Superilargiak
2022/06/08 - 18:37
Marrubi Superilargia, ekainaren 14an: ilbetea, Ilargia gertuen dagoenean, eta marrubiaren bilketa-garaian
Perigeo-garaian, hau da, Ilargia Lurretik gertuen dagoen sasoian, ilbetea dagoenean, superilargia esaten zaio. Ekaineko ilbeteak sasiko marrubiaren bilketarekin lotzen omen zuten Ipar Amerikako tribu batzuek; ondorioz, astearteko ilbetea Marrubi Superilargia izango da.
2022/05/12 - 19:12
Zer da zulo beltz bat?
Bertatik ezin du ezerk ihes egin, ezta argiak ere. Izar oso masiboek bakarrik osa ditzakete zulo beltz bat. Zulo beltzak tamainarengatik bereizten dira.
2022/04/17 - 11:33
Apirileko ''superilargi arrosa'' ikusi ahal izan da bart
Apirilean gertatu ohi den fenomeno astronomikoari deitzen zaio "ilargi arrosa". Amerikako tribu batzuek horrela izendatu zuten udaberrian hazten diren lehenengo loreekin, goroldio arrosarekin, batera agertzen delako. (Victor Uriartek Meñakan grabatu eta eitb.eus-era bidalitako bideoa).
2021/11/19 - 10:24
Kastorearen ilargi betea
Joan den gauean azaroko ilargi betea ikusi ahal izan dugu, "kastorearen ilargia" bezala ere ezaguna.
2021/06/25 - 11:24
Marrubi-ilargia
Urteko azken superilargiak irudi zoragarriak utzi dizkigu bart gauean.
2021/06/22 - 14:50
2021eko 'marrubi-superilargia': Noiz ikusi ahalko da eta zergatik du izen hori?
Ilargi beteak eta satelitea Lurretik punturik gertuenean egoteak bat egingo dute ostegunean, ekainak 24an. Ilargia ez da kolorez aldatuko, baina handiago eta distiratsuago ikusiko da.
2021/05/27 - 11:59
Superilargiaren argazki on bat lortzeko gakoak
Adituek diote argazki mota honen gakoa testuingurua ematea dela. Eta horretarako planifikazioa, objetiboa non eta noiz kokatu behar den asmatzen jakin behar dela.
2021/05/27 - 10:41
''Loreen superilargiak'' irudi ederrak utzi ditu munduko txoko askotan
Ilargi beteak irudi benetan zoragarriak utzi dizkigu bart gauean. Gautxoriek, loreen superilargiaz, urteko superilargirik handienaz, gozatu ahal izan dute.
2021/05/26 - 14:17
Gaur gauean superilargi gorria itzuliko da
Lurraren itzalak Ilargia ilunduko du, baina, pixkanaka, sateliteak kolore herdoildua edo gorrixka hartuko du eguzki-izpien isladaren ondorioz.
2021/05/19 - 14:40
Superilargi batek eta ilargi eklipse oso batek bat egingo dute zeruan maiatzaren 26an
"Loreen superilargia" planeta osoan ikusi ahalko da. Ilargi eklipse osoa, berriz, Asiako ekialdetik, Australiatik, Ozeano Baretik eta Amerikatik soilik ikusi ahalko da.
2021/03/28 - 16:00
Udaberriko lehenengo ilargi betea
Ilbete zoragarria izan dugu bart, eta horren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaile anitz. Ikusi euren argazki-kamerekin hartutako irudi zoragarriak.
2021/03/11 - 13:23
Urteko lehen superilargia apirilaren 27an izango da
Udaberria hasi eta hilabetera, Ilargia ohi baino gehiago hurbilduko zaio Lurrari urte honetan lehen aldiz.
2021/01/25 - 16:06
Zer ikusiko dugu zeruan 2021ean?
2021ean hiru superilargiz eta lau eklipsez gozatzeko aukera izango dugu.
2020/12/21 - 14:11
Gaur hasiko da negua, urteko egunik laburrenarekin
88 egun eta 23 ordu egongo gara urtaroan, 2021eko martxoaren 20an udaberriari ongietorria egin arte. Ez da eklipserik egongo.
2020/12/21 - 09:47
'Belengo Izarra' zeruan agertuko da gaur gauean, neguaren hasierarekin
Jupiter eta Saturno planeten arteko superkonjuntzioa da (inoiz baino gertuago izango dira) eta 2080ra arte ez dugu berriz ikusiko.
2020/12/11 - 15:45
Geminidak eta eguzki eklipse osoa izango dira datorren asteko protagonistak
Abenduaren 13tik 14rako gaua izango da izar iheskorren euria ikusteko unerik onena. Eguzki eklipse osoa ere astelehenean izango da, baina ez da Euskal Herritik ikusiko.
2020/11/12 - 12:58
Non eta noiz izango da urteko laugarren eta azken ilargi-eklipsea?
Eklipse honetan, Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak. Dena dela, oraingoan ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.
2020/10/26 - 19:02
Ilargian ura aurkitu du NASAk
'Nature Astronomy'k bi ikerketa berri argitaratu ditu; batak ur molekularra atzeman du, eta besteak Ilargiak ura gordetzeko gaitasuna daukala ondorioztatu du.
2020/07/30 - 17:12
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasi du NASAk
2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.
2020/07/05 - 12:26
Ilargi-eklipse bat ikusteko aukera egongo da gaur munduko toki askotatik
Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak, eta, fenomeno atmosferiko horren ondorioz, Ilargia zertxobait ilunago ageriko da.