Suhiltzaileak
2025/01/31 - 21:54
Javier Pino, suhiltzailea: ''Egitura egurrezkoa zen, eta zaila izan da garrak kontrolazea''
Javier Pinos Bizkaiko suhiltzaileen guardiako buruak adierazi duenez, Basauriko Kareaga Goikoa kalera iritsi direnerako sua erabat zabalduta zegoen. "Kaltetutako atariak 5 eta 5 bis dira, eta bihar aztertuko dituzte udal teknikariek", gaineratu du.
2025/01/31 - 20:43
Gizon bat hil da eta lau pertsona erreskatatu dituzte Basaurin, eraikin batean izandako sute batean
Sua 17:10ean piztu da, Basauriko Kareaga Goikoa kaleko eraikin batean. Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gizonak hirugarren solairutik behera bota du bere burua, garretatik ihesi, eta ospitalean hil da.
2025/01/26 - 12:12
Sei edukiontzi erre eta lau ibilgailu kaltetu dituzte, Getxon
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Barakaldon ere beste sute bat piztu da, eta bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte une batez.
2025/01/15 - 08:43
Albiste izango dira: Su-eten negoziazioak Gazan, Txotx denboraldiaren hasiera eta Noain: eztandaren ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/14 - 15:07
Noaingo gas leherketan zauritutakoetako seik erietxean jarraitzen dute
Bi lagun ZIUn daude, baina euren bizia "ez dago arriskuan", alkateak jakinarazi duenez. Bien bitartean, etxetik irtenarazitako 250 pertsonetatik "ahalik eta gehienek gaur bertan" etxera itzultzeko aukera izan dezaten lanean ari dira agintariak.
2025/01/14 - 08:47
Albiste izango dira: Noaingo eztanda, Mario Lopezen aurkako epaiketa eta Burro Canagliako sutea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/13 - 22:01
Bederatzi zauritu, horietako bi larri, Noaingo etxebizitza batean izan den gas ihes baten ondorioz
Suhiltzaileak, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta anbulantziak lanean ari dira tokian bertan. 30 atari (100 etxebizitza, guztira) hustu behar izan dituzte eta 250 bizilagun inguru ezingo dira oraingoz etxera itzuli.
2025/01/13 - 20:05
Leherketa batek kalte material handiak eragin ditu Noaingo etxebizitza batean
Gas-isuri batek eragindako leherketa handi bat izan da gaur arratsaldean Noaingo (Nafarroa) etxebizitza-bloke batean. Foruzaingoa, Guardia Zibila eta anbulantziak bertan ari dira lanean. Oraingoz ez da jakitera eman zauriturik ba ote dagoen (festaro.es-en irudiak).
2025/01/13 - 13:05
Hainbat lagun artatu dituzte Bilbon izandako sute batean kea arnasteagatik
Sua bart piztu da Errekalde auzoko etxebizitza eraikin batean, eta, ondorioz, goiko solairuetako bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte.
2025/01/13 - 13:03
Horrela geratu da Bilboko Errekalde auzoan su hartu duen etxebizitza
Sua 02:00etan piztu da Errekalde auzoan, eta, ondorioz, goiko pisuetan bizi diren hainbat pertsona etxetik atera behar izan dituzte.
2025/01/09 - 10:32
Hollywoodera iritsi dira Kaliforniako suteak, eta 100.000 lagun ebakuatzeko agindua eman dute
Beste sute bat piztu da Hollywood Hills gainetan, kartel ikonikotik gertu. Sugarrak azkar hedatzen ari direnez, dozenaka mila bizilagun ebakuatzeko agindua eman dute.
2024/12/30 - 19:56
Gasteizko suhiltzaileek bertan behera utzi dituzte mobilizazioak, "aurrerapauso txikiak" ikusi dituztelako
Udalaren proposamenetan "zehaztapena" falta dela uste duten arren, hamabostaldi honetan mobilizazioak bertan behera utziko dituzte. Urtarrilaren 15ean jarraituko dute negoziatzen.
2024/12/22 - 22:30
Sute batek ia erabat kiskali du baserri bat Bermeon
17:00ak aldera piztu da sua, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Suhiltzaileak lekuan bertan geratuko dira gauean, zaintza lanetan. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/12/22 - 21:18
Bermeoko baserri batean piztutako sute batek kalte handiak eragin ditu egituran
17:00ak aldera piztu da sutea Artika auzoko baserri batean, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/12/17 - 11:44
Bi pertsona intoxikatu dira kea arnasteagatik, Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxeko kaperak su hartuta
Sua goizaldeko ordu txikitan hasi da, eta 07:00etarako hartu dute kontrolpean. Eraikina eraisten hasita ziren, etxebizitzak egingo baitituzte orubean. Intoxikatutako pertsonetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
2024/12/17 - 11:36
Sutea izan da Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxeko kaperan
Bi pertsona zauritu dira kea arnastuta Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxe zaharreko kaperan piztutako sute batean.
2024/12/02 - 18:40
Gizon bat atxilotu dute Tolosako etxe batean sute bat piztu eta bi pertsona zauritzea egotzita
Gaur goizean piztu da, Ibarralde auzoko etxe batean. Sutea hasi denean, bost pertsona zeuden eraikinaren barruan. Antza denez, duela gutxi arte ez zen inor bizi bertan.
2024/11/30 - 13:15
Gazte bat atxilotu dute Donostian, ONCEko saltzaile bati lapurreta egin eta ihes egiteko ibaira bota ostean
Lapurra Donostia Ospitalean dago, hipotermia zantzuekin erreskatatu eta atxilotu baitute. Euskadiko Suhiltzaileek grabatutako irudiak.
2024/11/26 - 09:55
Suhiltzaileek sute bat itzali dute Alonsotegiko pabiloi batzuetan
Suhiltzaileek sute bat itzali dute gaur goizaldean Arbuioko industria-poligonoan, Alonsotegin (Bizkaia). Suteak sei ibilgailu kiskali ditu. Irudiak: Bizkaiko Suhiltzaileak.
2024/11/19 - 11:47
''Leihotik begiratu nuenerako, garrak nire gelaren parean zeuden; etxea txikituta daukat''
Sutea piztu da bart Barakaldoko La Torre kaleko 17. zenbakian (Maiatzak 1 etxaldea) etxebizitza eraikin batean, eta lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua eraikinak egituran kalte handiak izan dituelako, Amaia del Campo alkateak azaldu duenez.