Sopela
2016/07/08 - 23:08
Eskumuturrekoekin umeak identifikatuko dituzte Sopelako hondartzetan
500 eskumuturreko banatuko dituzte hondartzetan galtzen diren haurrak errazago identifikatu ahal izateko. Turismo bulegoetan jaso ahal izango dira gaurtik aurrera.
2016/05/27 - 16:21
Estatu Batuak eta Sopela lotuko ditu ur-azpiko kable batek
Zuntz optikoko 6.000 kilometrotik gorako kable batek Estatu Batuak eta Europa lotuko ditu. Kablea Facebookek eta Microsoftek eraikiko dute.
2016/05/27 - 01:03
Zuntz optikoko kable batek AEB eta Europa lotuko ditu, Sopelatik
Itsaspeko kablea Facebookek eta Microsoftek eraikiko dute eta 160 terabit segundoko (Tb/s) igortzeko ahalmena izango du.
2016/05/22 - 20:14
Independentziari buruzko galdeketak egingo dituzte 2017an Uribe Kostan
2017ko apirilaren 2an herri galdeketak egingo dituzte Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan.
2016/05/14 - 22:57
Parapentelari bat zauritu da Sopelan, harkaitz batzuetara erorita
Zaurituak 52 urte ditu eta Leioakoa da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
2016/01/10 - 13:29
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Sopelako Barinatxe hondartzan
66 urteko gizonezko bat da. Gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute autopsia egiteko.
2016/01/10 - 00:44
Motozale bat ospitalera eraman dute, Plentzian istripua izan eta gero
Ezbeharrean bi auto eta moto bat egon dira nahasita.
2015/12/30 - 19:41
Asteazkenean Berangoko suteko berpiztutako fokuak, itzalita
Suhiltzaileen bost talde eta ura duten hiru ibilgailu bertan daude, gunea uretan jartzen.
2015/12/29 - 22:19
200 hektarea erre ditu suteak Berangon eta Sopelan
Suteak Berango eta Sopelako landak belztuta utzi ditu. Garrek inguruko natura suntsituta utzi dute eta Udalak esan du, inguruak zeukan itxura berreskuratzeko lan handia eta urteak beharko direla.
2015/12/29 - 08:16
Suak 200 hektarea inguru erre ditu Berangon eta Sopelan
Atzo gaueko euriak Berangoko eta Sopelako sutea kontrolatzeko eta itzaltzeko aukera eman du. Bestalde, Arantzako (Nafarroa) sua kontrolpean dute.
2015/12/28 - 21:36
Haizeak asko zaildu ditu sutea itzaltzeko lanak Berangon eta Sopelan
Sua Berangotik oso gertu izan da. 100 bat suhiltzaile izan dira lanean, egunean zehar, eta bi ur-hegazkinen laguntza ere izan dute. Ez da zauririk izan, baina kezka oso handia izan da herrian.
2015/12/28 - 16:15
Beldurra eta ardura handia, Sopelan eta Berangon
Suhiltzaileak buru-belarri ari dira lanean, sugarrak erabat itzaltzeko. 120 hektarea erre dira, dagoeneko. Sutea kontrolpean dago, astelehen arratsaldeko lehen orduan.
2015/12/28 - 14:02
Sute batek 120 bat hektarea kiskali ditu Berangon eta Sopelan
100 bat pertsona zonaldean lanean ari dira, besteak beste, basozainak, suhiltzaileak eta Basalan enpresako langileak. Bi hidrohegazkin ere laguntzen ari dira.
2015/12/28 - 09:37
Sute handia Berangon eta Sopelan
Bederatzi kamioi eta 35 suhiltzaile sua itzaltzeko lanean ari dira Berangon. Sugarrak kontrolpean dituzte Sopelan. Suaren eraginez trafikoa eten behar izan dute Unbe gainean.
2015/12/28 - 08:17
Suhiltzaileek kontrolpean dute Berangoko sutea
Nolanahi ere, suhiltzaileen laguntza-taldeek eta basoetako langileek gau guztian lanean jarraituko dute. Bi hidrohegazkin erabili dituzte sua itzaltzeko lanetan.
2015/12/28 - 00:41
Bi sute handi daude piztuta Berango eta Sopela inguruetan
Sua zortziak eta erdiak aldera hasi da, eta Sustatxa Bidea izeneko gunean, Berangon.
2015/12/16 - 23:41
Polizia bat arrastaka eraman du gidari batek, isuna jarri ziolako
Gidaria atxilotu egin dute, eta agenteak lesio arinak egin ditu.
2015/11/27 - 22:33
Sopelan bi ibilgailuk elkar jo dute eta lagun bat larri zauritu da
Zauritua ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.
2015/10/04 - 18:40
Urteroko lasterketa nudista hartu du gaur Sopelak
Udalaren diru-laguntza faltagatik bertan behera utzi zuten lasterketa, baina azkenean egin ahal izan dute.
2015/08/25 - 16:07
Hiru lagun atxilotu dituzte Sopelan, elkar jotzea leporatuta
Larunbatean atxilotu zituzten, etxebizitza batean; genero indarkeria eta lesio delituak egotzita, bata, eta osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita, beste biak.