Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza 'kezkatuta' dago Eroskiren egoerarekin

Fagorren inguruan galdetu diotenean, Arantza Tapiak esan du hartzekodunen konkurtsoa "oso azkar" doala Frantzian, eta hori besteak berekin ari da berekin ekartzen.
Eroski
Eroski

Arantza Tapia Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun sailburuak esan du Fagorren "zati bideragarrietan interesatuta dauden inbertsoreak eta bazkide industrialak daudela", eta azpimarratu du, Eroskiri dagokionez, egoera "oso zaila" dela eta Eusko Jaurlaritza "kezkatuta" dagoela.

El Correori egindako adierazpenetan, Tapiak onartu du EAE ez dela "azkar" irtengo krisialditik, eta 2014a ere zaila izango dela; dena den, bere iritziz, Euskadin "geldoago" utziko dugu krisia atzean, baina etengabe ere.

Eroskiren inguruan, esan du egoera "zaila" dela eta nabarmendu du Jaurlaritza kezkatuta dagoela: "Espero dut euren bankuekin akordio bat lortzea", adierazi du, eta azpimarratu du arazoa finantzarioa dela, ez industriala: "Hortaz, Jaurlaritzak laguntzeko aukera txikiagoa da".

Azkenik, eta egoera ekonomikoaz, esan du "joera aldatzen ari dela", baina hastear dagoen urtea ez dela erreza izango ere gogorarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X