Sopela
2017/04/22 - 23:01
Euskal Herriko 50 udalerritan galdeketak egingo dituzte maiatzaren 7an
Gure Esku Dagoren esanetan, egun horretan Euskal Herrian orain arte egin den 'inoizko galdeketen olaturik handiena' egingo da.
2017/04/06 - 19:24
Bilboko kaleetatik igaro da Korrika
Korrikalariak 17:00ak aldera sartu dira Bizkaiko hiriburuan. Bost ordu eta erdiz Bilboko auzo eta kaleetan barrena ibili dira euskaltzaleak.
2017/03/31 - 21:48
Astelehenean ordutegi aldaketak egingo dituzte Bilboko Metroan
Era berean, Sopela eta Plentzia artean trenen ordez ari diren autobusen ordutegiak aldatuko dira. Apirilaren 10ean Urdulizko geltokia berriro irekiko dute.
2017/03/31 - 13:41
Sopela, zerutik ikusita
Francesco Fucelliren bideoak Sopela eta inguruko txokoen edertasuna erakusten du, drone batetik grabatuta.
2017/01/25 - 21:05
Gizon bat ikertuta Sopelan, itsulapiko solidario bat ostu duelakoan
2014an, antzeko delitu batengatik inputatu zuten 76 urteko gizona. Aimar del Pozori laguntzea da diru-bilketa horren helburua.
2017/01/11 - 23:55
Kartzelan sartu dute Sopelan edukiontziak erre dituen gizona
Azken hamar egunotan hiru aldiz atxilotu dute, hainbatetan edukiontziak erretzea leporatuta. Sopelako Udalaren arabera, 36.000 euro baino gehiagoko kalteak eragin ditu.
2017/01/11 - 10:48
Hirugarrenez atxilotu dute Sopelan edukiontziak erretzeagatik
Zabalbide kalean hiru edukiontzi erretzen harrapatu dute bart.
2017/01/11 - 09:57
Gizonezko bat hirugarrenez atxilotu dute kontenedoreak erretzeagatik
Atzo gauean Zabalbide auzoko hiru edukiontzi erre zituen bestelako kalterik eragin gabe. Zortzi egun eskasean egin duen hirugarren erreketa izan da.
2017/01/10 - 19:56
Pizza-banatzaile bat hil da, Gorlizen istripua izan eta bi astera
Hildakoa, 24 urtekoa, Sopelako Pizzeria Mec Mec establezimenduko langilea zen, eta zirkulazio istripua izan zuen banaketa bat egiten ari zela.
2017/01/07 - 10:53
Beste 4 edukiontzi erretzea egotzi diote Sopelan atxilotutako gizonari
Astelehenenean atxilotu zuten, edukiontzi bat erretzea egotzita. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, aske utzi zuten. Orain, berriro hartu dute preso, beste lau edukiontzi erretzea leporatuta.
2017/01/04 - 14:25
Gizon bat atxilotu dute, Sopelan edukiontziak erretzea leporatuta
Urtarrilaren 2an Sopelan edukiontziak erretzea egotzita atxilotu zuten 48 urteko gizonezkoa epailearen esku gelditu da. 2015ean eta 2016an ere atxilotu eta ikertu zuten, antzeko gertakariengatik.
2017/01/02 - 08:41
Bost edukiontzi erre dituzte Sopelan
Zabalbide, Zubigane eta Plazarte kaleetako edukiontziei eragin die. Hala ere, suak ez du kalterik eragin inguruko ibilgailu eta eraikinetan.
2016/12/26 - 10:33
Bederatzi edukiontzik su hartu dute bart Sopelan
Sipiri kalearen inguruko hiru tokitan eman diete sua hiru edukiontzio talderi, eta Ertzaintzak 22:40an izan du horren berri. Inguruan aparkatutako auto batek kalteak izan ditu.
2016/12/14 - 21:29
Kobre lapurretak areagotu egin dira Euskal Herriko hainbat herritan
Kobre lapurretek ez dute etenik izan gurean. Zenbait herritan, Bedian esaterako, azkeneko hilabetean 5 aldiz aritu dira lapurrak eta Udalari 8.000 euroko diru kalteak eragin dizkiote.
2016/12/14 - 12:46
Bilboko Metroak zerbitzua bikoiztuko du San Tomas egunean
Tren kopurua ia bikoitza izango da, ohiko egun batekin alderatuta. Kontsulta ezazu zein ordutan eta nondik abiatuko diren azken metroak.
2016/11/20 - 11:42
Hamaika edukiontzi erre dituzte Sopelan
Ertzaintzak jakitera eman duenez, inguruan aparkatuta zegoen ibilgailu bat kaltetu dute sugarrek.
2016/10/18 - 12:43
Gizon bat ikertzen ari dira Sopelan edukiontziak erre dituelakoan
48 urteko sopeloztar bat dago susmopean.
2016/09/27 - 16:29
Azkar berpiztu da Sopela eta Berangoko basoa, sutearen ondoren
Euskadin azken urteetako suterik handiena Sopera eta Berango inguruan gertatu zen duela bederatzi hilabete. Harrigarria da naturak berpizteko duen ahalmena eta indarra.
2016/09/18 - 15:23
Urteroko lasterketa nudista egin dute igande honetan Sopelan
Hondartzan egin dute, ohi bezala. Hogei bat lagunek parte hartu dute.
2016/08/22 - 10:46
Emakume britainiar bati sexu-erasoa egin diote Sopelan
Arriatara hondartzako aparkalekuan egin zuen erasoa gizon batek. Emakumea ospitaleratu egin behar izan zuten.