Anna Gabriel Suitzan dago defentsa prestatzen, CUPen arabera
Anna Gabriel Kataluniako Parlamentuko CUPeko diputatu ohia Genevan (Suitza) dago, alderdiko beste hainbat kiderekin. "Defentsarako estrategia" gisa antolatutako bidaia dela azaldu dute antikapitalistek, datorren asteazkenean Auzitegi Gorenean deklaratzeko duen deialdiaren aurrean.
Alderdiak ohar batean azaldu duenez, prozesu independentista dela eta prozedura judizialetan dauden karguak defendatzeko abiatutako 'Ni una más' kanpainaren baitan egindako bidaia da.
CUPek ez du argitu Gabrielek asteazkenean deklaratzera joateko asmoa duen ala ez: "Datorren asteartean, otsailaren 20an, emango dugu otsailaren 21ean Auzitegi Nazionalean aurreikusitako deklarazioaren inguruko informazio oro".
Gabriel Suitzan dagoela esanez 'El Periódico' egunkariak larunbatean argitaratutako informazioaren ondoren kaleratu du agiria CUPek. Kataluniako hedabide horren arabera, garai batean ETAko kideak defendatu zituen abokatu batekin hitz egin du Gabrielek, estradizio gaietan aditua. Halaber, deklaratzera ez joateko aukera aztertzen ari dela azaldu du egunkariak.
Bestalde, "Giza Eskubideen Europako Auzitegian eskubide zibilak eta politikoak defendatzen jarduten duten erakunde eta abokatuekin hitz egiteko beharra" defendatu dute antikapitalistek.
Horrez gain, justiziak orain arte hartutako erabakiak kritikatu ditu CUPek. Izan ere, kautelazko neurriak, fidantza handiak, Estatutik irteteko debekuak, lau buruzagiri ezarritako baldintzarik gabeko espetxe-zigorrak eta bestelako zigorrek botere judizialaren "inpartzialtasuna"agerian uzten dutela argudiatu dute.
Anna Gabriel: "Independentismoa politikoki jazartzeko modu berriak daude"
Anna Gabrielek, bere aldetik, "independentismoa politikoki jazartzeko modu berriak" daudela eta eremu berrietara iristen ari dela ohartarazi du gaur goizean.
CUPeko Endavant taldeak Reusen egindako IX. Biltzarrean jarritako audio batean egin ditu adierazpenok. Antolakuntza horretako kidea da Gabriel.
Endavanteko militanteak animatzeaz gai, barkamena eskatu du ekitaldira ez joateagatik, baina ez du argitu asteazkenean deklaratzera joango den ala ez: "Erabakia hartuta duen jendea zarete, konbentzituta zaudete. Zintzoak eta eskuzabalak zarete. Horregatik Endavanteko militante izateaz harro nagoenez, tokitxo bat eduki nahi izan dut gaurko bileran".
Horrez gain, datorren larunbatean, otsailaren 24ean, Sallenten (Bartzelona) bere alde egingo den ekitaldi bateko kartela partekatu du Twitter bidez, honako mezu honekin: "Larunbatean ikusiko dugu elkar, jazarpen politikoaren aurka".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri