Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat ikertzen ari dira Sopelan edukiontziak erre dituelakoan

48 urteko sopeloztar bat dago susmopean.

Sopelako 48 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira udalerriko zenbait kaletako materia organikoko eta birziklatzeko edukiontziak erretzea egotzita.

Sopelako Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, urriaren 4an bi edukiontzi erre zituzten. Udaltzaingoak ikerketa abiatu zuen, hainbat lekukoren testigantzak jasota. Atestatua Getxoko Guardia Epaitegiaren esku utzi du, eta honek ikerketapean jarri du gizasemea.

Zigor-kodeak urtebete eta hiru urte bitarteko kartzela zigorra aurreikusten du mota honetako delituengatik.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X