Suitza
2018/04/05 - 01:48
Espainiako Poliziak Herve Falciani atxilotu du, Suitzaren esku uzteko
Suitzako Auzitegiak bost urteko kartzela-zigorra ezarri zion, HSBC banketxeko dozenaka mila bezerok egindako iruzurrak azalerazteko haien informazio pribatua zabaltzea egotzita.
2018/04/01 - 21:59
Hiru alpinista espainiar hil dira Suitzan elur-jausi baten ondorioz
Gainera, beste bi arin zauritu dira. Elur-jausia gertatu denean, pistatik kanpo zebilen alpinista-taldea, Valais kantonamenduan.
2018/03/18 - 15:18
Puigdemont Suitzako Giza Eskubideen Zinemaldian izango da
Carles Puigdemont Suitzara joan da eta Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartuko du gaur. Bien bitartean, Bartzelonan manifestazioa egin du Societat Civil Catalanak 'prozes' delakoaren kontra.
2018/02/21 - 17:37
Anna Gabrielen estradizio eskaera baztertuko duela iragarri du Suitzak
Europa erdialdeko Gobernuak iragarri duenez, 'delitu politikoek' ez dute oinarri juridikorik Suitzan eta, beraz, balizko estradizio eskaerak baztertuko luke.
2018/02/18 - 13:45
Anna Gabriel Suitzan dago defentsa prestatzen, CUPen arabera
Datorren asteazkenean deklaratzera deitu du Pablo Llarena epaileak, eta alderdi antikapitalistak ez du argitu Gabriel deialdira joango den ala ez.
2017/12/13 - 16:03
Ogasunak 125 miloi euro berreskuratu ditu multinazionalek eginiko iruzurra aurkituta
Bizkaiko Foru Aldundiak talde berezi bat osatu du multinazionalek paradisu fiskaletara daramatzaten etekinak azaleratzeko.
2017/09/16 - 01:39
Nekane Txapartegiren estradizioa bertan behera utzi du Suitzak
2007an Txapartegiri ezarritako zigorra preskribatutzat jo du Auzitegi Nazionalak. Ondorioz, HBko zinegotzi ohia aske geratu da arratsaldean.
2017/08/24 - 23:00
Zortzi lagun desagertuta Suitzan, lur-jausi baten ondorioz
Alemania, Austria eta Suitzakoak dira desagertuak. Ehun bat lagun ebakuatu dituzte Bondo herritik.
2017/08/24 - 16:05
Zortzi lagun desagertuta daude Suitzan lur jausiak direla eta
Armadaren helikopteroek desagertuak aurkitzeko lanetan dihardute. Lokatzezko masa handi batek Bondo herriko eraikin asko irentsi ditu eta ondorioz lanak zailak izaten ari dira.
2017/07/20 - 10:57
Duela 75 urte desagertutako bikote baten gorpuak agerian, glaziar batean
Behiak zaintzera igo ziren eta ez ziren inoiz itzuli. 2.600 metroko altueran aurkitu dituzte, zulo batean.
2017/05/11 - 14:10
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen haur-pornografia sarean partekatzeagatik
Suitzan, sare pribatu baten kide zen gizon bat atxilotu eta sare horretako erabiltzaile guztiak identifikatu zituzten, besteak beste, Gasteizen atxilotutako gizona.
2016/08/12 - 20:36
Txapartegi ez estraditatzea eskatu du Torturaren aurkako Mundu GKEak
Organizazioak salatu duenez, Txapartegik tortura larriak jasan zituen inkomunikazioan egon zen bitartean, eta horren deklarazioetan oinarritu ziren zigorra ezartzeko, 18/98 sumarioaren baitan.
2016/06/05 - 20:19
Suitzarrak, oinarrizko errenta unibertsala ezartzearen kontra
Herri-mugimendu batek proposatu zuen herritar bakoitzak hilean 2.300 euro inguru jasotzea, baina proposamenari uko egin dio gehiengo handi batek.
2016/05/18 - 14:57
Granadosek dirua eman zuen bere bulegoan Suitzan zuritzeko
Michael Trevor Langdon enpresariak hala aitortu zuen Eloy Velasco Punica auziko epailearen aurrean, 2015eko urrian. Langdonek BNP eta VP Suitzako bankuentzako bezeroak lortzen zituen Espainian.
2016/04/07 - 01:07
Polizia Federalak UEFAren egoitza miatu du Suitzan
Gianni Infantino FIFAko presidentea eta UEFAren zuzendaritzako kide izandakoa 'Panamako paperetan' agertzen dela ezagutu ondoren egin dute polizia-operazioa.
2016/04/06 - 20:04
Nekane Txapartegi atxilotu dute Zurichen (Suitza)
ETArekin kolaboratzeagatik 6 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten 18/98 sumarioaren barruan.
2016/03/14 - 16:08
Siriako gerarrekin amaitzeko negoziazioak hasi dira Suitzako Genevan
Siriako gobernua eta oposizio moderatua Genevan dira, Nazio Batuen begiradapean gerrari amaiera jarri nahian. Trantsizio politikoa dute desadostasun nagusia. Oposizioak el Asadek alde egitea nahi du
2015/11/27 - 21:34
Bost urteko kartzela-zigorra Falcianirentzat espioitza ekonomikoagatik
Suitzako auzitegi batek ezarri dio zigorra; alabaina, ez da kartzelara joango, Frantzian bizi baita eta ez dute handik estraditatuko.
2015/10/28 - 00:55
Suitzan banku-sekretuarekin amaitzearen alde egin du Europako Ganberak
Europar Batasunak eta Suitzak bankuetako kontu-korronteen inguruko informazioa elkartrukatuko dute, herritarrek zergak ordaintzea saihestu ezin dezaten.
2015/09/02 - 16:04
Nicole & Martin Suitzako konpainia Gopegin da egunotan
'Festikale' antzerki jaialdian izango da antzerkia eta zirkua nahasten dituen Suitzako talde bitxi hau.