Suhiltzaileak
2024/12/22 - 21:18
Bermeoko baserri batean piztutako sute batek kalte handiak eragin ditu egituran
17:00ak aldera piztu da sutea Artika auzoko baserri batean, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/12/17 - 11:44
Bi pertsona intoxikatu dira kea arnasteagatik, Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxeko kaperak su hartuta
Sua goizaldeko ordu txikitan hasi da, eta 07:00etarako hartu dute kontrolpean. Eraikina eraisten hasita ziren, etxebizitzak egingo baitituzte orubean. Intoxikatutako pertsonetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
2024/12/17 - 11:36
Sutea izan da Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxeko kaperan
Bi pertsona zauritu dira kea arnastuta Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxe zaharreko kaperan piztutako sute batean.
2024/12/02 - 18:40
Gizon bat atxilotu dute Tolosako etxe batean sute bat piztu eta bi pertsona zauritzea egotzita
Gaur goizean piztu da, Ibarralde auzoko etxe batean. Sutea hasi denean, bost pertsona zeuden eraikinaren barruan. Antza denez, duela gutxi arte ez zen inor bizi bertan.
2024/11/30 - 13:15
Gazte bat atxilotu dute Donostian, ONCEko saltzaile bati lapurreta egin eta ihes egiteko ibaira bota ostean
Lapurra Donostia Ospitalean dago, hipotermia zantzuekin erreskatatu eta atxilotu baitute. Euskadiko Suhiltzaileek grabatutako irudiak.
2024/11/26 - 09:55
Suhiltzaileek sute bat itzali dute Alonsotegiko pabiloi batzuetan
Suhiltzaileek sute bat itzali dute gaur goizaldean Arbuioko industria-poligonoan, Alonsotegin (Bizkaia). Suteak sei ibilgailu kiskali ditu. Irudiak: Bizkaiko Suhiltzaileak.
2024/11/19 - 11:47
''Leihotik begiratu nuenerako, garrak nire gelaren parean zeuden; etxea txikituta daukat''
Sutea piztu da bart Barakaldoko La Torre kaleko 17. zenbakian (Maiatzak 1 etxaldea) etxebizitza eraikin batean, eta lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua eraikinak egituran kalte handiak izan dituelako, Amaia del Campo alkateak azaldu duenez.
2024/11/19 - 08:58
Lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua, Barakaldon izandako sutearen ondorioz
Barakaldoko La Torre kaleko 17. zenbakian sutea izan den eraikineko lau etxebizitzetako bizilagunak ezin izan dira beren etxeetara itzuli, eraikinaren fatxadaren egituran kalteak izan direlako.
2024/11/18 - 23:05
Hainbat bloketako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte Barakaldon, sute baten ondorioz
Sua 19:50ean piztu da Barakaldoko Maiatzaren Bata etxaldean. Dirudienez, gas ihes batek eragin du sutea. Pertsona bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek.
2024/11/09 - 11:15
Bizkaiak hirugarren suhiltzaile-talde bat bidaliko du Valentziara, bertan lanean ari dena ordezkatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko 17 kide joango dira Valentzia aldera (12 suhiltzaile, bi kabo, ofizial bat, sarjentu bat eta guardia nagusi bat), materiala eramango dute, eta hiru egun emango dituzte Alfafar eta Massanassa udalerrietan lanean.
2024/11/06 - 15:52
Horrela egiten dute lan Valentziara joandako euskal suhiltzaileek
Xabier Urrutikoetxearekin izan gara, goialdeko borraskak kaltetutako eremuak erreskatatzeko eta berreraikitzeko Valentzian joandako Arabako suhiltzaileetako batekin.
2024/11/04 - 20:15
Valentziara joandako euskal suhiltzaileekin egon gara
Arabako suhiltzaileak Massanssan daude, kaltetutako eremuan, eta egoera nolakoa den azaldu digute.
2024/11/03 - 13:10
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako suhiltzaileak abiatu dira Valentziara berreskuratze-lanetan laguntzeko
Guztira ia 70 suhiltzaile eta 21 ibilgailu eramango dituzte, eta 100dik gora hustubide-ponpa, garajeetan eta estoldetan pilatutako ura ateratzeko.
2024/11/02 - 15:15
Nafarroak Valentziako Generalitateak eskatutako giza baliabideak eta baliabide materialak mobilizatu ditu
Asteburuan zehar, hogeita hamar suhiltzaile inguru, Foruzaingoko 20 agente, Gurutze Gorriko eta DYAko taldeak eta laguntza-lanetarako makina arin eta astun ugari bidaliko dituzte Valentziara.
2024/10/28 - 21:11
Lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera dituzte Zarautzen, sute baten ondorioz
Sutea etxe baten sukaldean piztu da.
2024/10/22 - 10:01
Hainbat ordu behar izan dituzte Nervacero enpresan piztutako sutea itzaltzeko
Bizkaiko suhiltzaileek "Colossus" robota izan dute lagun amatatze lanetan. Txatarra pila batean hasi ziren garrak, eta kalte materialak handiak dira. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/10/22 - 09:23
Amatatu dute Nervacero enpresan bart piztutako sutea, Trapagaranen
Suhiltzaileak bertan daude txatarra pila freskatzen. Garrak atzo gauean piztu ziren hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean. Ez zen inor zauritu baina kalte materialak handiak dira. Lehen aldiz, suteak itzaltzeko robota erabili dute.
2024/10/22 - 00:33
Txatarra pila batek su hartu du Nervacero enpresan, Trapagaranen
Bi leherketa izan ostean, sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean hasi da, eta ez zegoen langilerik bertan. Ondorioz, ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek ez dute beharginik erreskatatu behar izan.
2024/10/18 - 07:00
Bizkaiko suhiltzaileek robot baten laguntza izango dute sute arriskutsuenetan
Notre Dameko katedralean erabilitako robot hau bakarra izango da Espainiako Estatuan. Bi suhiltzailek urrunetik kontrolatzen duten robotak suhiltzaileak sartu ezin diren tokietan egin dezake lan, pertsonentzako arriskua gutxituta.
2024/10/02 - 12:56
78 urteko gizon bat larri zauritu da Muskizen izandako sute batean, kea arnastuta
Garrak gauerdia pasatxo piztu dira etxebizitza batean. Gizonaz gain, bi pertsona eta txakur bat artatu behar izan dituzte, horiek ere kea arnasteagatik. Etxebizitzak kalte material handiak ditu.