500 eskumuturreko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskumuturrekoekin umeak identifikatuko dituzte Sopelako hondartzetan

500 eskumuturreko banatuko dituzte hondartzetan galtzen diren haurrak errazago identifikatu ahal izateko. Turismo bulegoetan jaso ahal izango dira gaurtik aurrera.
Sopelan 500 eskumuturreko banatuko dituzte. Argazkia: @SopelaTurismo
Sopelan 500 eskumuturreko banatuko dituzte. Argazkia: @SopelaTurismo

Sopelan 500 eskumuturreko banatuko dituzte uda honetan, udalerri horretako hondartzetan galtzen diren haurrak errazago identifikatu ahal izateko. Eskumuturrekoan pertsona arduradunaren izena edo telefono zenbakia jarriko dute, haurra galtzekotan berarekin azkar harremanetan jarri ahal izateko.

Eskumuturreko horiek iragazgaitza den material batekin ekoiztu dituzte, eta, horri esker, uda osoan zehar erabiltzeko aukera izango dute haurrek.

Alde horretatik, Sopelako Udalak jakinarazi duenez, doakoak izango dira eta udalerriko Turismo bulegoetan jaso ahal izango dira gaurtik aurrera.

Era berean, Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak esan du “haurrak lokalizatzeko sistema erraza, praktikoa eta eraginkorra” da. Izan ere, ekimen horren helburua galtzen diren haurrak errazago identifikatzea da, larritasun egoerak alde batera utziz.

Zure interesekoa izan daiteke

xavier-hurtado-cargas-mallorca-palma
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palmako masifikazio turistikoaren aurkako manifestazioaren ondorengo kargek polemika piztu dute

Polizia Nazionalak gogor kargatu zuen masifikazio turistikoaren aurkako protestaren ondoren, Palman, igandean. Talde bortitzei eman beharreko erantzuna zela adierazi du Poliziak bere burua justifikatzeko, baina Espainiako Gobernuaren ordezkariak zalantzan jarri du jokabidea. Zaurituen artean Xavier Hurtado fotokazetaria dago eta Balearretako kazetarien sindikatuak babes osoa eman dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X