Tabernak
2021/11/22 - 14:15
Nafarroako Gobernuak asteazkenean eskatuko dio covid ziurtagiria ezartzeko bermea Auzitegiari
Chiviteren gobernuaren asmoa da azaroaren 27tik urtarrilaren 6ra bitarte diskoteka, dantzaleku, lizentzia bereziko establezimendu eta 50 mahaikide baino gehiagoko jatetxeetan eskatu ahal izatea.
2021/11/21 - 13:39
Bonoloto zozketak ia 2 milioi euro utzi ditu Arrasaten
Zarugalde kaleko Nebraska tabernan zigilatu zuten txartel irabazlea, duela 6 urte beste asmatzaile batek Primitivan 2,2 milioi irabazi zituen leku berean.
2021/11/19 - 18:40
Nafarroak covid-19 ziurtagiria ezartzeko baimena eskatuko du datorren astean
Auzitegiaren oniritzia jasoz gero, 50 pertsonako edukieratik gorako jatetxeetan, dantzalekuetan, kafe-ikuskizun lizentzia dutenetan eta lizentzia berezia duten tabernetan eskatuko dute.
2021/11/18 - 22:24
Nafarroako Gobernuak covid pasaportea ezarri nahi du jatetxeetan, pubetan eta diskoteketan sartzeko
Ostalariek, berriz, bi baldintza jarri dituzte Gobernuarekin egin duten bileran: neurri hori 50 plazatik gorako jatetxeetan soilik ezartzea eta diskoteketan 24:00etatik aurrera eskatzea. Halaber, ziurtagiria konprobatzeko aplikazio bat sortzea galdegin dute.
2021/11/17 - 14:39
Nafarroak 174 kasu eta ZIUetan ospitaleratze bat atzeman ditu azken orduetan
Foru Erkidegoak zortzi egun daramatza egunean ehun kutsatze baino gehiago atzematen.
2021/11/13 - 12:01
Covid-19aren transmisio arrisku altua da berriz ere Nafarroan, 150eko intzidentzia maila gainditu ondoren
Ostiral honetan 132 positibo berri atzeman zituzten, abuztu amaierako datuetara itzuliz. Laugarren eguna da, jarraian, 100dik gora kutsatze diagnostikatzen direla.
2021/11/11 - 15:15
Gaueko aisialdian covid ziurtagiria ezartzea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua
Osasun Departamentuko arduradunak ostalaritzako ordezkariekin bildu berri dira, eta neurria "aztertzekotan" geratu dira eurak ere. Santos Indurain kontseilariak ere aukera hori aipatu du Parlamentuan.
2021/10/20 - 20:25
Otogoieneko Borda Berri erretegiaren 'Txingurri' pintxoa, Euskal Herriko onena
'Txingurri' Valverde futbol entrenatzaile eta futbolari ohiaren omenez egindako pintxoa da, eta Mitxel Suarez egileak Alavesen mendeurrena ospatzeko pentsatu zuen.
2021/10/20 - 01:47
Noiz kenduko dituzte tabernariek pandemia garaian ezarritako terrazak?
Ostalariei laguntzeko asmoz eremu publikoan ezarri ziren terrazak urte amaieran kenduko dituzte Donostian, eta urtarrilaren 7an, Iruñean. Bilbon oraindik ez dute datarik zehaztu.
2021/10/17 - 20:47
Langile bat hil da taberna batean izandako sutean, Donostian
36 urteko gizona oso larri aurkitu dute suhiltzaileek, lurpeko biltegi batean. Kanpora eraman dute eta suspertzen saiatu dira, baina bertan hil da. Hasierako ikerketaren arabera, ustekabeko sutea izan da.
2021/10/17 - 16:40
Taberna bateko langile bat hil da Donostian, sukaldean piztutako sute baten ondorioz
Suhiltzaileek goizean jaso dute abisua. Sutea Usandizaga kaleko Gure Txoko tabernan piztu da. Dirudienez, ustekabeko sutea izan da. Ikerketa zabalik dago.
2021/10/16 - 22:21
Ostalariei pandemian terrazetarako emandako ezohiko baimenak kentzeko eskatu dute Bilboko auzo-elkarteek
Bilboko Auzo Elkarteen Federaziak (BAEF) esan duenez, ostalariei baimen bereziak ematea "justifikatzen" zuten neurriak amaitu egin direla.
2021/10/13 - 22:53
Pintxoak dira gehien alferrik galtzen den janaria
Janari horrek zaborretan amaitu ez dezan, badira hori saihesteko aplikazioak mugikorretan. Donostiako Munto Berri taberna aplikazio horren erabiltzaileetako bat da. Jendeak pintxoak eramateko aukera dauka, prezio ekonomiko bat ordainduta.
2021/10/13 - 16:13
JIN eta JOAN: ' Zilegi al da haurrei sarrera debekatzea jatetxe edo tabernetan?'
Bilboko jatetxe batek adin txikikoei sarrera debekatzeko hartu duen erabakiaren ondoren, eztabaida zabaldu da: Zer iruditzen zaizue zenbait jatetxe, tabernatan, hedatzen ari ADULTS ONLY joera?
2021/10/11 - 19:54
Kontsumitu ez duten janaria etxera eramateko aukera eskaini beharko zaie bezeroei tabernetan eta jatetxeetan
Elikagaiak botatzea ekiditeko lege-proiektu berria onartu du Espainiako Gobernuak. Elikatze-katean parte hartzen duten eragile guztiei zuzendutako neurriak bildu ditu araudian.
2021/10/09 - 16:28
Jendea berriz elkartu da taberna eta jatetxeetan osasun larrialdia amaitu dela aprobetxatuta
Gaueko aisialdiko sektoreak ere lanari ekin dio berriro hainbat hilabeteren ondoren.
2021/10/09 - 11:01
Giro lasaia Basaurin, murrizketarik gabeko lehen asteburuan
Istilurik gabe igaro da ostiral gaua Basaurin, San Faustoko jaiak ospatuko lituzketen asteburuan. Koronabirusaren kontrako murrizketak arinduta, Bizkaiko udalerriko terrazetara hurbildu dira herritarrak.
2021/10/07 - 22:35
Aforo eta ordutegi mugak amaituta, amaituko al da gazteen kale-edana?
Gehienek espero dute aurreko asteetan ikusitako irudiak ez errepikatzea. Behin diskotekak zabalduta, makrobotilioiak desagertzen joango direla uste dute askok.
2021/10/07 - 16:18
Gogoz hartu dute askok tabernako barran kontsumitzeko aukera bueltatu izana
Dendetan ere aforo mugak amaitu dira eta horren eragina argi dute merkatariek. Hirietako alde zaharretan dauden dendak ostalaritzari oso lotuak daude.
2021/10/07 - 12:33
Bezeroak tabernetako barretara itzuli dira
Azken hilabeteetako murrizketen ostean, Euskadik osasun-larrialdirik gabeko lehen eguna bizi du gaur. Tabernetan goizean goizetik nabaritu da zerbait aldatu dela.