Supermerkatuak
2018/07/01 - 15:51
Dendetan plastikozko poltsak doan ematea debekatuta dago gaurtik aurrera
2021erako orotariko plastikozko poltsak Estatu osoan debekatuko dituen Errege Dekretu baten lehen neurria da poltsak kobratzea.
2018/05/25 - 11:52
Eroski Taldeak 33,2 milioi euroko irabaziak izan zituen iaz
2016ko emaitzak 56 milioi euroan hobetu ditu, orduan 22 milioi euroko galerak izan baitzituen. Gainera, bere finantza zorra 167 milioi euroan murriztu du.
2018/05/18 - 22:03
Plastikozko poltsak debekatuta egongo dira 2021etik aurrera
Horrez gain, derrigorrez ordaindu beharko dira dendetan uztailaren 1ean hasita, 5 eta 15 zentimo arteko prezioan.
2018/04/25 - 13:54
Cifuentesek dimisioa eman du
Erabakia maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. "Nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe", esan du kremen inguruan.
2018/04/25 - 12:59
Cifuentesek ustez bi krema lapurtu zituen supermerkatu batean 2011n
'OK diario' agerkariak zabaldutako bideoaren arabera, orduan Madrilgo Erkidegoko bigarrena zenak bi krema ostu zituen Eroskiren supermerkatu batean.
2018/03/24 - 14:08
Bigarren pertsona bat atxilotu dute, supermerkatuko erasoarekin lotura duelakoan
Herritar baten truke gatibu izateko bere burua aurkeztu zuen gendarmea hil egin da. Ondorioz, lau dira atzoko erasoan hildako lagunak, eta 15 zaurituak.
2018/03/23 - 21:41
Hiru hildako, gutxienez, Frantzian izandako eraso terroristan
Erasotzaileak bi gatibu hil eta bi polizia zauritu ditu Trebes udalerriko supermerkatu batean, Carcassonnetik gertu. Aurrez, erasotzaileak auto bat lapurtu eta gidaria hil du.
2018/03/23 - 18:12
Lau hildako Frantzian izandako eraso terroristan
Poliziak erasotzailea hil du. Frantziako presidenteak adierazi duenez, Trebeseko bahiketa 'ekintza terrorista bat' izan da.
2018/02/27 - 21:08
Plastikozko poltsak doan banatzeko debekua atzeratu du Espainiako Gobernuak
Plastikozko poltsak banatzeko debekua 2020an sartu behar zen indarrean, eta 2018an poltsa bakoitza kobratzeko erdiko pausoa eman behar zuten, baina kalkulu bat zen, Exekutiboak azaldu duenez.
2018/02/19 - 13:07
Plastikozko poltsak ordaindu beharko ditugu martxotik aurrera
Dendariek bost eta 15 zentimo artean kobratuko dute poltsa bakoitzeko. 2020an guztiz debekatuta egongo dira.
2018/01/22 - 00:36
Amazonek kutxazainik gabeko bere supermerkatua irekiko du astelehenean, Seattlen
Aurreikusita zuen 2017ko hasieran zabaltzea, baina urtebeteren buruan egingo du; izan ere, arazo teknikoak izan zituen duela hamabi hilabete.
2018/01/21 - 14:24
Autobus-geltokiko supermerkatua jaiegunetan zabaltzearen aurkako protesta, Donostian
50 bat lagunek parte hartu dute elkarretaratzean; ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deitu dute ekitaldia.
2018/01/13 - 14:08
Osasun Sailak ezin du berretsi salmonella eta haur-esnearen arteko lotura zuzenik
Dena dela, Osasun Sailak adierazi duenez, litekeena da Lactalis haur-esnea hartzeagatik haurra gaixotu izana.
2017/11/10 - 15:42
Miribillako Mercadona supermerkatua itxi egingo dute
Legez kanpokotzat jotzen du Auzitegi Gorenak Mercadonak duen lurzoruaren birkalifikazioa. Litekeena da eraikina bota behar izatea, baina bide judizialak luze jo dezake.
2017/07/27 - 19:00
Douglas multinazionalak 103 If lurrin-denda erosi dizkio Eroskiri
Eroskik azaldu duenez, saltoki horietako lanpostu guztiak mantenduko dituzte, eta langileen lan-baldintzak subrogatu egingo dira.
2017/06/26 - 20:34
Eroskik 70 denda berri irekiko ditu datozen lau urteetan
Taldearen helburua zorra 300 eta 400 milioi euro artean murriztea da eta, hori dela eta, bere inbertsioak moderatzea erabaki du.
2017/06/26 - 18:25
Eroskik 70 denda berri irekiko ditu datozen lau urteetan
Taldearen helburua zorra 300 eta 400 milioi euro artean murriztea da eta, hori dela eta, bere inbertsioak moderatzea erabaki du.
2017/04/23 - 19:03
Posible al da hondakinen % 100 birziklatzea?
Birziklatzeko modu asko daude, beti ere, borondatea falta ez bada. BM Supermerkatuan papera, beira, plastikoa eta produktu organikoak nola birziklatzen dituzten ezagutu dugu.
2017/04/17 - 20:15
5 hildako hegazkin txiki bat supermerkatu baten ondoan erorita, Portugalen
Abionetan zihoazen lau pertsonak eta ezbeharraren unean supermerkatuaren inguruko aparkalekuan zegoen lagun bat dira hildakoak.
2017/03/28 - 02:25
Eroskik 22 merkataritza-lokal saldu dizkio Lar Españari
Toledon dagoen Parque Abadia merkataritza-zentroa ere erosi du enpresa horrek, 63,1 milioi euroren truke.