Urik gabe geratu dira Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin
Matxura baten ondorioz, 20.000 lagunetik gora ur gabe geratu dira Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazi duenez.
Arazoa Kurkudiko ur-deposituan, Leioan, antzeman zuten atzo, 22:00ak aldera. Langileak gau guztian aritu dira beharrean arazoa konpondu nahian eta horretarako hainbat depositu urez hustu behar izan dituzte. Hori dela eta, goizeko 11:00etatik aurrera urik gabe geratu dira sei udalerritan: Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin.
Alabaina, iluntzerako kaltetuen % 80k berreskuratu dute zerbitzua eta gainerakoek datozen orduetan izango dute ura etxean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak azaldu duenez. Nolanahi ere, txorrotatik ura zikin ateratzen bada, ez edateko gomendioa luzatu dute.
Goizean, eta dena konpondu bitartean, 11.000 litro ur banatu dituzte herritarren artean premiazko beharrizanei aurre egin ahal izateko. Bi kamioitan eraman dute ura.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak