Sumar
2024/04/23 - 10:43
IUk onartu egin du Europako bozetara Sumarrekin aurkeztea, baina ez du parte hartuko zuzendaritza organoetan
Sumar koalizioaren zerrenda bateratuan laugarren lekua izango du IUko ordezkariak, eta horrek haserrea eragin du. Ikusteko dago krisi honek nola eragingo duen EAEn: igandeko hauteskundetan Sumarrek lortu zuen eserleku bakarra (Arabatik) Jon Hernandez Ezker Anitzako kideak eskuratu zuen.
2024/04/23 - 10:09
Albiste izango dira: A21eko hauteskundeen ondorengoa, Liburuaren Eguna, eta EAEko Barne Produktu Gordina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 17:45
Hauek dira EAEko hauteskundeetako emaitzak, lurraldeka
Bi alderdiek berdindu egin dute 27na eserlekurekin, baina EAJk babes handiagoa jaso du EAEn botoetan. Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian jeltzaleek jarraitzen dute lehen indar gisa, eta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan izan da nagusi.
2024/04/22 - 15:27
Martinez: ''Guregan hartuko dugu kanpoan geratu diren 23 000 boza horien ordezkaritza''
Lander Martinez Sumar Mugimenduko buruak adierazi du Podemoseko bozkak ere ordezkatu nahi dituztela Eusko Legebiltzarrean.
2024/04/22 - 12:51
EAEko hauteskundeetako emaitzak, bost gakotan
Apirilaren 21eko bozek inoizko Legebiltzarrik abertzaleena utzi dute, EH Bildu maximo historikoetan dagoela eta ezker konfederala ia desagertuta.
2024/04/22 - 12:37
Lander Martinez: "Gure espazioarentzat ez zen momenturik hoberena, baina ordezkaritza lortu dugu"
Sumar mugimenduko kidearen hitzetan, Jon Hernandezek eserlekua lortu izanak bide bat markatuko du, eta ahalmena emango die politika aurrerakoiak Legebiltzarrera eramateko. "Hori zen gure helburua zentzu honetan".
2024/04/22 - 12:10
Hernandez (Sumar): "Pozik gaude Eusko Legebiltzarrean gutxieneko presentzia izateaz"
Arabako zerrendaburuaren esanetan, orain "ezkerreko politikak bultzatzen jarraitzeko unea" da. "Ezkerreko gehiengoa izango dugu berriro Eusko Legebiltzarrean, baina berriro aterako da aurrerakoia ez den Gobernu bat", esan du.
2024/04/22 - 10:03
Albiste izango dira: A21eko emaitzen balorazioa, Alex Garciaren egoera eta 'Koldo auzia'ren ikerketa batzordea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 09:34
EAJk irabazi du botoetan, EH Bildurekin 27na eserlekutan berdinduta
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.
2024/04/22 - 03:08
EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko diote egungo gobernuari, gehiengo osoz
Jeltzaleek eta sozialistek 39 eserleku dituzte, gehiengo osoaren langa ordezkari batengatik gaindituta.
2024/04/22 - 03:03
Hauek izan dira EAEko hauteskundeetako emaitzak
EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku eskuratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izan da bozkatuena, 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Koalizio subiranistak, bere aldetik, emaitza historikoak lortu ditu, lehen aldiz 300.000 botoen langa gaindituta.
2024/04/22 - 02:17
Hauteskunde gaua, iruditan
2024ko apirilaren 21eko hauteskunde gaueko argazkiak.
2024/04/22 - 02:01
Alba Garcia: ''Gure indarrak jarriko ditugu Euskadiko politikek ezkerrerantz egin dezaten''
Sumarrek lortu egin du Eusko Legebiltzarrean sartzea. Araban erdietsi du ordezkaria, eta, horrenbestez, Alba Garcia lehendakarigaiak (Bizkaiko zerrendaburu zen) ez du parlamentari akta lortu. Entzun itzazu Alba Garcia hautagaiaren hitzak (gaztelaniaz).
2024/04/22 - 01:31
Hauek dira hauteskunde gauaren gako nagusiak
Hautetsontziek inoizko Eusko Legebiltzarrik abertzaleena marraztu dute gaur, EAJk eta EH Bilduk lau eserlekutik hiru eskuratu baitituzte. Zehazki, 75 legebiltzarkideetatik 54 bi alderdi horietakoren batekoak izango dira.
2024/04/21 - 22:00
Berdinketa EAJren eta EH Bilduren artean 26-28 eserlekurekin, eta alderdi jeltzalea izango da bozkatuena
Tentsio handiko zenbaketa aurreikusten du EITBren inkestak. EAJ izango da lehen indarra botoetan, koalizio subiranistak izango du hazkunde handiena, PSE-EEk eta PPk ere gora egingo dute eta, ezker konfederalean, Elkarrekin Podemosek baino ez du ziurtatuta ordezkaritza.
2024/04/21 - 16:11
Lehendakarigaiak, hauteslekuetan
Lehendakarigaiek hauteskunde-hitzorduarekin bat egin dute, eta goizean joan dira botoa ematera hauteslekura. Oro har, botoa ematera joateko deia egin diete herritarrei.
2024/04/21 - 14:00
Alba Garcia Sumarren lehendakarigaia Bilbon izan da botoa ematen
Botoa ematera deitu ditu herritarrak, "gaurkoa egun garrantzitsua delako eta Euskadin ezkerrerako bira izan daitekeelako".
2024/04/21 - 13:24
Lehendakarigaiek botoa eman dute
Goizean eman dute botoa lehendakarikagaiek.
2024/04/20 - 16:10
Hautagaiek kanpainatik deskonektatzeko aprobetxatu dute eguna
Hautagaitza nagusietako buruek erosketak egin dituzte azokan, ibilalditxoa egin dute, alderdikideekin egon dira edota abesbatza batean kantatu dute.
2024/04/20 - 00:25
Hauteskunde-kanpaina itxi dute indar politikoek, igandeko bozketara begira jarrita
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk, Elkarrekin Podemosek, Sumarrek eta Voxek kanpainako azken mezuak bota dituzte. Igandean, Eusko Legebiltzarra berritzera deituta daude EAEko herritarrak.