STEILAS
2019/03/13 - 09:52
Itunpeko eskoletako gurasoek sindikatuei: 'Esan dezatela negoziatu nahi duten ala ez'
Sindikatuek, berriz, 'erantzukizuna' eta 'behin betiko irtenbideak' eskatu dizkiete patronalei eta Hezkuntza Sailari.
2019/03/12 - 13:30
Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa, Bilbon
ELA, LAB, Steilas, CC.OO. eta UGT sindikatuen deituta, gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako langileak kalera irten dira Bilbon hitzarmen berri bat eskatzeko.
2019/02/08 - 16:29
Sindikatuek beste hamar greba egun deitu dituzte itunpeko hezkuntzan
Lau lanuzte jarraian egingo dituzte martxoan (12tik 15era), beste lau apirilean (1, 2, 3 eta 4) eta bi gehiago maiatzean (8 eta 9).
2019/01/25 - 11:21
Aldeen arteko hurbilketarik ez, itunpeko ikastetxeetako azken greba egunean
Langileek manifestazioa egin dute Donostian, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta, hitzarmen berri bat eskatzeko.
2019/01/22 - 16:21
Hezkuntza Sailaren parte-hartzea eskatu dute sindikatuek lan-gatazkari aurre egiteko
Sindikatuen arabera, gaurko grebak aurreko egunetakoek izan duten antzeko jarraipena (% 60 eta % 65 artekoa) izan du.
2019/01/20 - 17:22
Gatazka konpontzeko eskatu diete gurasoek sindikatuei eta patronalari
Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxetako gurasoak kalera atera dira gaur Bilbon, alor honek bizi duen lan gatazkari irtenbide bat eskatuz.
2019/01/20 - 14:08
Gatazka 'berehala konpontzeko' eskatu dute itunpeko ikastetxeetako gurasoek Bilbon
Sindikatuen eta Kristau Eskolaren jarrerak salatu dituzte gurasoek. Ez dute baztertzen mobilizazio gehiago egitea.
2018/10/15 - 19:06
Presoak hurbiltzea eta gradu bilakaerak bermatzea eskatu du gehiengo sindikalak
ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Etxalde, Hiru eta EHNE sindikatuek adierazpen bat adostu dute ETAko presoen inguruan.
2018/10/10 - 11:38
Bigarren greba eguna dute gaur itunpeko euskal ikastetxeetan
Gizarte ekimeneko zentroetan ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, Steilas, LAB, UGT eta CC.OO.) ohartarazi dutenez, mobilizazioak gogortuko dituzte patronalak negoziatzeari uko egiten jarraitzen badu.
2018/08/21 - 20:38
Lan istripuen gorakada salatzeko bilkura egin dute sindikatuek Iruñean
ELA, LAB, ESK, Steilas, Ehne eta Hiru sindikatuek bat egin dute pasaden asteartean Lezkairun izandako istripua salatzeko. Izan ere, hamar dira dagoeneko hildako langileak 2018an.
2018/08/09 - 15:20
Elkarretaratzea egin dute Laudion, kamioi-gidari baten heriotza salatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuak Laudion elkarretaratu dira, kamioi-gidari baten heriotza salatzeko. Garraiolaria Urdulizen hil zen, gidatzen ari zen ibilgailu astuna iraulita.
2018/05/17 - 02:13
Hezkuntza sektorean mobilizazioak geldiarazi izana leporatu die ELAk LAB eta Steilasi
Mobilizazioei eutsi izan baliete, Hezkuntza Publikoko lau sektoreetan sinatutako akordioak hobeak izango liratekeela uste du ELAk.
2018/03/25 - 15:42
Kataluniako 'salbuespen egoera' salatu dute Euskal Herriko udaletxeen atarietan
Horrez gain, 'preso politikoak' aske uztea ere aldarrikatu dute gaur eguerdian bildutako hunka pertsonek.
2018/03/12 - 22:08
Heziketa Bereziko ituna bertan behera geratu da, ELA eta Steilas kontra agertu ostean
Azkenean, LABek ere ez du ituna sinatu. Eusko Jaurlaritzaren proposamenarekin ados dago, baina akordioak babes zabalagoa behar duela iritzi dio.
2018/03/12 - 14:54
Martxoak 14 eta 15 Hezkuntza Publikoko 26 mila irakasle grebara deituak
Euskal sindikatu guztiak bateginik deitu dute irakasleen greba Hezkuntza Publikoan, aste gatazkatsua aurreikusi dute baina negoziazio eza Jaurlaritzari egotzi diote ez duelako bilerarik deitu
2018/03/07 - 18:51
Martxoaren 8ko grebarako gutxieneko zerbitzuak
Greba-eskubidea "urratzea" leporatu diote ELA, LAB, STEE, ESK, HIRU eta Etxalde sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Horregatik, helegitea aurkeztu dute.
2018/02/08 - 22:30
Lan-istripuen gorakada salatzeko manifestazioa egin dute Bilbon
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek lan-istripuen gorakada salatzeko manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Bilbon.
2018/01/11 - 21:57
Ikasleak 'bahitu nahi izatea' leporatu die Eusko Jaurlaritzak sindikatuei
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek greba berriak deitu dituzte hezkuntza publiko ez unibertsitarioan martxorako eta ekainerako.
2017/10/07 - 22:02
Manifestazioa egin dute Tafallan, 'tren soziala'ren alde eta AHTren kontra
Erdi Aldea Trenaren Alde plataformak bultzatu du mobilizazioa, eta hainbat alderdi politikoren, sindikaturen eta erakunderen babesa jaso du.
2017/10/02 - 20:55
Sindikatu abertzaleek 'Kataluniako herriari' elkartasuna adieraziko diote
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak eta manifestazioak deitu dituzte astearte honetarako Hego Euskal Herrian.