Supermerkatuak
2013/12/23 - 21:42
Eroskiren galeren % 30 bazkideek egindako ekarpenetik kenduko da
Beste % 70 enpresaren erreserbetatik kenduko da. Kontseilu errektoreak taldearen galeren zati bat bere gain hartzeko proposamena egin zien, eta hamarretik zortzik onartu egin dute proposamena.
2013/11/26 - 19:22
Eroskik bere zorra 1.200 milioitan murriztu du 2008tik 2013ra arte
Bankuek egitasmo estrategikoaren helburuak partekatzen dituztela eta eraldaketa prozesua laguntzeko borondate irmoa berretsi dutela ziurtatu du kooperatibak.
2013/11/24 - 11:36
Gutxienez 50 lagun hil dira supermerkatu bat behera etorri ostean
Poliziak esan duenez, 47 bat gorpu identifikatu dituzte jada. Hala ere, bizirik egon daitezkeen lagun gehiago aurkituko dutela uste dute erreskate taldeek.
2013/11/23 - 10:30
Eroskik berrantolaketa sakona egingo du zorrari aurre egiteko
Berrantolaketa plan zorrotza aurkeztu die 22 banketxeri, eta 2.500 milioiko zorra birnegoziatzen ari da.
2013/11/14 - 18:48
Eroskik 300 supermerkatu zabalduko ditu datozen hiru urteetan
Frankizia eredu berri bat estreinatu du Eroskik Gasteizko Zabalgana auzoan. Hornitzaile lokalen produktu freskoaren aldeko apustua egin du Eroskik.
2013/09/25 - 15:26
Erosketa saskiak aurten ia hirukoiztu du iazko garestitzea
Krisia areagotu egin da eta familien egoera ekonomikoa kritikoa da, baina supermerkatuek prezioak igotzea erabaki dute. 2008tik 2010era arte kontrakoa egin zuten supermerkatu nagusiek.
2013/09/05 - 19:55
Gobernuak ez du iraungitutako elikagaien salmenta baimenduko
Miguel Arias Cañete Nekazaritza, Ingurumen eta Elikadura ministroak adierazi duenez, "Espainiak ezin du Greziaren eredua jarraitu".
2013/08/13 - 21:38
Eroskik soldata jaitsiko die 40.000 langileri, galeren ondorioz
2008. urtetik, enpresak 326 milioi euroko galerak izan ditu. Horrez gain, fakturazioa jaitsi egin da: 2008an 8.102 milioi hartu zituzten; azken urtean, berriz, 6.221 milioi.
2013/08/13 - 18:29
Eroski Taldeko langileen soldatak % 7 jaitsi dira
Eroskiko langileek soldata murriztu behar izan dute, batez beste % 7. Murrizketa sindikatuekin adostu dute lanpostuei eutsi ahal izateko.
2013/05/22 - 16:03
Eroskik 3.000 produktu merkatuko ditu ekainean
2012an ekoizpen kostuetan 57 milioi euro aurreztu zituelako erabaki omen dute erosketa-saskiko produktu nagusien prezioak murriztea.
2013/04/22 - 14:09
Eroskiren produktuen etiketak zuzenak direla berretsi du Jaurlaritzak
Kontsumobidek egiaztatu egin du Eroski hanburgesetan ez dagoela zaldi haragirik.
2013/04/05 - 14:46
'Beharra' dagoen inguruetan kokatzeko eskatu dio Tapiak Mercadonari
Hori horrela, merkataritza guneak "krisiak gehien zigortu dituen inguruetan" ekonomia sustatuko duela espero du Eusko Jaurlaritzak.
2013/03/06 - 19:03
Mercadonaren iritsierak kezka handia sortu du dendarien artean
Mercadonak ekarriko dituen ondorioekin ez datoz bat dendariak. Batzuen ustez, erosleak erakartzeko amua izango da. Beste batzuen iritziz, gainerako dendetan lanpostuak galtzeko arriskua ekarriko du.
2013/03/05 - 23:02
EAEn saltoki handi 'nahikoa' dagoela helarazi dio Tapiak Mercadonari
Jaurlaritzak tokiko saltokien alde egiten duela adierazi du Arantza Tapia Ekonomia Garapenarako eta Lehiakortasunerako sailburuak.
2013/03/04 - 23:53
2014an Euskadin lehen supermerkatua irekitzeko asmoa du Mercadonak
Lehen fasean, 25 saltoki ireki eta 1.000 enplegu sortzeko helburua du. Sei urtean 50 milioi euro inbertitzea da Mercadonaren asmoa.
2013/02/10 - 00:01
Frantziak Findus eta Carrefour etxeetako lasainak erretiratu ditu
Picard eta System U etxeetako produktuekin ere gauza bera egin du. Zaldi haragiaren jatorria Errumaniako hiltegi batean dagoela uste dute, zaldi haragia txahalkia balitz bezala saltzen baitzuten.
2013/02/08 - 01:36
Caprabok negoziatzea onartu eta 400 kaleratzeen plana baztertu du
Supermerkatu kateak onartu egin du enpresako lan-baldintzak sindikatuekin negoziatzea, eta langileen soldatak murrizteko proposamena ere baztertu du.
2013/02/07 - 19:51
Sanchez Gordilloren aurkako salaketa artxibatu dute lapurretagatik
Epaileak Sanchez Gordilloren aurkako beste lau akzio artxibatu ditu, greba eskubidearen parte zirelako eta “pikete baten giro normalaren presioan” ohikoak direlako.
2013/02/07 - 19:32
Eroskiren hanburgesek ez dute zaldi haragirik, ikerketa baten arabera
Xenotechs laborategi independenteak hanburgesen okela aztertu eta kooperatibaren bertsioa berretsi du.
2013/02/07 - 19:28
Eroskiren hanburgesek ez dute zaldi haragirik, ikerketa baten arabera
Xenotechs laborategi independenteak hanburgesen okela aztertu eta kooperatibaren bertsioa berretsi du.