Suhiltzaileak
2023/11/02 - 11:57
Suhiltzaileek 200 irteera inguru egin behar izan dituzte Bizkaian
Adar eta zuhaitzen erorketak eta hiri-altzariekin izandako arazoek eragin dituzte irteera gehienak. Bizkaiko hainbat tokitan 150 km/h-tik gorako haize-boladak neurtu dira.
2023/11/02 - 11:05
Haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu dute Gasteizen
Ciaran ekaitzak gogor astindu du Arabako hiriburua. Haizeak adar asko bota ditu, eta arazoak izan dira hiri-altzariekin. Arabako suhiltzaileek 50 esku-hartze inguru egin behar izan dituzte azken orduetan.
2023/10/23 - 17:24
Emakume suhiltzaileek "bigarren jardueran" jarraitu ahal izango dute bi urtez, erditu ondoren
Bigarren jardueran aritzeak esan nahi du suhiltzaileen ohiko lanaz aparte dauden zereginetan (komunikazioa, mantenua...) aritu ahal izango direla erditu ondorengo lehen 24 hilabeteetan.
2023/10/23 - 14:34
Urtebete, Balmasedan eta Zallan 441 hektarea erre zituen sutea izan zela
Indar handiko sutea izan zen, haize-bolada gogorren eta landarediaren lehortasunaren ondorioz. Linea elektrikoen gainean adar bat erori izanak eragin omen zuen sutea.
2023/10/13 - 12:31
Eraikin bat kiskali eta suhiltzaile bat zauritu da gauez piztutako sute batean
Zauritutako suhiltzailea Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Sutea 01:50ean piztu da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik.
2023/10/08 - 21:38
Sutea piztu da hondakinak biltzeko enpresa batean, Bilboko Portuan
Ez da zauriturik izan eta, dirudienez, ez dago sugarrak zabaltzeko arriskurik. Kea itsasorantz abiatu da, haizeak lagunduta. Arratsaldean geratu da sutea guztiz itzalita.
2023/10/07 - 19:03
Uribarri Ganboako urtegian harrapatuta geratu den emakume bati ateratzen lagundu diote
Gasteizko eta Arabako suhiltzaileek, Osakidetzako eta Ertzaintzako talde banaren laguntzarekin, urtegian hondoratutako emakume bat erreskatatu dute.
2023/10/07 - 13:25
Mendian galdutako hiru pertsona erreskatatu dituzte goizaldean Nafarroan
Foru erkidegoko larrialdi zerbitzuek Lizarragan (Ergoiena), Izaban eta Otiñanon (Torralba del Rio) lan egin dute ostiral gauean eta larunbat goizaldean.
2023/10/07 - 13:19
Sutea izan da Donostiako Kale Nagusian, eta bi etxebizitza erabat kiskalita geratu dira
Sua 5:30 aldera piztu da Kale Nagusiko 19. atariko 4. solairuan. Bizilagun guztiak atera behar izan dituzte euren etxeetatik.
2023/10/03 - 00:06
Lazkaoko kiroldegia hustu dute, tximinian izan den matxura baten ondorioz
Arratsaldean jaso dute deia larrialdi zerbitzuek, ke handia zegoela ohartarazteko. Erabiltzaileak kalera atera dituzte eta ez da inor zauritu. Asteartetik aurrera, normaltasunez irekiko ditu ateak.
2023/10/01 - 14:58
Hiru dolu egun deitu dituzte Murtzian, diskoteka baten sutean izandako hildakoengatik
Goizeko seiak aldera piztu da sua Las Atalayas inguruko dantzalekuetako batean eta alboko bi dantzalekutara zabaldu da. Garrak itzaltzean topatu dituzte hilotzak. Ez da baztertzen biktima gehiago izatea eta ikerketa zabalik dago.
2023/10/01 - 00:47
Suhiltzaileek 21 surflari erreskatatu dituzte Biarritzen, marea bizien itsasgorak harrapatuta
15:45 aldera izan da erreskatea eta uretako zein lurreko taldeek parte hartu dute, Angeluko suhiltzaileak tartean.
2023/09/30 - 19:21
Gizon bat hil da Armintzako hondartzatik gertu, haitzen inguruan
58 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta sorosleek konorterik gabe atera dute uretatik. Larrialdi zerbitzuek gizonezkoaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
2023/09/24 - 11:59
Sutea izan da bart Lekeition eta pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik
Suhiltzaileek erreskatatu dute etxebizitzan zegoen pertsona, eta hospitalean artatu behar izan dute kea arnasteagatik. Laguntzen saiatu den beste pertsona bat larrialdi zerbitzuen esku geratu da.
2023/09/19 - 23:32
Libiara erreskate lanak egitera joandako euskal suhiltzaileak Gasteizera itzuli dira
Libiatik Gasteizera itzuli berri dira, eta atzean panorama danteskoa utzi dute. 10 suhiltzaileak atsedenik gabe aritu dira lanean, 8 txakurrekin batera, baina azkenean, zorterik gabe.
2023/09/19 - 09:38
Errenterian hilotz topatutako 32 urteko gizonaren heriotza ikertzen ari dira
Donostiako suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua gune malkartsu batean, Txoritokieta gotorlekuaren inguruan. Printzipioz, ez du indarkeria zantzurik.
2023/09/15 - 12:34
Libiara joandako Gasteizko zortzi suhiltzaileak lanean hasi dira Dernan
Zortzi suhiltzaileak Accion Norte GKEko kideak dira, eta lau txakurrekin joan dira Dernara, bizirik dauden pertsonak aurkitzen saiatzeko.
2023/09/10 - 22:03
Laguntza iristen ari da Marokora, Espainiak, Erresuma Batuak, Emirerriek eta Qatarrek bidalitakoa jaso ostean
Espainiako Larrialdietako Unitate Militarrak 56 militar eta 4 txakur bidali ditu Zaragozatik, 30 langile Madrilgo Larrialdi Zerbitzuetatik eta Malagako 5 suhiltzaile gehituko zaizkie jada han ziren Mugarik Gabeko Suhiltzaileak taldeko 13 lagunei.
2023/09/10 - 20:34
Accion Norteko suhiltzaileak ez dira Marokora joango: "Funtsezkoak ziren lehen orduak galdu ditugu"
Dena prest zuten Marokora joateko erreskate lanetan laguntzeko, baina Marokoko Gobernuak ez du laguntza humanitarioa sartzeko baimenik eman eguerdira arte. Berriro azertu ondoren, ez joatea erabaki dute, lurrikaratik 48 ordu baino gehiago igaro ondoren, ezin izango dutelako jada euren lana egin.
2023/09/09 - 18:32
Iruñeko San Gregorio kalea hesituta dute eraikin baten zati bat behera etorri delako
Hirugarren solairuko lurra erori da. Suhiltzaileen teknikariek eta arkitektoa eraikinak izan dituen kalteak baloratzen ari dira. Solairu horretan ez zen inor bizi eta ez da inor zauritu.