Sumar
2024/07/08 - 14:12
Bisitari gehien duten udalerrietan tasa turistiko bat ezartzea eskatu dio Sumarrek Jaurlaritza berriari
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan.
2024/07/08 - 14:01
Sumarrek tasa turistiko bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari bisitari gehien dituzten udalerrietan
Jon Hernandez legebiltzarkideak adierazi duenez, tasa horrekin turismoak garbiketan, garraioan eta segurtasun-zerbitzuetan eragiten dituen gastu gehigarriak ordainduko lirateke.
2024/07/04 - 18:38
Lehendakaria alderdiekin biltzen hasiko da ostegunean, Sumar hartuta
Ostiralean PP hartuko du eta hurrengo astelehenean, uztailak 15, EH Bildurekin bilduko da. Vox ez dago deituta. Osasun sistemaren inguruko herri itun bati ekitea da helburu nagusia.
2024/07/04 - 10:32
Albiste izango dira: Bilboko Aireportuko sahararra, hauteskundeak Erresuma Batuan eta sanferminak EITBn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/04 - 07:00
PPk eta PSOEk adostutako Fiskaltzaren eta BJKNren erreformarako lehen urratsa emango du gaur Kongresuak
Lege-erreforma premiazko prozeduraren bidez izapidetuko da, Kongresuan hiru saiotan eta Senatuan bakarrean onartzeko. PPren eta PSOEren baturak bozketa guztiak gainditzea ziurtatzen du. Gainera, ez da onartuko bi alderdi horien sinadura ez duen zuzenketarik.
2024/07/03 - 09:38
Albiste izango dira: Lehendakaria ez da Voxekin elkartuko, Beryl urakana, eta Getxo Jazz jaialdiaren hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/28 - 15:58
Eusko Legebiltzarreko 20 batzordeetatik 16 EAJk eta PSE-EEk gidatuko dituzte, eta EH Bilduk eta PPk, bina
XIII. legegintzaldiko batzordeak eratu dituzte ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean. Hala ere, lehen bilerak uda ostean, iraila erdialdean, egingo dituzte.
2024/06/27 - 21:23
EH Bilduk eta Sumarrek erantzukizunak eskatu dituzte emakume bat larri zauritu zen Donostiako istiluengatik
Egunotan ezagutzera eman den bideo batek erakusten du Ertzaintzako agente batek ostiko bat eman ziola emakumeari, istiluetatik aldentzen saiatzen ari zenean.
2024/06/26 - 15:28
Podemosek eta Sumarrek inbestidura blokea haustea leporatu diote PSOEri
Sanchezek legealdi berri bat ireki nahi duela salatu du Belarrak, "popularrekin koalizio handi batean" oinarrituta. Errejonek PSOEri ohartarazi dio PP ez dela "fidatzekoa" Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ituna gorabehera, eta agenda soziala ohiko aliatuekin ateratzen dela gogoratu dio.
2024/06/26 - 14:34
Presidentea izendatzeko edo hauteskundeak errepikatzeko bi hilabeteko atzerako kontaketa hasi da Katalunian
Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak gaurko osoko bilkuran jakinarazi duenez, gaur-gaurkoz ez dago presidente izendatzeko babes nahikorik duen hautagairik.
2024/06/25 - 22:36
Sanchezen bazkide parlamentarioek ohartarazi dute, BJKNren itunarekin, PSOEk aliatuz aldatu duela
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko akordioa kritikatu dute ERCk, EH Bilduk, EAJk eta Podemosek. Rufianen hitzetan, akordioarekin ez da aurrerapausorik, "azken 40 urteetan egin den gauza bera da".
2024/06/24 - 19:01
Lan Ministerioak patronalei astebeteko epea eman die lanaldi-murrizketari buruzko proposamenak aurkezteko
"Gobernuak aurreikusten ez duen gauza bakarra negoziazioa gehiago luzatzea da", ohartarazi du Joaquin Perez Rey Enplegu Estatu idazkariak. "Datorren astelehenean patronalaren proposamenik gabe bilerara bagoaz, erabaki bat hartu beharko dugu", erantsi du.
2024/06/22 - 16:04
Lander Martinez: ''Politika aurrerakoiak bultzatzeko laguntzaile izango gaitu lehendakariak''
Lander Martinez SUMAR koalizioaren idazkari lehendakari berria zoriondu du eta Eusko Jaurlaritzako politika aurrerakoiak bultzatzeko lanean arituko direla adierazi du.
2024/06/21 - 09:42
Albiste izango dira: Pradales lehendakari, kirolean euskara sustatzeko plana eta Finantza Kontseilua Bruselan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/20 - 17:33
Hernandezek Pradalesi: 'Guk ez dugu bat egiten zure proposamenarekin, aurreko gobernuetako gauza bera delako'
"Ez dira kortesiazko ehun egun behar Gobernu honek nondik joango den ikusteko; izan ere, badakigu, zer egingo duen eta zein izango diren bere politikak, Eusko Jaurlaritzak azken hamarkadan izan dituen politika berak", amaitu du Sumarreko buruzagiak.
2024/06/20 - 11:29
Inbestidura saioko protagonistak Eusko Legebiltzarrera iritsi dira
Andoni Ortuzarrekin eta gainerako legebiltzarkide jeltzaleekin batera etorri da Imanol Pradales. Pello Otxandiano, berriz, Nerea Kortajarenarekin batera sartu da.
2024/06/20 - 09:53
Albiste izango dira: Inbestidura saioa Legebiltzarrean, zatiketa Laudioko udal gobernuan, eta Azkena Rock
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/19 - 21:38
Eusko Legebiltzarrak inbestidura saioa hartuko du gaur, bi lehendakarigairekin
Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak 09:30ean emango dio hasiera osoko bilkurari, Imanol Pradales eta Pello Otxandianoren aurrez aurrekoak markatuko duen saioan. Ezustekorik ezean, lehenengoaren hautagaitzak egingo du aurrera.
2024/06/18 - 10:12
Albiste izango dira: Urkulluren azken gobernu bilera, Kataluniako bilera erronda eta Saretzen: maskotak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/17 - 12:18
Lander Martinez (Sumar): "Yolanda Diaz da hauteskunde mailan eta politikoki guk daukagun aktiborik hoberena"
Sumar mugimenduko idazkari nagusiaren arabera, Yolanda Diazek alderdiko gidaritza utzi badu ere ez dago auzitan bere lidergo politikoa. Azaldu duenez, irekitako barne hausnarketa horren helburua da Sumar barruko alderdi politiko guztiak "eroso" sentitzea.