Suitza
2016/05/18 - 14:57
Granadosek dirua eman zuen bere bulegoan Suitzan zuritzeko
Michael Trevor Langdon enpresariak hala aitortu zuen Eloy Velasco Punica auziko epailearen aurrean, 2015eko urrian. Langdonek BNP eta VP Suitzako bankuentzako bezeroak lortzen zituen Espainian.
2016/04/07 - 01:07
Polizia Federalak UEFAren egoitza miatu du Suitzan
Gianni Infantino FIFAko presidentea eta UEFAren zuzendaritzako kide izandakoa 'Panamako paperetan' agertzen dela ezagutu ondoren egin dute polizia-operazioa.
2016/04/06 - 20:04
Nekane Txapartegi atxilotu dute Zurichen (Suitza)
ETArekin kolaboratzeagatik 6 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten 18/98 sumarioaren barruan.
2016/03/14 - 16:08
Siriako gerarrekin amaitzeko negoziazioak hasi dira Suitzako Genevan
Siriako gobernua eta oposizio moderatua Genevan dira, Nazio Batuen begiradapean gerrari amaiera jarri nahian. Trantsizio politikoa dute desadostasun nagusia. Oposizioak el Asadek alde egitea nahi du
2015/11/27 - 21:34
Bost urteko kartzela-zigorra Falcianirentzat espioitza ekonomikoagatik
Suitzako auzitegi batek ezarri dio zigorra; alabaina, ez da kartzelara joango, Frantzian bizi baita eta ez dute handik estraditatuko.
2015/10/28 - 00:55
Suitzan banku-sekretuarekin amaitzearen alde egin du Europako Ganberak
Europar Batasunak eta Suitzak bankuetako kontu-korronteen inguruko informazioa elkartrukatuko dute, herritarrek zergak ordaintzea saihestu ezin dezaten.
2015/09/02 - 16:04
Nicole & Martin Suitzako konpainia Gopegin da egunotan
'Festikale' antzerki jaialdian izango da antzerkia eta zirkua nahasten dituen Suitzako talde bitxi hau.
2015/05/27 - 09:33
FIFAko zazpi buruzagi atxilotu dituzte Suitzan, ustelkeriagatik
FIFAko presidentea hautatzeko hauteskundeak egiteko bi egun falta direnean etorri dira atxiloketak, Suitzako bost izarreko hotel batean.
2015/05/10 - 11:26
Familia bereko bost kide hil dira Suitzan izandako tiroketa batean
Poliziaren arabera, litekeena da tiroketa familia arteko borroka batengatik izatea. Biztanle bakoitzeko su-arma kopururik altuenetarikoa dute Suitzan.
2015/02/18 - 14:00
Suitzako Fiskaltzak HSBC bankuaren Genevako egoitza miatu du
Halaber, Suitzako Fiskaltzak ikerketa kriminala abiatu du bankuak diru zuriketa egin ote duen ikertzeko.
2015/02/09 - 12:58
Iruzurra saihesteko 'erabateko aldaketa' egin du Suitzako HSBC bankuak
Suitzako filialaren zuzendari nagusiak iragarri duenez, 'banketxeko estandarrak betetzen ez zituzten kontuak itxi' egin dituzte.
2014/05/19 - 11:45
Suitzarrek uko egin diote 3.270 euroko gutxieneko soldatari
Referendumean botoa eman dutenetatik %76k uko egin diote sindikatu eta ezkerreko alderdiek egindako proposamenari.
2014/05/18 - 18:11
Gutxieneko soldata igotzea baztertu dute suitzarrek
Boto-emaileen % 76 proposamenaren kontra agertu dira. Ekimenaren bultzatzailea, Suitzako Sindikatuen Federazioa, etsita agertu da.
2014/02/10 - 22:16
Europako Batzordea haserre dago Suitzak etorkinei ipinitako mugekin
Pertsonen zirkulazioa 'sakratua' dela esan dute, eta azpimarratu dute referendumean onartutakoak ondorioak izan ditzakeela.
2014/02/10 - 10:54
Europar Batasuna kezkatuta Suitzako errefendumaren emaitzarekin
Erreferendumeko emaitza ofizialen arabera, "Masa migrazioaren kontra" izeneko ekimena babestu dute suitzarren % 50,4ek (1.463.954 boto). Parte-hartzea % 56,5ekoa izan da.
2014/01/22 - 15:18
Tentsioa eta hitz gogorrak nagusi, Genevako bake konferentzian
Azkenean, mahai beraren inguruan eseri dira, lehen aldiz, Siriako gobernuaren ordezkariak eta oposiziokoak. Itxaroten zen bezala, bakoitzak bereari eutsi dio.
2014/01/22 - 12:05
Ban Ki-moonek inauguratu du Geneva 2 bake konferentzia
NBEko idazkari nagusiak hasiera eman dio Geneva 2 bake konferentziari. Bertan, Erregimena eta oposiziko indar nagusia daude.
2014/01/22 - 10:41
Siriako Gobernuaren eta oposizioaren jarrerak oso urrun daude
Ostiralean zuzeneko elkarrizketak hasteko konpromisoa hartu dute bi aldeek Montreuxen (Suitza) egindako bake konferentzian.
2014/01/22 - 09:36
Geneva 2: Diplomaziaren apustua gerra erdian
Bake konferentziaren helburua borrokan dauden bi aldeak mahai baten inguruan eseraraztea da.
2013/11/24 - 15:47
Soldata altuei mugak jartzeari ezetz esan diote Suitzan
Galdeketa bat egin dute gaur, goi-mailako exekutiboen soldatei muga jartzeko, baina, lehen emaitzen arabera, % 65 ez daude ados neurri horrekin.