Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru lagun atxilotu dituzte Sopelan, elkar jotzea leporatuta

Larunbatean atxilotu zituzten, etxebizitza batean; genero indarkeria eta lesio delituak egotzita, bata, eta osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita, beste biak.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Sopelako etxebizitza batean, elkar jotzea egotzita. Poliziek estupefazienteak aurkitu zituzten etxebizitza barruan.

Ertzaintzak ohar baten bidez jakitera eman duenez, atxiloketak larunbatean egin zituzten, Sopelako etxebizitza batean. Batetik, 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, genero indarkeria eta lesio delituak egotzita, eta, bestetik, 18 urteko gizonezko bat eta 19 urteko emakumezko bat ere atxilotu zituzten, osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita.

Larunbat arratsaldean, 15:00ak aldera, herritar batek Ertzaintzari deitu zion, Sopelako etxebizitza batean liskarrak gertatzen ari zirela ohartarazteko. Patruilak bertaratu zirenean, agenteek odol arrastoak ikusi zituzten etxebizitzan, eta anbulantzia bat eskatu zuten, zaurituak artatzeko.

Atxilotuek kolpeak eta zauriak zituzten, eta ospitalera eraman behar izan zituzten. Etxean, aiztoak, dirua eta drogak aurkitu zituen Ertzaintzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X