Suhiltzaileak
2023/08/05 - 15:06
Baso-sute batek 433 hektarea erre ditu Portboun, Gironan
Generalitateko suhiltzaileek 140 pertsona etxetik atera dituzte bart, atzo arratsaldean Portboun (Girona) piztu zen baso-sutearen ondorioz. Sutea azkar joan zen Colerara, eta larunbat honetako lehen orduan aktibo eta kontrolik gabe jarraitzen du, 433 hektarea ingururi eragin ostean.
2023/08/05 - 14:17
Portbouko sutea kontrolpean, datozen orduetan egonkortzea espero dute suhiltzaileek
Barne Kontseilaritzak azaldu duenez, konfinamendua bertan behera geratu da Colera, Portbou eta Llançako urbanizazioetan, baina "murrizpenekin".
2023/08/05 - 13:14
Sute batek kalte handiak eragin ditu Idiazabalgo hegazti-enpresa baten biltegian
Sua ostiralean piztu zen, 20:55ak aldera, Idiazabalgo (Gipuzkoa) Agotzaina enpresaren arrautza-enpresaren biltegian. Suhiltzaileek sua egonkortzea lortu zuten, eta kalteak ekoizpen-nabera mugatu zituzten.
2023/08/05 - 00:28
Sute batek arrautza-enpresa baten ekoizpen-nabea kiskali du Idiazabalen
Suhiltzaileek itzali dute ostiral honetan piztutako sua, baina sugarrek kalte larriak eragin dituzte ekoizpen-eremuan, eta kalte arinak biltegietan eta bulegoetan.
2023/07/26 - 10:59
Amatatu dute Petronorren Muskizko lantegian piztutako sutea
Behin segurtasun protokoloak aktibatuta, lantegiak berak duen suhiltzaile zerbitzuak itzali du 1. findegian piztutako sutea. Zorionez, ez da inor zauritu.
2023/07/24 - 14:44
Amaitu dira auto-ilarak A-1 errepidean, Gasteiz parean
Ilarek N-622ko lotuneari eragin diote goizean zehar, kamioi baten kabinan piztutako sute baten ondorioz.
2023/07/18 - 21:25
Suhiltzaileek eta bi arkitektok sutea izan zen eraikina ikuskatu dute, Barakaldon
Gaur, hilak 18, Barakaldon erre zen eraikina aztertu dute, haren egoera aztertzeko. Udalaren arabera, oraindik ez dakite nola sortu zen ezbeharra, eta ikertzen den bitartean, alternatibarik ez duten familiei ostatu ematen saiatzen ari dira, bai eta laguntza juridikoa eta psikologikoa eskainiko die.
2023/07/17 - 16:30
Barakaldoko sutean ikerketa zabalik, kalteak neurtu eta sua zerk piztu duen argitzeko
Barakaldoko sutea ikertzen jarraitzen dute. Oraindik ez dago argi nola piztu zen sua, eta zein egoeran geratu den eraikina, kontuan izanik egurrezko egitura duela. 16 urteko mutil bat hil zen, eta oraindik bi lagun erietxean daude.
2023/07/16 - 14:48
''Eskailera guztiz kolapsatu da, kiskalita geratu da, orain zulo bat baino ez da geratzen''
Ibon Barakaldoko sutean parte hartu duen suhiltzaileetako baten hitzetan, "gu heldu garenerako, sutea erabat garatuta zegoen" (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/07/16 - 14:38
Ollokiko suteak kontrolpean jarraitzen du, fronte aktiborik gabe
Uneotan, indarrean dago Nafarroako Baso Suteen Larrialdietarako Babes Zibileko Planaren 1. maila, eta lurreko taldea mantendu dute, freskatze lanetan.
2023/07/16 - 14:13
Barakaldoko egurrezko eraikinean piztutako sutea eskaileretan hasi omen zen
Sutea goizaldean piztu da. 16 urteko adingabe bat hilik aurkitu dute eraikinaren barruan. Beste sei pertsona zauritu dira, horien artean adin txikiko bi. Sare sozialetan zabaldutako irudiak.
2023/07/16 - 13:48
16 urteko gazte bat hil da Barakaldon, etxebizitza batek su hartuta
Beste sei lagun zauritu dira, tartean adingabe bi, kolpeekin eta kea arnasteagatik. Izan ere, sugarrak eskaileretan zabaldu dira eta ataritik ezin aterata, leihotik salto egin behar izan dute.
2023/07/16 - 13:03
Karguekin aske utzi dute Arrasateko baserriko sutearen ustezko egilea
29 urteko gizonezkoa atzo atxilotu zuten, jatetxe-baserrian lapurtzea eta sutea eragitea egotzita. Uneotan, ospitale psikiatriko batean dago.
2023/07/14 - 20:02
Olloki eta Altzuza artean piztutako sutea kontrolpean dago, eta ustezko egilea atxilotu dute
Sua 14:30 aldera piztu da. Hainbat etxebizitza hustu dituzte Ollokin eta Altzuzan, badaezpada. Airez eta lurrez ari dira itzaltze lanetan.
2023/07/14 - 13:28
Gas-isuri batek sutea eragin du Bilboko Zamakola kaleko eraikin batean
Bi bizilagun, gizon bat kea arnasteagatik eta haurdun zegoen emakume bat, artatu behar izan dituzte. Espaloia konpontzen ari zen langile batek gasaren hodi bat zulatu du nahi gabe, eta leherketa eta sugarrak eragin ditu (Bilboko suhiltzaileen irudiak).
2023/07/13 - 20:53
Lau pertsona artatu dituzte Donostiako Gros auzoko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sua 16:00ak baino lehentxeago piztu da, Bermingham kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuko etxebizitza batean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea "azkar" itzali dute.
2023/07/12 - 20:45
Hiru pertsona kea arnastuta intoxikatu dira Bilboko Deustu auzoko jatetxe batean piztutako sutean
Sua 17:30ean piztu da jatetxeko sukaldean, Heliodoro de la Torre kalean, eta, ondorioz, ke handia sortu da. Ondorioz, lokalaren gainean dauden etxebizitza batzuetako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta beste batzuk konfinatu.
2023/07/10 - 16:42
Erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñon
Punta-puntako teknologia eta Adimen Artifiziala uztartuta erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñoko Gogoa enpresan. Pisu handiak erraztasunez altxatzeko eta pertsonak garraitzeko pentsatuta dago.
2023/07/05 - 12:48
Basauriko azpiestazio elektriko batean sutea piztu da eta ke beltza eta hornidura etenak eragin ditu
00:40 aldera piztu da sutea, eta goizera arte ez dute itzali. Basauriko San Migel auzoko bizilagunei leihoak ixteko gomendatu diete. Gertu dagoen BI-712 errepidea itxi dute, segurtasun neurri gisa.
2023/07/05 - 11:33
Basauriko azpiestazio elektriko batean sutea piztu da eta hornidura etenak eragin ditu
Sutearen ondorioz, hornidura eten behar izan dute Basauriko zati batean eta Zaratamon eta Arrigorriagan. Suak ke zutabe handi bat eragin du, eta, horregatik, herritarrei, bereziki San Migel auzoko bizilagunei, leihoak ixteko eskatu zaie.