Plastikozko poltsak debekatuta egongo dira 2021etik aurrera
Espainiako Gobernuak plastikozko poltsak debekatuko ditu 2021etik aurrera. Horrez gain, derrigorrez ordaindu beharko dira dendetan 2018ko uztailaren 1etik, Isabel Garcia Tejerina Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen ministroak ministroen kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez. Plastikozko poltsen debekua arautzeko Errege Dekretua onartu dute gaurko bilkuran.
Horrenbestez, 2021etik aurrera biodegradagarriak ez diren plastikozko poltsa arinak eta oso arinak debekatu egingo dira. Gainera, 2018ko uztailaren 1etik aurrera, plastikozko poltsa guztiak kobratu egingo dituzte dendetan, elikagaiak sartzeko oso arinak direnak izan ezik. Poltsaren lodieraren arabera, 5 eta 15 zentimo arteko prezioa izango dute.
Bitarteko urrats gisa, Garcia Tejerinaren esanetan, plastiko zatigarrizko poltsak debekatuko dituzte 2020ko urtarriletik aurrera, "bereziki kaltegarriak direlako". Gauza bera gertatuko da poltsa oso lodiekin, % 50ean birziklatutako plastikozkoak izan beharko baitira.
Errege Dekretuak sentsibilizazio kanpaina bat egitea ere aurreikusi du. Erabiltzaileei informazioa emateaz gain, ekoizle erregistro bat sortuko dute "helburuak nola betetzen diren ebaluatzeko".
12 minutuko erabilera eta 100 urte desegiteko
Neurri horien helburua "plastikozko hondakinik gabeko natura" izatea dela esan du ministroak. Bestalde, "plastikozko poltsen % 90 behin bakarrik" erabiltzen dela aipatu du: "12 eta 25 minutu arteko denbora tartean erabili eta gero, 100 behar dituzte desegiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.