Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren greba eguna dute gaur itunpeko euskal ikastetxeetan

Gizarte ekimeneko zentroetan ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, Steilas, LAB, UGT eta CC.OO.) ohartarazi dutenez, mobilizazioak gogortuko dituzte patronalak negoziatzeari uko egiten jarraitzen badu.
Greba itunpeko eskolatan. Foto: EFE
Langileek Bilbon atzo egindako manifestazioaren irudia. EFE

EAEn gizarte ekimeneko 190 itunpeko zentroetan lan egiten duten 9.800 profesionalak grebara deituta daude gaur, bigarren egunez asteon, euren lan baldintza hobetzeko asmoz. Lan gatazka joan den ikasturtean abiatu zen (hiru greba egun egin zituzten orduan ere) eta 120.000 ikasleri eragiten dio.

Atzo lanuzte eguna izan zuten, eta beharginen % 65ek egin zuten bat deialdiarekin, sindikatuen arabera; patronalaren arabera, jarraipena % 34koa izan zen.

ELA, Steilas, CC.OO., LAB eta UGT sindikatuak pozik azaldu ziren jarraipenarekin, eta ziurtatu zuten Kristau Eskolak eta AICE-IZEIk jarrera aldatzen ez badute, mobilizazioei eutsiko dietela. Hartara, litekeena da azaroan beste lau greba egun izatea: hilaren 27an, 28an, 29an eta 30ean, hain zuzen.

Sindikatuen eskaerak

Langileen ordezkariak eta patronalak azaroan bildu ziren azkenekoz. Sindikatuek gogorarazi dutenez, ia 10 urte daramatzate lan hitzarmena berritu gabe.

Hori horrela, soldatak eta lan baldintzak hobetzea eskatu dute. Izan ere, euren hitzetan, % 1eko soldata-galera eta lan-karga "izugarria" dute.

Besteak beste, honako eskaerak plazaratu dituzte: langileen erosahalmena berreskuratzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hezitzaileen soldata parekatzea, enpleguari eusteko akordioa hitzartzea, eta jaiotza-tasaren beherakadaren ondorioz itxi daitezkeen ikasgelen ondorioz gal daitezkeen postuak mantentzea.

Kristau Eskola: 'Jaurlaritzarekin negoziatzen ari gara'

Mikel Ormazabal Kristau Eskolako ordezkariak "inmobilismoa" ukatu eta gogorarazi du sindikatuak altxatu zirela negoziazio mahaitik. Argitu duenez, Eusko Jaurlaritzarekin finantzazio igoera bat negoziatzen ibili dira tarte honetan. "Aurrena Jaurlaritzarekin negoziatuko dugu, eta gero, sindikatuekin", nabarmendu du.

Gizarte ekimeneko zentroak itunpeko ikastetxeen % 70 dira. Ikastolak ez daude horien barruan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X