Suhiltzaileak
2025/03/09 - 19:45
Sutea piztu da Soraluzeko galbanizatuen enpresa batean
17:30 aldera hasi da sutea, Sagarraga industrialdeko enpresa batean. Kea kanpotik zen ikusgai, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.
2025/03/09 - 08:54
Gizon bat hil zen atzo Hondarribian, sute bat itzaltzen laguntzen ari zela
Suhiltzaileekin, udaltzainekin eta ertzainekin batera baso sute bat itzaltzeko lanean ari zela hil zen. Sutea 17:30 aldera piztu zen, Artzu auzoan, eta 19:00etarako hartu zuten kontrolpean.
2025/03/08 - 21:01
Ez, ez dago zonbirik Derioko hilerrian
Hilobi batetik ateratzeko laguntza eskatu duen pertsona baten erreskatearen berri emateko Bizkaiko Suhiltzaileek X sare sozialean zabaldutako post batek harrabotsa eragin du erabiltzaileen artean, eta suhiltzaileek umorez erantzun dute gertatutakoa argitzeko.
2025/03/02 - 19:12
Hainbat lagun artatu behar izan dituzte Arrankudiagako baserri batean izandako sutean
Pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. 15:00ak aldera piztu da sua, eta hiru ordu inguru behar izan dituzte suhiltzaileek itzaltzeko. BI-625 errepidea itxita egon da suhiltzaileak lanean aritu diren bitartean.
2025/03/01 - 23:25
Emakume bat artatu behar izan dute Iruñeko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
19:09 aldera izan da ezbeharra, Alfontso Borrokalariaren kaleko etxebizitza batean. Etxebizitzako balkoian piztu da sua, antza denez, eta bertako bizilagunek itzali dute.
2025/02/26 - 18:31
Sute batek zazpi zauritu utzi ditu Bilbon; horietako bi, larri
Sua 14:30ean piztu da Abusu auzoko Zamakola kaleko 22. zenbakiko etxebizitza batean. Sutea zazpi solairuko eraikin bateko lehen solairuan piztu da.
2025/02/25 - 17:26
Muskizen labar batetik eroritako txakur baten erreskate zirraragarria
Milo Kobarongo labar handi batetik behera erori da, eta oso izututa zegoen. Suhiltzaile bat txakurra zegoen tokira jaitsi eta motxila batean sartu du. Animaliaren jabeek lasaitua hartu dute Milo haien besoetara bueltatu denean (irudiak: @BomberosBizkaia).
2025/02/22 - 10:06
Dozenaka hektarea erre dira Xoldoko gainean izandako baso sutean
Tontorretik lakura arteko lurretan piztu dira garrak ostiral arratsaldean, bizpahiru fokutan, eta suhiltzaileek 01:30ean lortu dute sutea itzaltzea.
2025/02/21 - 14:53
Suak 35 hektarea kiskali ditu Hernio eta Izazpi mendietan
Hego-haizeak zaildu egin ditu itzaltzeko lanak, baina suhiltzaileek garrak itzali dituzte azkenean. Biak ala biak ikerketapean daude, ez baita baztertzen nahita piztutakoak izatea.
2025/02/20 - 22:44
Baso-sute bat piztu da Hernio mendiaren magalean, Errezilen
Suhiltzaileak lanean ari dira, baina sutea, oraingoz, ez dago kontrolpean. Koldo Arzalluz Errezilgo alkateak Radio Euskadin azaldu duenez, suteak bi foku ditu, baina etxebizitzarik ez da gertu.
2025/02/19 - 13:41
Bosgarren solairuko leiho batean harrapatuta zegoen ahuntz bat erreskatatu dute Madrilen
Madrilgo suhiltzaileek eraikin baten bosgarren solairuko leihoaren ertzean harrapatuta zegoen ahuntz bat erreskatatu dute, Villaverden. Ahuntza arriskutik kanpo egon denean, Madrilgo Udalaren animalien babeserako zentrora eraman dute.
2025/02/18 - 17:03
Espetxera bidali dute Basaurin gizon bat hil zen sutea eragiteagatik atxilotutako gizona
Basauriko Udalak jakinarazi du atxilotutako gazteak aurretik antzeko gertakariekin lotura izan duenean, Udalak beti bere eskura izan duen informazioa dagokion epaitegiaren esku utzi izan duela.
2025/02/11 - 10:10
Basauriko etxe batean piztutako suteagatik erietxeratutako pertsona atxilotu dute agenteei eraso egiteagatik
Sua 01:45ean hasi da Lehendakari Agirre etorbideko etxebizitza batean. Bertako bizilagun bakarra ospitalera eraman dute kea arnastu duela eta. Gerora, baina, Ertzaintzak atxilotu egin du laguntzera joan zaizkion agenteei eraso egitea egotzita.
2025/02/08 - 12:33
Sute batek furgoneta bat kiskali du Getxon, eta beste lau ibilgailu kaltetu dira
Sutea bere kasa piztu da, ostiraleko 22:30 aldera, Aldapa kalean. Ez da inor zauritu.
2025/02/07 - 20:59
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Erandion piztutako sute baten ondorioz
Sutea 18:30 aldera piztu da Erandioko Ibarra kaleko etxebizitza-eraikin batean. Bost pertsona artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako, eta bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.
2025/02/06 - 21:36
Donostiako suteagatik irtenarazitako 17 bizilagunek hotel batean jarraitu beharko dute, sua itzali duten arren
Su hartu zuen etxebizitzatik zaborra ateratzen jarraitzen dute suhiltzaileek; pilatutakoaren % 20 baino ez dute atera. Gainera, ondoko eraikin batean ere lanean ari dira, sugarrak bertara heldu dira eta.
2025/02/06 - 12:16
Suhiltzaileak sua itzaltzeko eta pilatutako zaborra ateratzeko lanetan daude oraindik
"Lan handia dago egiteko oraindik", adierazi du Martin Ibabe zinegotziak. Suhiltzaileek zabor kopuru handia atera daute sua hasi zen etxebizitzatik.
2025/02/05 - 19:24
Etxebizitza barruan pilatutako zaborra izan liteke Donostia erdiguneko sutearen eragilea
Sutea piztu den etxebizitzan garbiketa-lanak egiten ari ziren, barruan tresna asko baitzeuden bertan pilatuta. Lan horietan ari zen behargin batek adierazi duenez, "batez ere zaborra".
2025/02/05 - 18:49
Sutea Donostiako San Martzial kaleko etxebizitza batean
San Martzial kaleko 8. atariko laugarren solairuan piztu den suak ke handia eragin du. Une horretan etxebizitza hutsik zegoen, eta garbiketa-lanak egiten ari ziren, barruan tresna asko baitzeuden gordeta.
2025/02/04 - 18:51
Pertsona bat ospitaleratu dute Donostian, Txomin Enean izandako sute batean kea arnasteagatik
Udalak jakitera eman duenez, suteak ketza eragin du eta pertsona bat artatu behar izan dute, kea arnastuta. Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute.