Negu astronomikoa igande honetan hasiko da eta bi eklipse izango ditu
Urtaro berria abenduaren 21eko 16:03an hasi eta martxoaren 20an amaituko da, udaberria hastearekin batera. Eklipseak ez dira Euskal Herritik ikusgai izango.
Negu astronomikoa abenduaren 21eko 16:03an hasiko da, Espainiako Behatoki Astronomikoaren kalkuluen arabera. Urtaroak 88 egun eta 23 ordu iraungo du, eta 2026ko martxoaren 20an amaituko da, udaberria abiatzearekin batera.
Hain justu, eguraldiak neguko itxura hartuko du bihartik aurrera, hotza eta elurra iragarri baitituzte.
Bi eklipse izango dira, eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea, baina ez bata ez bestea ez dira Euskal Herritik ikusiko. Eguzki-eklipse anularra otsailaren 17an izango da, eta Antartikatik, Ozeano Antartikotik eta Indiako Ozeanoaren hegoaldetik ikusi ahalko dira. Ilargi-eklipsea, aldiz, martxoaren 3an izango da, eta Amerikan, Asiako ekialdean eta Ozeanian ikusiko dute.
Eklipseak ez, baina bi izar-jasa izango ditugu ikusgai gure latitudean: Ursidak, abenduaren 22an, eta Kuadrantidak, urtarrilaren 3an.
Horrez gain, iluntzean Saturno planeta ikusgai izango da negu osoan, eta baita Jupiter ere urtarrilaren hasieratik aurrera; otsailaren erdialdetik aurrera, berriz, Artizarra batuko zaie biei. Hilabeteak igaro ahala, Saturno Eguzkira hurbilduko da, eta martxoaren hasieran arratsaldeko zerutik desagertuko da. Aitzitik, Merkurio agertuko da otsailean zehar.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.