Supermerkatuak
2017/01/12 - 15:41
Zuloa eginda lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute Gipuzkoan
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu, eta horietako bat kartzelara bidali du epaileak.
2017/01/12 - 11:40
Ourenseko supermerkatu batean tiroka sartu da bilbotar bat
Erasotzailea atxilotzea lortu zuen poliziak eta ez zen inor zauritu. Atxilotua 35 urteko bilbotarra da eta supermerkatuko ohiko eroslea.
2016/10/17 - 20:56
Artxibatu egin dute Eroskiren eta DIAren itunaren kontrako salaketa
Itun horren xedea da hornitzaile handiekiko negoziazioetara sinergiak sortzea. Fiab eta Promarca elkarteek salaketa jarri zuten, lehiakortasunaren kontrakoa zelakoan.
2016/06/28 - 18:53
Langile bat hil da makina batek harrapatuta Erandion
Lidl Alemaniako enpresak Axpe auzoan duen supermerkatu batean izan da ezbeharra. Bilboko bizilaguna da biktima, 38 urtekoa.
2016/06/04 - 15:44
Mercadonak ez du saltokirik zabalduko Abadiñon
Kokalekua aztertu dutela onartu du supermerkatu taldeak, baina 'estrategikoki' ez duela bat egiten konpainiaren helburuekin adierazi du.
2016/05/06 - 22:22
Bi lagun hil eta beste bi zauritu dira AEBn izandako bi tiroketatan
Tiroketak saltoki-gune batean eta supermerkatu batean izan dira, Marylanden. Polizia agente baten bila ari da, tiroketen egilea izan delakoan.
2016/04/27 - 21:46
Mercadonak lehen denda zabaldu du Bilbon
Dagoeneko zazpi saltoki ditu Euskadin, eta 280 langile. Guztira 25 supermerkatu zabaltzea da asmoa.
2016/04/21 - 15:00
Lapurretak Gasteizko supermerkatuetan, haur-kotxe bat erabilita
Gasteizko Udaltzaingoak bost gazte atxilotu ditu, hiriko lau supermerkatutan produktuak haur-kotxe batekin lapurtzea egotzita.
2016/04/14 - 08:25
Eroskik mozkinak lortuko ditu zortzi urte geroago
Galerak izaten 2008an hasi zen kooperatiba. Benetako lurrikara bat izan zen. Caprabo erosi eta egitasmoetan 5.000 milioiko inbertsioa egin ondoren zor ikaragarria pilatu zuen kooperatibak.
2016/02/29 - 20:57
Eroskik 36 hipermerkatu saldu dizkio Carrefourri
Gaur bertan iragarri du operazioa kooperatibak, eta adierazi duenez 205 milioi euro jasoko ditu salmenta horren truke. Bukatutzat eman ditu zorra birfinantzatzeko bankuekin hitzartutako akordioak.
2016/02/29 - 11:18
Eroskik 36 hipermerkatu saldu dizkio Carrefourri 205 milioi euroan
Carrefourrek ez ditu langileen lan-baldintzak aldatuko, eta ez kaleratzerik ez dela egongo aurreikusi du.
2016/02/09 - 22:07
Eroskik 161 milioi euro lortu ditu, 11 hipermerkatu salduta
Jabe berria inbertsio talde estatubatuar bat da, eta mantendu egingo dizkio Eroskiri alokairu kontratuak.
2016/01/29 - 14:33
Euskararen erabilera bermatzeko konpromisoa hartu dute 10 denda handik
Jaurlaritzarekin ituna izenpetu dute Carrefour, Inditex edota Mercadona merkataritza kateek. Idatzizko zein ahozko harremanetan euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute.
2015/12/01 - 23:41
Urtebeteko espetxealdia, supermerkatu bateko langilea jipoitzeagatik
Langileak lapurretan harrapatu zuen emakumea, eta honek bultzakada eman zion eta hainbat aldiz jo zuen, ihes egitea lortu arte.
2015/11/11 - 19:45
Mercadonak supermerkatu bat inauguratuko du ostegun honetan, Basaurin
Bizkaian izango duen bigarren supermerkatua izango da, Barakaldon irekitakoaren ostean.
2015/10/22 - 22:17
Mercadona, jendez gainezka egun osoan
Mercadonak bere lehen denda zabaldu du gaur Bizkaian. Goizean goizetik, bezero askok ilara luzeak sortu dituzte sarreran eta egun osoan jendez gainezka egon da supermerkatua.
2015/10/22 - 15:51
Mercadonak Barakaldoko supermerkatua inaguratu du ikusmin handiarekin
Valentziako elikagia kateak Bizkaian ireki du lehenengo supermerkatua. Azaroaren 12an, Basaurikoaren txanda izango da. Egun, hiru supermerkatu ditu Gasteizen eta beste bi zabalduko ditu abendurako.
2015/10/22 - 11:11
Barakaldok neurriak hartu ditu Mercadonaren inaugurazioa dela eta
Supermerkatu-kateak gaur ireki du bere lehenengo denda Bizkaian eta jende asko bertaratzea espero dute.
2015/10/20 - 22:12
Mercadonak bere lehenengo denda irekiko du Bizkaian, ostegunean
Barakaldoko merkataritza parkean kokatuta dago eta astelehenetik larunbatera irekiko dute, 9:30etik 21:30era.
2015/10/15 - 16:43
Desgaitasuna duten pertsonek kudeatutako lehen supermerkatua Azpeitian
10 pertsonak egingo dute lan. Negozio aukera berria da Eroskirentzat, eta lanpostuak sortzeko modua Gureak taldearentzat. Emaitza onak ematen baditu, eredua zabaltzeko asmoa dute