Suitza
2023/08/12 - 23:10
'Negu Hurbilak' filmak epaimahaiaren aipamen berezia lortu du Locarnoko jaialdian
Euskal zinemak errekonozimendua lortu du gaur Suitzan, Locarnoko festibalean. 'Negu Hurbilak' filma lehen aldiz erakutsi dute, eta epaimahairen aipamen berezia lortu du. Autore zinemagintzaren jaialdi esanguratsuenetako bat da Locarnokoa. Negu Kolektiboaren lehen lana da hau, euskaraz egina.
2023/08/12 - 20:26
'Negu Hurbilak' filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Locarnoko 76. Zinema Jaialdian
Euskal ekoizpenak nazioarteko estreinaldia zuen egile zineman espezializatuta egoteagatik ezaguna den Suitzako nazioarteko jaialdian.
2023/06/19 - 15:59
Europak inoizko udarik beroena izan zuen 2022an, Europar Batasunaren txosten baten arabera
Halaber, Ipar Atlantikoko itsasoaren gainazaleko batez besteko tenperaturak inoiz atzeman diren beroenak izan ziren, eta glaziarretako izotza "aurrekaririk gabeko erritmoan" urtu zen iaz.
2023/05/31 - 15:11
Mundu osoko 2.200 pederasta identifikatu ditu Suitzako Poliziak
"Identifikatutako pertsonak ez dira soilik haur pornografia kontsumitzaileak, umeei abusuak egiten zizkieten gizonak ere baziren tartean", dio Poliziaren oharrak.
2023/03/21 - 17:59
Credit Suisse ia amildegira eraman duten eskandaluak
El decaimiento del Credit Suisse comenzó en los años 80 cuando fue acusado de ayudar al dictador filipino Ferdinand Marcos, y prosiguen en las siguientes décadas con las ayudas que dieron y las actividades llevadas a cabo por trabajadores y directivos.
2023/03/20 - 20:22
Uda honetan Europak lehorte larria izango duela ohartarazi du Bruselak
Europar Batzordearen txosten baten arabera, prezipitazio ezak "kezka" sortzen du uraren horniduran, nekazaritzan eta energia ekoizpenean.
2023/03/20 - 19:35
Bankuak suspertu dira UBSk Credit Suisse xurgatu ondoren
Credit Suissen akzioek % 55,7 egin dute behera. Hala ere, Espainiako burtsak % 1,31 egin du gora astelehen honetan. Indizeko sei bankuak, goizean merkatua zenbaki gorrietara zeramatenak, igo egin dira eta funtsezkoak izan dira burtsaren gorakadan.
2023/03/20 - 10:53
Banku zentral nagusiek likidezia dolarretan emango dute gaurtik hasita apiril amaierara arte
Europako Banku Zentralak ekinbide bateratua adostu du Kanadako, Ingalaterrako, Japoniako eta Suitzako finantza erakundeekin eta AEBko Erreserba Federalarekin dibisen elkar trukea dolarretan bermatzeko.
2023/03/19 - 22:00
UBS bankuak Credit Suisse xurgatu du Gobernuaren bermearekin, Suitzako finantza-plaza egonkortzeko
Credit Suisse bankua UBS lehiakideak xurgatuko du, 3.000 milioi euroren truke. Suitzako Gobernuak 100.000 milioi franko suitzar bermatu ditu bankuaren likideziarako, eta 9.000 milioira arteko balizko galerak ere bere gain hartuko ditu.
2023/03/19 - 16:21
Credit Suissen inguruan hartzen den erabakiak burtsen asteleheneko irekiera baldintzatuko du
Azkenean UBSk Credit Suisse erosten duen ala ez, horrek baldintzatuko du bihar burtsen irekiera azken asteko galeren ondoren. Ekonomia aditurekin hitz egin dugu eta baikorrak dira, fusioa gauzatuko dela uste dute. Asteartean AEBko erreserba federalak interes tasak igoko dituela ere uste dute
2023/03/18 - 23:01
UBSk Credit Suisse erosiko duen zurrumurruek ikusmina piztu dute Suitzan
Informazio horien arabera, UBSk bere gain har ditzake Credit Suisseren aberastasunak eta aktiboak kudeatzeko jarduerak, eta saldu egingo lituzke negozio-bankuak. Herrialdeko eragile ekonomiko nagusiek uste dute erosketa hori dela bankuaren kolapsoa saihesteko irtenbide bakarra.
2023/03/16 - 08:45
Europako Banku Zentrala, ataka estuan: banketxeen izuari aurre egin ala iragarritako tasen igoera gauzatu
Bi aukeren artean zirt edo zart egin erabaki beharko du Lagardek. Batetik, iragarri bezala eta inflazioari galga jartzeko, diruaren prezioa % 0,50 igo, ala, bestetik, merkatuetako mamuak uxatu eta hazkundea apur bat apaldu (% 0,25 bakarrik igota) ebatzi beharko du.
2023/03/15 - 22:04
Zein da Credit Suissen egoera eta zer gertatu da?
Adituek arrazoi bat azpimarratzen dute: aktibo toxikoak, hau da, hipotekekin lotutako kalitate oso gutxiko inbertsio-funtsak. Lehmans Brothersen porrotean gertatu zen, eta banku honek ere harreman estuegia zeukan aktibo mota horiekin.
2023/01/16 - 11:56
Munduko biztanleriaren % 1ak gainerako % 99aren aberastasunaren halako bi pilatzen ditu
Oxfam Intermonek Davoseko Udal Foro Ekonomikoan aurkeztu duen txosten baten arabera, 1.700 milioi langile bizi dira inflazioaren hazkundea soldatena baino handiagoa den herrialdeetan, eta 820 milioi pertsona baino gehiagok (hamarretik bat, gutxi gorabehera) gosea pairatzen dute.
2022/12/29 - 18:40
Elurrik gabeko Suitzako Alpeak
Altitude baxuko eta ertaineko eski-estazioak elur faltagatik sufritzen ari dira, eta horietako asko itxi egin behar izan dituzte, horrek duen ondorio ekonomiko negatiboekin.
2022/04/30 - 13:47
"Zero covid" estrategiadun herrialdeetako biztanleen buru osasuna hobea izan da, "The Lancet"en arabera
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
2022/04/22 - 19:45
LHC azeleragailu erraldoia martxan dago berriro, zientzia mugara eramateko prest
Azken hiru urteak itzalita eman ditu. Bere gaitasunak areagotzeko lan egin dute adituek. Hadroi azeleragailua osatzen duten teknologia bakoitza hobetzen saiatu dira.
2022/04/20 - 23:18
LHC azeleragailu erraldoia berriro piztuko dute hiru urte itzalita eman ondoren
Partikula Fisikako Europako Zentroak (CERN) ostiralean martxan jartzea espero du, hiru urte mantentze eta modernizazio lanetan eman ondoren.
2022/02/28 - 09:16
Errusia ez zigortzeko erabakian neutraltasuna jarri du arrazoibide Suitzak
Gatazka honetan, nazioarteko legezkotasunaren haustearen aurrean, Suitzak oraingoan bere bidea aukeratu du. Bielorrusia eta Siriaren kasuan adibidez, Suitzak Europar Batasunak jarritako zigor berberak onartu zituen. Oraingoan, ostera, ez du bide hori jarraitu, Errusia askoz boteretsuagoa baita.
2022/02/25 - 14:38
Bruselak zigor gogorrak, baina ez gogorrenak, onartu ditu
Europar Batasunak Errusiaren aurka zigor gogorrak onartu ditu, baina neurri gogorrenean ez da ados jarri. Hain zuzen nazioarteko ordainketak egiteko SWIFT sistematik Errusia botatzerakoan ez dira estatu-kide denak bat etorri.