LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gatazka 'berehala konpontzeko' eskatu dute itunpeko ikastetxeetako gurasoek Bilbon

Sindikatuen eta Kristau Eskolaren jarrerak salatu dituzte gurasoek. Ez dute baztertzen mobilizazio gehiago egitea.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gatazka konpontzeko eskatu diete gurasoek sindikatuei eta patronalari

Itunpeko ikastetxetako gurasoak kalera atera dira gaur hezkuntzako alor horrek bizi duen lan gatazkarako irtenbide bat eskatzen. Bilbon egin dute manifestazioa, eta bertako Udaltzaingoak zabaldutako datuen arabera, 3.500 pertsona inguru batu dira. Kristau Eskolari eta sindikatuei gatazka konpontzeko, eta Eusko Jaurlaritzari dagozkion ardurak hartzeko eskatu diete.

Berrogei bat guraso elkartek egin dute bat deialdiarekin, eta 11:00etan abiatu dira Jesusen Bihotza plazatik, euripean.

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan zortzi eguneko greba abiatu zuten joan den astezkenean. ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deitu dituzte lanuzteak, lan hitzarmena berritzeko negoziazioek kale egin ostean. 215 ikastetxetako 9.000 langilerengan eta 120.000 ikaslerengan du eragina grebak.

"Kezkatuta" agertu dira gurasoak irakasleen grebak euren seme-alabengan izan dezakeen eraginagatik. Sindikatuei eta patronalari konponbidea aurkitu arte negoziatzen jarraitzeko eskatu diete, eta Eusko Jaurlaritzari ere dei egin diote, gatazka honetan zerikusia duela esanez.

Bi aldeen jarrera gogor salatu dute, "ez direlako gai adostasun batera heltzeko".

Greba deialdiak bere horretan jarraitzen badu, gurasoek ez dute baztertzen mobilizazio gehiago egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X