Sortu
2022/07/04 - 11:26
Entzun Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiari 'Faktoria'n egindako elkarrizketa
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia elkarrizketatu dute gaur goizeko 'Faktoria' saioan.
2022/06/27 - 21:25
Ernairen ordezkari legala deklaratzera deitu dute Buruntzako gurutzearen eraisketa dela eta
Ikur frankista 2021eko abenduaren 18an bota zuten, eta Ernaik eraisketaren irudiak zabaldu zituen sare sozialetan.
2022/06/25 - 19:10
Feminismoa, Ernairen etorkizuneko erronka eta helburuen aldarri
Ernairen III. Kongresuaren amaiera ekitaldia egin dute gaur Olatzagutian, Nafarroan. GKSren eta Ernairen proiektuak oso desberdinak eta bateraezinak direla defendatu dute, besteak beste . Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia ere izan da ekitaldian.
2022/06/07 - 16:23
Ezker abertzaleko gazteen eta talde disidente batekoen arteko liskarrek kezka eragin dute euskal politikan
Donostian, Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren eta GKSko gazteen arteko tentsio egoera lehertu egin da asteburuan, borroka handi batekin. Bi mugimenduen arteko desadostasunak hitzen bitartez konpontzera deitu dituzte hainbat eragile politikok, bortizkeria alde batera utzita.
2022/06/07 - 15:51
Desadostasunak "modu baketsuan" konpontzeko deia egin du Eusko Jaurlaritzak
Bingen Zupiria bozeramaileak Sortuko gazteen eta Gazte Koordinadora Sozialistaren arteko liskarrei buruz hitz egin du.
2022/06/02 - 22:24
Sarek elkarretaratzea egin du Donostian Xabier Atristain ETAko kide ohiaren atxiloketa salatzeko
Sortuk salatu du Espainiako justiziak ezin duela "sudurraren puntan jartzen zaiona" egin. Auzitegi Gorenak dio ETAko presoen helegiteak banan bana aztertuko dituztela, Atristainen egoeran egon arren.
2022/05/28 - 15:30
Alkorta: "EH Bilduko alkateon eta zinegotzion egiteko moduak eraman gaitu lehen indar munizipalista izatera"
Azpeitiko alkateak eman dio hasiera EH Bildu egiten ari den Konferentzia Munizipalistaren bigarren egunari. Koalizio abertzalearen udal politikagintza goraipatu du eta "erlojuak sinkronizatzeko" deia egin die udal ordezkariei.
2022/05/20 - 14:49
Guardia Zibilaren aldetik jasandako jazarpena eta jasotako kolaborazio eskaintzak salatu ditu Galder Barbadok
Auzitegi Nazionalak lau urteko kartzela zigorra ezarri zion lehergaiak egiteko materiala edukitzea leporatuta, eta Auzitegi Gorenaren epaiaren zain dago Amurrioko gaztea.
2022/05/11 - 16:37
Atristaini moduan, inkomunikazioa ezarri zitzaien presoak kaleratzerako eskatu du Sortuk
Arkaitz Rodriguez alderdiko idazkari nagusiak nabarmendu duenez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako epaiaren ondotik, "ofizioz" dagokio Estatuari jurisprudentzia hori aplikatzea eta "espetxean diren hamarnaka Xabier Atristain horiek" libre uztea.
2022/05/11 - 16:04
Atristainen ebazpenean ezarritako jurisprudentzia beste presoentzako baliagarri izatea eskatu du Sortuk
Atristainen moduan, atxilotu eta inkomunikazio egoeran aitortzak egindako gainontzeko euskal presoak, kaleratu ditzaten eskatu dute Arkaitz Rodriguezek eta Zigor Reizabal abokatuak. Europako ebazpenak jurisprudentzia ezarri du, diote, eta orain, Estatuari dagokio ofizioz, aplikatzea.
2022/04/17 - 19:45
EH Bilduk milaka pertsona elkartu ditu Iruñean lehenengo euskal errepublika aldarrikatzeko
Manifestazioa egin dute Nafarroako hiriburuan zehar Sarasate pasealekura arte. Bertan ekitaldi politikoa egin dute eta Bakartxo Ruizek demokraziaren aldeko hautua egiteko eskatu du, "autoritarismoa"ren aurrean.
2022/04/17 - 16:29
Ezker abertzaleak Nafarroako hiriburura jo du Aberri Egunean, ohi duen legez
Bakearen, burujabetzaren eta demokraziaren alde lan egingo duen errepublika aldarrikatu du Bakartxo Ruiz EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak.
2022/04/16 - 19:22
Ernairen Gazte Martxa Elizondora iritsi da, "Borrokak egiten gaitu aske" lelopean
Amaiurko batailaren 500. urteurrenaren efemeridea baliatu dute, denbora horren ostean "zutik" jarraitzen dutela eta hala jarraituko dutela irudikatzeko
2022/03/31 - 18:23
Auzitegi Nazionalak Zuluetari eta beste hiru abokaturi 3 eta 7 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri dizkie
Konkretuki, Arantxa Zuluetari 7 urte eta 6 hilabeteko zigorra ezarri dio, Jon Enparantzari 4 urteko espetxealdia, eta Naia Zurriaraini eta Iker Sarriegiri 3 urteko kartzelaldia. Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo, aldiz, absolbitu ditu.
2022/03/22 - 19:28
Ernaik Barakaldoko gurutze frankista bota du
Ezker abertzalearen gazte erakundeak azpimarratu du Bizkaian jada ez dela geratzen "monumentu frankista publikorik".
2022/03/22 - 18:29
Macronek Yvan Colonnaren heriotzari buruz: "Gizon bat hil da eta egoera larria dela uste dut"
"Ondorioak aterako ditugu", aurreratu du Frantziako presidenteak, kartzelan ez litzatekeelako horrelakorik gertatu behar. Eliseoko bozeramaile Gabriel Attalen iritzian, "hanka-sartze oso larria izan zen".
2022/02/13 - 20:56
Torturatuentzat "aitortza publikoa" eskatu dute Joxe Arregiren heriotzaren urteurrenean
Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Zizurkilen, Arregiren jaioterrian. Sortuk, berriz, Iratxe Sorzabalen kasua salatu du Irunen.
2022/02/10 - 12:01
''EH Bildu osatzen duten alderdien aniztasuna bere baitan hartzeko gai da koalizioa''
Pello Otxandiano EH Bilduko legebiltzarkideak "errespetu osoa" erakutsi nahi izan die Eusko Alkartasunaren barruko eztabaidei, eta urte guzti hauetan "EH Bildu batzeko gai" izan dela azpimarratu du.
2022/02/08 - 10:13
Arkaitz Rodriguez: "Ertzaintza oso urrun dago euskal polizia demokratiko eta prebentibo bat izatetik"
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak atzo esandakoei erantzun die, modu horretan Sortuko idazkari nagusiak. Halaber, UPNrekin gertatutakoaz, kritikatu du "Nafarroa trukerako txanpon gisa" erabili dutela bai PSOEk zein alderdi erregionalistak.
2022/02/05 - 18:40
Sortuk performance bat egin du "tortura sistematikoa" izan dela salatzeko
Ezker abertzaleak poliziaren tratu txarrak jasan dituzten "milaka" herritarren konponketa eskatu du Gasteizen egindako ekitaldian.