Suhiltzaileak
2024/01/09 - 11:55
Sute batek kalte handiak eragin ditu Amezketako enpresa batean
Sua 08:30ean piztu da, Ola auzoko enpresa batean. Suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira eta sua kontrolatzea lortu dute. Pabiloian izandako kalteez gain, bi ibilgailu kiskalita geratu dira.
2024/01/03 - 20:02
Suhiltzaileak Gasteizko etxe batera joan behar izan dira katu batek ez zielako jabeei etxean sartzen uzten
Dirudienez, jabeen arabera, katuak lasaigarriak hartzen ditu.
2024/01/03 - 13:49
Sutea piztu da Gasteizko etxebizitza eraikin batean eta 12 pertsona atera behar izan dituzte
Sua itzali dute dagoeneko eta ez da inor zauritu. Hala ere, atera dituzten bizilagunek ezingo dute etxera itzuli. Ustez, berogailu batek eragin du sutea.
2024/01/03 - 10:35
Bederatzi pertsona etxetik atera behar izan dituzte Gasteizen, etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Suak kalte handiak eragin ditu eraikinean, baina ez dira zauritu. 00:30 inguruan piztu da sutea, Arabako hiriburuko Unibertsitateko Ibilbidean.
2024/01/01 - 16:04
Etxebizitza eraikin bat hustu dute Errenterian suziri batek eragindako sute bat dela eta
Ez da inor zauritu, eta bizilagunak 02:00ak pasatxoan itzuli ahal izan dira, erreta gelditu den etxebizitzakoak salbu. Aizpea Otaegi alkatearen esanetan, sutea suziri batek eragin duela da hipotesi nagusia.
2023/12/29 - 19:44
Donostiako noria berriro ireki dute, segurtasuna egiaztatu ondoren
Iñigo Olaizola Sustapen zuzendariak azaldu duenez, elektrobalbula baten akatsak eragin zuen matxura, ingurunearen gazitasunak eraginda, antza. Pieza aldatu eta segurtasun- eta ebakuazio-proba guztiak dituzte.
2023/12/28 - 21:38
Matxura batek Donostiako noria gelditu du eta suhiltzaileek erabiltzaileak jaitsi behar izan dituzte
Matxura baten ondorioz, Donostiako Alderdi Eder parkean dagoen noria gelditu behar izan dute 19:00ak aldera. Suhiltzaileek kabinetan zeuden erabiltzaileak eskaileren bidez atera behar izan dituzte.
2023/12/28 - 21:10
Donostiako noriaren erabiltzaile guztiak erreskatatu behar izan dituzte, matxura bat izan ondoren
Suhiltzaileek kabinetan zeuden erabiltzaileak bi eskaileraren bidez atera dituzte. 67 pertsona inguru ebakuatu dituzte, horietatik 17 adingabeak. Suhiltzaileek 55 erabiltzaile erreskatatu dituzte, eta 12 beren kabuz jaitsi ahal izan dira. Pertsona bat artatu dute antsietateagatik.
2023/12/28 - 11:43
Emakume bat erreskatatu dute Garesen, zihoazen auto karabanaren azpian harrapatuta geratu ostean
Bikotea galduta zegoen eta buelta emateko maniobrak egiten ari zen harrapaketa gertatu denean. Ezbeharra non gertatu zen jakiterik ez zegoenez, bilaketa-dispositibo bat aktibatu zuten, eta ordubeteren buruan aurkitu dituzte. Emakumea askatu dute eta biak ospitalera eraman dituzte.
2023/12/26 - 14:37
Balmasedako etxebizitza eraikin batean gertatutako sutea zirkuitulabur batek eragin omen zuen
Alkateak aurreratu du "luze" joko dutela eraikina birgaitzeko lanek, "sei-zortzi hilabete edo beharbada urtebete beharko dute, horretarako".
2023/12/23 - 17:35
Balmasedan kiskalitako eraikineko bizilagunak ezingo dira "luzaro" etxera itzuli
Gaur sartu ahal izan dira gauzarik beharrezkoenak biltzera, baina ezin izango dira beren etxeetara itzuli denbora batez. Alfonso San Vicente alkateak azpimarratu du ez dituztela bizilagunak bazter utziko eta Udalak "behar duten guztian lagunduko" diela.
2023/12/23 - 13:51
Balmasedako eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, teilatuak su hartu ondoren
Bizilagunak ezingo dira etxera itzuli datozen egunetan, teilatua erabat hondoratuta geratu baita.
2023/12/22 - 23:59
Sutea piztu da Balmasedako lau solairuko eraikin batean
Balmasedako (Bizkaia) San Severino plazan dagoen lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte ostiral gauean, eraikinaren teilatuak su hartu ostean. Sua 21:10 aldera piztu da.
2023/12/15 - 23:37
Bi pertsona zauritu dira Urretxun etxebizitza batean izandako leherketa batean
Eztandak kalte handiak eragin ditu eraikinean, eta, ondorioz, ondoko etxebizitzako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
2023/12/12 - 15:17
Udaltzaingoa Donostiako Abuztuaren 31 kalean piztutako sutearen nondik norakoak ikertzen hasi da
Oraingoz, ez dute zehaztu noiz itzuli ahal izango diren 28. atariko 17 bizilagunak.
2023/12/12 - 10:20
14 bizilagunek gaua etxetik kanpora pasa dute Donostian, taberna bateko sukaldeak su hartu ondoren
Donostiako Udalak Alde Zaharreko Abuztuaren 31 kaleko 28. atariko familia guztiei ostatu eman die, 14 pertsona guztira. Familia hauen etxebizitzetan kalte garrantzitsuak izan dira sutearen ondorioz.
2023/12/11 - 18:47
Donostiako Alde Zaharreko bi atari hustu dituzte sute baten ondorioz
Sutea igande honetan hasi zen, Abuztuaren 31 kaleko taberna bateko sukaldean. Suhiltzaileek sugarrak amatatu zituzten, baina astelehen honetan berpiztu egin dira eta berriro tokira itzuli behar izan dute.
2023/12/09 - 12:57
Bi lagun ospitaleratu dituzte suontzi baten karbono monoxidoa arnasteagatik, Urrotzen
Gainera, gauean, suhiltzaileek Fustiñanan esku hartu behar izan dute, etxe batean piztu den sutea itzali eta teilatua saneatzeko; izan ere, sutearen ondorioz, etxebizitzaren barrualdera erori da teilatu zati bat.
2023/12/01 - 12:12
Lemoizen goi-tentsioko dorre batera igota hil den gazte baten heriotza ikertzen ari dira
Osteguneko 19:30ak aldera jaso zuen abisua Ertzaintza, Lemoizko Basorda auzoan, zentral nuklearra martxan jarri behar zuten instalazioetatik gertu, gizon gazte baten gorpua aurkitu zutela.
2023/11/29 - 10:42
Sute-simulakroa egin dute bart Bilboko Matikoko geltokian
Simulazioan, larrialdi zerbitzuek 30 pertsona erreskatatu behar izan dituzte. Ekitaldian suhiltzaileek, poliziek, osasun-langileek eta ETSko langileek parte hartu dute.