direnez, ilarak sortu dira inguru horretan.

Donostian, berriz, hainbat autoren arteko istripua gertatu da GI-41 errepidean, Amara auzorako bidean. Segurtasun Sailak ez du zehaztu zauriturik edo trafiko eragozpenik izan diren.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X